Biodibertsitatea nola hobetzen ari den ikusiko dute ikasleek
Pasa den astean, Lezoko Udalak komunikabideei eman zien biodibertsitatea hobetzeko aurrera eramaten ari diren lanen berri. Bihar eta astelehenean, berriz, herriko bi ikastetxeetako ikasleen txanda izango da. Gaur arratsaldean, 15:00etan, Herri Eskolako...
Pasa den astean, Lezoko Udalak komunikabideei eman zien biodibertsitatea hobetzeko aurrera eramaten ari diren lanen berri. Bihar eta astelehenean, berriz, herriko bi ikastetxeetako ikasleen txanda izango da.
Gaur arratsaldean, 15:00etan, Herri Eskolako 60 bat ikasle joango dira Altamiragain parke aldera. Nola hobetzen ari diren bertatik bertara ikusiko dute.
Institutukoak, astelehenean
Astelehenean, berriz, Lezo Institutukoen txanda izango da. 14:15ean abiatuko dira Karlos Saldise plazatik Jaizkibel aldera. Donejakue bidea igoko dute, eta hango biodibertsitatea hobetzeko lanak ikusiko dituzte: Ameztia berreskuratzeko lanak eta hezegunea ezartzearena.
Bestalde, biodibertsitatea errekuperatzeko proiektuen berri emateko hitzaldia egingo dute datorren asteazkenean, 19:00etan, Kultur Aretoan. Herritar guztiak gonbidatu dituzte bertara joan daitezen.