
Gipuzkoako Fiskaltzak 3.240 euroko isuna eskatu du 2006an emakume batek lapurreta berak egin, eta beste gizon bati leporatzeagatik, nahiz eta berak zerikusirik ez izan. Fiskaltzaren arabera, emakume hori bera zen lapurra. 2006ko abuztuaren 11n gertatu ...

Zapore gazi gozoa. Gozoa sarituen zorionarengatik, gazia zortea lagun izan ez zutenengatik. Eskubidea beharko lukeena zozketa bidez erabakitzearen kontraesanak. Urteetako itxaronaldiaren ondoren, azkenik, gaur zozkatu dituzten Antxoko Kultur Etxean Luzuriagako babes ofizialeko 143 etxebizitza, erosketa erregimenean. Horietatik 72 etxe soilik pasaitarrentzat gordeta. Guztira, 2.500 eskatzaile. 11:00ak pasatxo hasi da zozketa, zenbakiak eskuan itxaropentsu zain zeuden herritarren aurrean. Eskatzaileen kopurua kontuan hartuta ikusleak ez dira gehiegi izan, besteak beste, gonbidapena behar zelako zozketa ikusteko, nahiz eta sarreran inongo kontrol neurrik ezarri ez. Oholtzan ipini duten mahaian, Eusko Jaurlaritzako eta Udaleko ordezkariak. Hitza hartzen lehena Eusko Jaurlaritzako etxebizitza ordezkari Pablo Peñacoba. Berak azaldu ditu zozketaren gaineko datu orokorrak. Mahaian zeuden guztiak aurkeztu eta ondoren Amaia Agirregabiria alkateari eman dio hitza. Kritikoa alkatearen irakurketa: «Pasaiako Gobernu Taldea ez dator bat etxebizitza politika honekin», irakurri duen Agirregabiriak. «Eskubideak ez dira zozketagarriak». Pasaiak azpiegituretan duen «gabezia izugarria» salatu du alkateak, eta Antxon eraikitzen ari diren etxebizitzak antxotarrentzat nahi zituztela nabarmendu du. «Jakin ezazue momentu honetan barruti honetan dagoen lokalik handiena eliza dela», esan die Kultur Etxean bildutakoei. Eusko Jaurlaritzari eskaera bat luzatu dio alkateak: « Pasaiako herriak jasaten duen utzikeria gainditu eta Luzuriagako proiektuan aurreikusitako epeak bete ditzatela», proiektuan Antxoko biziberritzerako ezinbestekoak diren azpiegiturak aurreikusten [...]

100. urtebetetzea ospatuko du Jose Antonio Etxabe Saizarrek hilaren 28an. Etxabe Beti Bizkor elkarteko kide ere bada, eta hori dela eta, elkarteak omenaldi txiki bat egingo dio. Gogorarazi dute lehen bazkidea dela 100 urteetara iristen. Hilaren 28an be...

Oiartzungo eta Pasaiako Euskara zinegotziek, Irati Etxebestek eta Amaia Esnarriagak hurrenez hurren, atera zituzten kutxatatik Zeateakoizut? kanpainan saritutako txartelak pasa den astean. Urriaren 9 arte, Oarsoaldea eskualdeko barradun establezimenduetan euskaraz eskatzen zuten bezeroei txartel bat eman zieten zerbitzariek, bi otordu ederren zozketan parte hartzeko. Orain, euskararen zapore goxoa dastatzeko aukera izango dute. Izan ere, bi lagunentzako otordu eder bana irabazi dute Errenterian, Oiartzunen eta Pasaian sarituak izan diren pertsonek. Era berean, saritutako txartelak entregatu zireneko tabernen jabeek sari bera eskuratu dute: Oiartzungo Zuberoa eta Trintxerpeko Izkiña jatetxeetako otordu bikainak dastatuko dituzte. Animoak eta eskerrak Bestalde, Asier Mujika Etxanizek, Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakariak eta Errenteriako Merkataritza, Turismoa, Berrikuntza eta Garapen Ekonomikorako zinegotziak ,eskualdeko bezero guztiak tabernetan eta establezimendu guztietan euskaraz eskatzen jarrai dezaten animatu ditu. Era berean, Zuberoa eta Izkiña jatetxeei eskerrak eman dizkie kanpainarako eskainitako sariarengatik. Saridunak Errenteria-Orereta. Mikel Jimeno Elio eta Manuel taberna. Oiartzun. Juan Miguel Ibargoien Ormazabal eta Museo del Vino taberna. Pasaia. Unai Castillo eta Atari taberna.

Enrike Abril Errebote Txapelketako azkeneko finalerdia jokatu zuten igandean Zubietak eta Luzaz Gaztek. Azken horrek 4-13 irabazi zuen. Ondorioz, Luzaz Gazte (Donibane Lohizune) taldea izango da Kapito Harriren (Ustaritze) kontrarioa azaroaren 6ko Oiar...

TAO eta garabi zerbitzuetako tasak igo dituztelako kritiko agertu da Oarso Bidasoko ELA. Sindikatuaren ustez, “eskandaluzkoa eta neurriz kanpokoa” da TAO erabiltzeagatik irundarrek %20 gehiago ordaintzea, eta garabi zerbitzuaren prezioa %100 garestitzea. Horrela, igoera horiekin, bi zerbitzuak kudeatzen dituen Eyssa enpresari “mesede” egiten diotela uste du ELAk, “jakinda gainera langileei Eyssak dien errespetua zein den”. ELAk esan du duela hiru hilabete bi zerbitzuetako langileen soldatak igotzeari uko egin ziola udalak, “TAOren igoera suposatuko zuelako”. Gipuzkoako beste herrietako TAOko langileen baldintza berberak eskatu zituen orduan ELAk, eta aldarrikapen horrekin greba egin zuten. “Orain, ordea, langileen baldintzak hobetu gabe, zerbitzuaren prezioa igo dute”. Udalak TAO garestitzeko erabili zituen argudioetako bat izan zen lur azpiko parkinak bultzatu nahi zituela, kalekoen aurrean. “Uste dugu igoerak ez duela eraginik izango autoen jabeetan, lur azpiko eta lur azaleko aparkalekuak beharren arabera erabiltzen dituztelako gidariek”. Igoera “neurriz kanpokoa” dela esateko 2006tik eman den KPIren igoerari jaramon egin dio ELAk: «2006tik KPI %12,1 igo da, eta TAO, berriz, %20 garestitu dute”. 2005etik berrikusi gabe zeuden bi zerbitzu horietako prezioak.

Bigarren kontsumo taldea sortu dute Errenteria-Oreretan, Aitzbitarte, eta bertako kidearekin, Josu Arotzenarekin (Errenteria-Orereta, 1963), egon da HITZA. Denbora gutxian sortu dute taldea, eta dagoeneko hilabete pasatxo daramate martxan. Hiruna otar ...

Denboraldiko lehenengo partida jokatu zuen asteburuan Gipuzkoako Hirugarren Mailan ari den Saskilagunak taldeak. Galtzen hasi dute denboraldia oiartzuarrek: 67-45 irabazi zien Andraitz taldeak. Gazteen A taldeak, bestalde, 71-38 irabazi zion Take Tolos...

Eskola Pilota egitasmoko partidak jokatuko dituzte etzi larunbata, Kontzejupeko, Elizalde Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako pilotalekuetan Benjamin Mailako pilotariek. Hori dela eta, 16:00etatik 17:30ak bitartean hiru pilotaleku horiek ezin izango ditu...

Kulturartekotasuna eta liburutegia lotuz, kanpaina berria jarri du martxan udal liburutegiak, eta bertan munduko hainbat paisaiei buruzko ipuinak kontatzen ariko dira. Urrian, esaterako, paisaia arabiarrei egingo diete txokoa Xenpelar Etxeko aretoan. D...

Herriko etxeak jakinarazi du Hendaiako parkeetako urteko landareak kentzen hasiko direla. Ez dituzte botako, ordea: herritarrek landare horiek hartzeko aukera dute 05 59 20 04 10 telefono zenbakira deituta.

Bost urtetik gorako haurrei musikazaletasuna «ernatzeko» ekimena abian jarriko dute larunbatean Hendaian: Stephane Garin musika adituarekin Disko zaleen txokoa izeneko ekimena estreinatuko dute. Herriko etxetik jakinarazi dute “hainbat musika u...

Heldu den igandean korrituko duten XIV. Donibane Lohizune-Hondarribia lasterketak parte hartze marka guztiak hautsiko ditu. Ur Joko eta Hondarribia Kirol Elkartea (HKT) talde antolatzaileek emandako datuen arabera, 2.300 korrikalarik izena eman dute, iaz baino 500 kirolari gehiagok, eta parte hartzaileen muga historikoa gaindituko dute. Probaren hamalaugarren ekitaldia goizeko 11:00etan hasiko da eta 21 kilometro eta 100 metro homologatu egingo dituzte, maratoi erdia hain zuzen ere. 300 boluntario Euskal Herriko maratoi erdien egutegian toki esanguratsua du jada probak. “Garrantzitsua iruditzen zait mugaz bi aldeetako bi elkarte hainbeste urtez ados jartzea tamaina honetako ekitaldi bat antolatzeko. Alderdi horretatik, bi udalek proba babestu eta indartuko dugu”, azaldu zuen atzoko aurkezpenean Txomin Sagarzazuk, Hondarribiko kirol zinegotziak. Hondarribia Kirol Taldea eta Ur Joko elkarteek ia 300 boluntario izango dituzte dena antolatzeko. “Hamalau urtetako lan gogorrari esker, udazkeneko lasterketen erreferente batean bilakatu da proba”, nabarmendu zuen Hondarribia Kirol Taldeko Luis Antonio Sanchezek. Lasterketa Donibane Lohizunen 11:00etan hasiko bada ere, lehen korrikalaria Hondarribira ordubete geroago iristea espero dute. 2.300 korrikalarik parte hartuko dute, horietatik 1.184 Ipar Euskal Herrikoak, eta 1.073 Gipuzkoakoak. “Ipar Euskal Herriko emakumeak 284 izango dira, eta Gipuzkoakoak 89″, zehaztu zuen Sanchezek. Ur Joko elkarteko Rafael Indok deia egin zien Hondarribiko ostalariei: “Hausnarketa bat egiteko [...]

Igande goizaldean pertsona bat atxilotu zuen Ertzaintzak edanda gidatzeagatik. Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, alkoholemia kontrolean gelditu eta proba egin zioten auto bateko gidariari. Probak edanda gidatzen ari zela frogatu zien agenteei, eta ...

Benjaminak. Futbola (mutilak). Beraungo Futbol zelaia. Telleri B-Lizeoa B 09:00 Haurtzaro A-Gamon B 09:45 Gamon A-Haurtzaro C 10:30 Lizeoa C-Langaitz B 11:15 Langaitz A-Lizeoa D 12:00 Orereta A-Orereta C 10:00 Orereta B: atsedena Saskibaloiak (mutilak). Gamon ikastetxean. Karmengo Ama-Beraun Berri 09:00 Haurtzaro B-Gamon B 09:45 Gamon A -Haurtzaro C 10:30 Lizeoa C-Langaitz B 11:15 Langaitz A-Lizeaoa D 12:00 G. Alabak A-K. Mitxelena B 12:45 Eskubaloia (mutilak). Lezoko kiroldegiko bigarren zelaia. Langaitz D-Elizalde D 09:00 Elizalde C-Telleri C 09:45 Gamon C-Langaitz C 10:30 Lezo E-G. Alabak B 11:15 Telleri D-Lezo F 12:00 Lizeoa E-Lezo D 12:00 Futbola (neskak). Lezoko Beraungo futbol zelaian. Elizalde A-Lizeoa B 09:00 Lizeoa A-Elizalde B 10:00 Orereta A-Lezo A 10:00 Saskibaloia (neskak). Lezoko kiroldegiko 1. zelaian. Telleri A-K. Mitxelena 09:00 Langaitz A-Telleri B 09:45 Haurtzaro A-Lezo B 10:30 Eskubaloia (neskak). Lezoko kiroldegiko 3. zelaian. Langaitz B-Lizeoa C 09:00 Lizeoa D-Elizalde C 09:45 Haurtzaro B-Langaitz C 10:30 Alebinak Eskubaloia (mutilak). Errenteria-Oreretako Galtzarabordako kiroldegian. Elizalde A-Haurtzaro B 09:30 Telleri A-Orereta B 09:30 Lezo A-Lizeoa B 09:30 Haurtzaro A-Elizalde B 10:30 Lizeoa A-Lezo B 10:30 Orereta [...]

Gaur abiatuko da Ipar Euskal Herrian Ahotsak, musika koralaren nazioarteko jaialdiren XXIV. ekitaldia. Euskal Herriko Hegoaldeko Herri Elkargoaren laguntzaz, bertako abesbatzak sustatu nahi ditu jaialdiak, haientzako propio sortutako musikaren bidez. Donibane Lohizunen, Askainen, Urrunan eta Ziburun izango dira kontzertuak. Josu Elberdin musikagileak (Pasaia, 1972) etzi Ziburun estreinatuko duten Iaute Iuate lana idatzi du Ainhoako Atsulai koralarentzat. Kontaiguzu nola sortu zitzaizun lan hau konposatzeko aukera? Iaz Tolosako Abesbatzen Lehiaketaren barruan, Atsulai abesbatzako zuzendaria eta bere senarra nirekin harremanetan jarri ziren, Ipar Euskal Herrian egiten dituzten halako ekintzen berri emateko, eta proiektoan parte hartzeko eskatuz. Baiezkoa eman nien, eta urtarrilean elkartu ginen zer nolako obra nahi zuten azaltzeko, berezia zelako. Beraiei interesatzen zitzaiena zen, batetik, ez izatea bakarrik abesbatza baterako lana, baizik eta txalapartaren papera nolabait goraipatzea. Bestetik, Inauterietan oinarritutako zerbait nahi zuten, halako materiala ez zutelako aurkitzen. Iaute Iaute izenburua du lanak, hain zuzen. Beraiek pasatutako testuetan oinarritu ginen. Inauteri desberdinetako testu tipikoak dira. Badaude Tolosakoak izan daitezkeenak, beste batzuk Ipar Euskal Herrikoak… hainbat tokitako testuak. Lehenengo doinua aski ezaguna da eta hori armonizatu egin dut, baina hortik aurrera sortutako musika testu horietan oinarrituta dago, baina musika berria sortuta. Musikalki obra nahiko erritmikoa da. Beren esamolde bat da leloa edo errepika: [...]

Eusko Legebiltzarrak Hondarribiko aireportua handitzeko AENA estutu du. Aire segurtasuna bermatzen duen 300 metrotan handitu nahi dute aireportua, ingurumenaren gaineko eragina kontuan hartuta.

Donibane Lohizune eta Hondarribia arteko lasterketa egingo dute igandean. Hala, Irungo Udalak jakinarazi du proba hiritik pasatu bitartean honako kaleak moztuko dituztela: Santiago zubia, Iparralde etorbidea, Kolon pasealekua, Hondarribia kalea eta Zub...