Otsailaren 1ean irekiko dute Udal ludoteketan izena emateko epea

Trintxerpe eta San Pedroko, Donibaneko eta Antxoko ludotekek otsailetik ekainera arteko izen -emate epea otsailaren 1ean zabalduko dute eta 26an itxi. Aipatutako ludoteka zerbitzua 4 eta 12 urte arteko gazteei zuzentzen diete. Ikasturte erdirako kuota ...

admin

Mugarrien ibilbideari ekingo dio berriro Jaizkibel Mendi Taldeak

Jaizkibel Mendi Taldeak berriro ere ekingo dio igandean, hilaren 30ean, Mugarrien Ibilbideari. Antxotik 7:00etan aterako da autobusa. Errenteria-Oreretatik, ordea, 15 minutu lehenago. Parte hartu nahi dutenek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Hala ere,...

admin

Abaraxka: urtarrilak 25

Psikomotrizitatea landuko dute Abaraxkako kideek, 16:30etik 19:30era.

admin

Urteko lehen udalbatzarra egingo dute bihar

2011. urteko lehendabiziko udalbatzarra bihar izango da, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Hona gai zerrenda (11 puntu ditu): Aurreko batzarraldietako akten onarpena. Bake bidean aterabide demokratikoen akordioa izenburupean aurkeztutako mozioa. ...

admin

Udal Euskaltegiaren Kultur Astearen baitan hamaika ekitaldi izango dira

Pasaiako Udal Euskaltegiak XVII. Kultur Astea prestatu du. Ostiralean hasiko da eta otsailaren 4an bukatu, eta aste horretarako hitzaldiak, erakusketa, txapelketa eta beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Kultur Astea ondo hasteko, ostiralean Astigarragako Gartziategi sagardotegira afaltzera joango dira. Igandean, berriz, Mintzalaguneko kideek antolatuta, menditik itzulia egingo dute. Astelehenean, ahozkotasuna Hilaren 31n, astelehenean, world kafe saioa egingo dute 15:30ean, euskaltegian bertan. Saio horretan, ikasleei hainbat galdera jakin egingo dizkiete; horrela, ikasleek ahozkotasuna lantzeko aukera izango dute. Asteartean, berriz, entzumena landuko dute ikasleek. Dena den, deialdia irekia da, interesa duen edonor hurbil daiteke euskaltegira. Hala, bi hitzaldi izango dira. Lehenengoa 10:00etan hasiko da, eta Petra Elser idazleak Bizitza, hizkuntza: ausartu, sentitu, kantatu izenburupean hitzaldia eskainiko du. Bigarrena 17:30ean izango da Joseba Antxustegietxarte komikigilearen eskutik. Komikia, afizio zirikatzailea izeneko hitzaldia emango du. Ostegunean, otsailaren 3an, euskaltegiko ikasleen arteko kultur txapelketa izango da jokoan, goizeko hamarretatik aurrera. euskaltegiko ikasleen taldeak nahastu eta bospasei taldetan jarri dituzte. Ondoren, irakasleek kulturarekin zerikusia duten galderak egingo dizkiete. “Horren helburua, ikasleak euren artean ezagutzea da”, azaldu du Ane Olkotz Pasaiako Udal Euskaltegiko zuzendariak. Bukaera santaeskean Kultur Astea Santa Ageda bezperan bukatzen denez, koplak kantatuko dituzte Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolarien laguntzarekin. Gudarien plazatik aterako dira 19:00etan. Ondoren, [...]

admin

AFIk egoitza berria izango du, Izaga kaleko 7.an

Irungo Argazki Elkarteak (AFI-IAE) egoitza berria izango du Izaga kaleko 7. zenbakian, udalarekin sinaturiko hitzarmenaren ondorioz. Lokala egokitzeko lanak Amuitz Margotu Berriak, Amuitz Berrikuntzak, eta Amuitz Carpinteria Metalica enpresek burutu dituzte, hiruak Ekonomia eta Enplegua Garatzeko Hitzarmen Orokorrak bultzatu eta sorturiko enpresak.Udalak Izaga kaleko 7. zenbakian duen lokala utziko dio AFIri beren lana modu egokiagoan egin dezan. Bihar asteazkenean Tokiko Gobernu Batzordeak oneritzia emango dio erabakiari. Kemenek duela hilabete batzuk libre utzitako lokala da, dantza taldea Palmera-Monteroko egoitza berrira joan zenean. Lokala berriztatu eta argazki elkartearen beharretara egokitu da. Gizarteratu eta lanbideratzejo enpresek egin dituzte lanak, Ekonomia eta Enplegua Garatzeko hitzarmen orokorraren baitan sorturikoak: Amuitz Berrikuntzak, Amuitz Margotu Berriak, eta Amuitz Carpinteria Metalica. Goizane Alvarez Garapen Ekonomikorako ordezkaria pozik agertu da obrak “lan merkatuan sartzeko zailtasun bereziak” dituzten langileak egin dituztelako: “Behar bezalako prestauntzarik ez dutenei prestakuntza eta enplegua eskaintzen duten enpresak dira. Lanbide zehatz bati buruzko prestakuntza eskaini eta enplegurako aukerak ematen zaizkie”. AFIko presidente Gerardo Garcia udalarekin sinatutako hitzarmenagatik eskertuta agertu zen, gaur eguerdian egoitza berria izango dena bisitatu eta gero: “Foru kalekoa metro kuadroko Bidaso eskualdean ekitaldi gehien antolatu duen egoitza izan da, baina egia da txikia geratu zaigula”, adierazi du Garciak.

admin

Ezker abertzaleak bat egin du osteguneko grebarekin

Euskal gehiengo sindikalak urtarrilaren 27rako deitu duen greba deialdiarekin bat egin du Irungo Ezker Abertzaleak, eta egun horretarako antolatutako mobilizazioetan parte-hartzeko deia egin die herritarrei. Geldialdiko deitzaileek kotxe karabana eta...

admin

Inauteriak iragartzeko kartel lehiaketa abian

Irungo udaleko kultura arloak 2011ko Inauteriak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Lanak Kultura arloko bulegoetan aurkeztu beharko dira urtarrilaren 28ko 14:00ak baino lehen. Jatorrizko lanak izan behar dira, 70 x 50cm neurri...

admin

Allerruk hirugarren garaipena lortu du jarraian

Bolada bikaina hartu du Preferente Mailako Allerru futbol taldeak. Hirugarren garaipena jarraian lortu dute Egoitz Etxarriren mutilek asteburuan. Kostkas-Miren Bihotza taldea 2-3 menperatu zuten lezoarrek, igandean, Donostiako Egia auzoko Matigoxotegi zelaian. Gabonetako geldialdiaren ondoren jokatu dituzten hiru partidak irabazi dituzte lezoarrek. Aurreko bolada ezkorra hautsi eta gora egiten ari dira , euren entrenatzaileak espero zuen bezala. Sailkapeneko zortzigarren postura igo dira zuri-berdeak, 23 punturekin. Jardunaldi batzuk pasatu diren arren, sailkapeneko beheko aldeko multzoak estu jarraitzen du. Sei talde daude hiru puntuko aldean.

admin

Encarnacion Irastorzak omenaldia jaso du ehun urte betetzean

Encarnacion Irastorza lezoarrak ehun urte bete zituen atzo. Donostiako Villa Herminia egoitzan bizi da egun eta omenaldia egin zioten atzo eguerdian. Lezoko Aiton Bordako hainbat kide bertaraino joan ziren Irastorzaren urteurrena ospatzeko asmoz. Horrez gain, Udaleko ordezkaritza ere izan zen han. Haritz Salaberria alkateak ere zoriondu zuen ehun urte bete dituen emakumea.

admin

%33 birziklatzetik %80,2 birziklatzera pasatu da Oiartzun

Udalak jakinarazi duenez, «atez ateko bilketari esker %80,2 birziklatzen du Oiartzunek». Aurretik, %33 birziklatzen zen herrian. 2010eko ekainetik azarora arteko datuak jakinarazi ditu Udalak. Udal Gobernu Taldeak nabarmendu duenez, bildutako errefusak behera egin du eta gainontzeko frakzioek gora. Enrike Lekuona zinegotziak azaldu ditu datuak: «Errefusak, hau da zabortegira bidaltzen dugun zabor kantitateak behera egin du, 1.200.000 kilo gutxiago bidali ditugu zabortegira; ontzi arinak %52,15 gehiago bildu dira eta kartoia eta papera %5,14 gehiago; organikoari dagokionez, 620 familiak egiten dute konposta eta horiek 215.439 kilo kudeatu dituzte etxean, eta atez ate bildutako konpostaren kasuan, purutasuna ezin hobea da, %99tik gora». Lekuonak eta Ainara Lasa Informazio Bulegoko kideak, bestalde, argitu dute jendeak ez duela zaborra beste herrietara eramaten. «Atez ateko bilketak bestelako gai batzuk ere egoki bereizi eta bideratzeko aukera eman digu, hala, azaroko datuak begiratzea besterik ez dago zabor turismorik ez dagoela ohartzeko: Oiartzunek 2009an eta 2010ean kudeatu den hondakin kilo kopurua antzekoa da, baina orain ondo bereizita kudeatzen da (404.853  kilo 2009ko azaroan, eta 387.745 2010ekoan, %4,23 gutxiago bakarrik», argitu dute. Inguruko herrietako zabor kopurua ere jaitsi da, %5 inguru, eta hori krisiaren eragina dela azaldu dute. Sistema merkeena Sistema merkeena dela gogorarazi du Aitor Etxeberria alkateak: «Bilketa garestiagoa bada [...]

admin

Sanjuandarrekin bilduko da H1, ostiralean

Pasaiako Hamaikabateko ordezkariek Hartu-Eman ekimenaren baitan sanjuandarrekin biltzeko asmoa dute ostiralean, Victor Hugo Etxean, 19:00etan. Ekimen horren bidez, Hamaikabatek “herritarrei ahotsa eman nahi die, autokritika egin”: “Ku...

admin

2010ean 51.000 erabiltzaile izan ditu Xorrola herri barruko autobusak

Xorrola herri barruko autobusak ia 51.000 erabiltzaile izan zituen 2010ean, Udaletik jakinarazi dutenez. «Datuak oso onak dira, eta argi erakusten du herritarrek mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua egin dutela eta gisa honetako garraio baten beh...

admin

Laboratorio zientifikoa, zientzia hobeto ezagutzeko

CSI telesailean bezala ibili dira gaur goizean bi haur talde Zumardian jarri duten laborategi zientifikoan. Luminol eta argi ultramoreekin fluoreszenteak diren gorputzeko atalak ezagutu ahal izan dituzte batzuk. Hormaren beste aldean, berriz, mikroskopioaren laguntzarekin, hainbat elementuren zelulak ikusten aritu dira beste batzuk. Izan ere, MoviLab laborategi zientifikoa ekarri dute herrira. Ostirala bitartean, Zumardian jarrita egongo da 10:00etatik 19:00etara. Hori bai, eguerdian itxi egingo dute 14:00etatik 16:00etara. Gaur goizean aurkeztu dute laborategia Jose Angel Rodriguez Gazteria zinegotziak, Joaquin Acosta alkateordeak eta Mercedes Alonso proiektuaren koordinatzaileak. Alonsok azaldu duenez, Gipuzkoara lehen aldia da MoviLab laborategia ekartzen dutela. Datorren urtera begira, beste herriren batera eramatea aurreikusten dute. Espainiako Zientzia eta Berrikuntza Ministerioak, CSIC Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiak, Espainiako Zientzia eta Teknologia Fundazioak, Padrosa Fundaciok eta Repsol fundazioak sustatutako proiektua da. Egunotan herriko ikastetxe, Gazteleku eta erretiratuen elkarteetako kideak joango dira laborategia bisitatzera. Hala, %75eko okupazioa izango du MoviLabek. Hala eta guztiz ere, herritar guztiak gonbidatu dituzte laborategitik pasatzera, batik bat arratsaldetan, “zientzia hobeto ezagutzeko”. Bi gune Laborategia bi gunetan banatuta dago, eta bakoitzean tailer espezifiko batzuk egiten dira. Lehenengoan argia egiteko hainbat forma aztertuko dituzte. Horrez gain, erreakzio kimikoak ikertuko dituzte, odolaren arrastoekin, esaterako. Bigarrengoan, berriz, kimikaren hainbat kontzeptu landuko dituzte; hala nola, [...]

admin

Portuko bizilagunekin bilduko da ostegunean alkatea

Ostegunean, Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea, Portuko bizilagunekin bilduko da Ama Guadalupekoa ikastetxean, Itsasargi kalean, garai bateko Saint Maure eskolan arratsaldeko 19:30etatik aurera. Bileran Kerejetak Hondarribiko Plan Orokorreko xehetasu...

admin

Beti Onak 4-0 irabazi du eta Touringek 1-3 galdu

Erregional Preferente mailako herriko taldeek partida garrantzitsuak jokatu zituzten asteburuan, baina zorte ezberdina izan dute. Beti Onak behar-beharrezkoak zituen hiru puntuan poltsikoratu zituen Martuteneri 4-0 irabazita. Touringek, berriz, mailaz ...

admin

Patri Urkizuren hitzaldi bat, UEUren liburu batean

Udako Euskal Unibertsitateak (UEUk) Lau Haizetara. 36ko Gerraren ondorengo erbesteaz liburua argitaratu du. Bertan hainbat idazleren testuak bildu dituzte eta horien artean Patri Urkizu idazle eta historialari lezoarrak 2009an eman zuen hitzaldi bat ere bildu dute. Euskal Antzertia erbestean (1937-1959) du izena Urkizuren testuak. Gaiarekin beste hainbat idatzi ere egin ditu lezoarrak. Horrela, artikuluak, hitzaldiak eta liburuak aurki daitezke bere bibliografian.

admin

Atez atekoaren balorazioa egin du Udalak

Pasa den urteko maiatzean jarri zuten martxan herrian atez ateko bilketa. Zerbitzuaren balorazioa egin du Udalak. Oiartzungo Hitzak zuzenean eman du agerraldia.

admin

Oiartzun Irratia: urtarrilak 25

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Quark irratsaioa, Elhuyar fundazioko kideen eskutik. 11:30ean: Elkarrizketa. Xabier Iragorri eta Kontxi Arruabarrena Udalbiltza auzia-ren sententziaren eta herritarren aldetik jasotako babesar...

admin

Elberdin Emakumeen Danborradarako martxa prestatzen dabil

Emakumeen Danborradak 25. urteurrena beteko du, eta horren haritik, hainbat ekitaldi antolatzen dabil Batzordea. Josu Elberdin musikari pasaitarra danborradarako martxa berezia prestatzen dabil, danborradan parte hartzen duten emakumeek, beraz, pieza b...

admin
Gehiago