
Abaraxkako kideek mahai jolasetan aritzeko aukera izango dute gaur, baita dardoetan eta boloetan ere. 16:30etik 19:30era ariko dira jolasten.

Errenteria Musikaleko klake ikasleek urtero egiten dituzte koreografia libreak, eta aurten hamargarrenez egingo dituzte. Etzi izango dira, 19:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. 10 eta 18 urte arteko 45 ikaslek hartuko dute parte.

OKEko neskek beste garaipen bat eskuratu dute asteburuan: 1-3 irabazi diote Vianes taldeari. Alazne Inziarte, Ane Gaskue eta Ohiana Ferrer izan ziren golegileak. Oiartzuarrak hirugarrenak dira, 38 punturekin.

Ostegunean, Antxo urez hornitzen duen hodi nagusia, lanean zegoen hondeamakina batek puskatu zuen eta behin behineko konponketa egin zen, ura emateko. Behin betiko konponketa egiteko gaur goizean ura moztu dute 08:00etan eta Udaletik esan dutenez, 13:0...

Irungo Gaztiak La Bacaladera taldea mendean hartu zuen Donibane Majestik-ek, 38-31 irabazi zion. Jon Friasen mutilek partida eramatea lortu zuten Donibaneko kiroldegian. Sailkapen orokorrean pixkanaka igoz doa talde arrosa; orain, bosgarren postuan dag...

Ordiziaren kontra etxetik kanpo jokatutako partidan 3-3 egin zuten Ohorezko Erregional Mailako mutilek. Endika Fernandezek eta Ion Erkiziak (2) sartu zituzten golak. Seigarrenak dira oiartzuarrak, 36 punturekin.

Urtero moduan, Ereintza Dantza Taldeak ere ospatuko ditu Inauteriak, bi ekitaldi nagusirekin: azeri-dantza eta sardinaren ehorzketa. Ostegunean izango da azeri -dantzaren txanda. 19:00etan aterako dira Ereintzaren egoitzatik eta erdialdeko kaleak zehar...

Gaur aurkeztuko duten Euskararen Hilabetearen baitan eta euskal hizkuntzaren aldeko 17. Korrikaren harira prestatutako Korrika Kulturalaren karietara, Alfabetatze eta Euskalduntze Koordinakundeko (AEK) herriko batzordeak Iduzkilore antzezlanaren emanal...

Hendaiako Mediatekak hilabtero gai bat aukeratzen du, ekitaldien ardatz bilakatzen dena. Hori horrela izanik, martxoa Hitzen eta formen hilabetea izango da. Bihartik hasita Errepublikako lehiaketetan (Olerkarien Udaberria, Erran hamar hitz, eta Frankof...

Asteburuan jokatu beharreko partida bihar jokatuko dute Saskilagunak eta Easo Berri taldeek. Elorsoroko kantxan zeuden itoginen ondorioz, partida atzeratu egin zuten eta bihar jokatuko dute.

Hilero moduan odol erauzketak egingo dituzte Gipuzkoako Odol Emaileen Elkartearen ekimenez. Horrenbestez, bihar Reina aretotik pasatu beharko dute odola eman nahi dutenek edota etzi Beraungo anbulatoriotik. 18:30etik 20:30era izango da ordutegia bi egu...

2010ean Hondarribian izan ziren istripu eta lapurreten balantzea egin du Udaltzaingoak eta Juan Mari Altunak, Zerbitzuetako zinegotziak azaldu duenez, %50a jaitsi egin da istripuen kopurua azken lau urtetan. “Datu oso onak dira, Hondarribian dago...

Irungo Gaztiak La Bacaladera taldea mendean hartu zuen Donibane Majestik-ek, 38-31 irabazi zion. Jon Friasen mutilek partida eramatea lortu zuten Donibaneko kiroldegian. Sailkapen orokorrean pixkanaka igoz doa talde arrosa; orain, bosgarren postuan dag...

Txukun joan da Batel Ligako seigarren jardunaldia pasaitarrentzat. San Pedrokoen B ontziak irabazi du Kadeteen Mailako estropada, eta San Juango A ontzia izan da bigarrena. Gazteen Mailan, nesketan, sanjuandarrek irabazi dute eta Illunbek mutiletan. Hibaikako neskek hirugarren postua lortu dute Gazteen Mailan, eta baita Haurren Mailan ere. Seniorren estropadan San Pedro izan da bigarren eta bosgarren Hibaika.

Pasajesek 2-1 irabazi zion Tolosari joan den larunbatean, eta beste taldeen emaitzak kontuan hartuta ere, lider jarri da berriro sailkapen nagusian. Momentu honetan 53 puntu ditu, eta atzetik du Real Union, puntu bakarrera. Trintxerpek, azken horren ko...

Pasajesek 2-1 irabazi zion Tolosari joan den larunbatean, eta beste taldeen emaitzak kontuan hartuta ere, lider jarri da berriro sailkapen nagusian. Momentu honetan 53 puntu ditu, eta atzetik du Real Union, puntu bakarrera. Trintxerpek, azken horren ko...

Lehen aldiak bildu zuen arrakasta kontutan harturik, aurten bigarren aldiz martxoa Euskararen Hilabetea izanen da Hendaian. 2010eko aldiaren helburu nagusia euskara udal zerbitzuetan bultzatzea bazen, aurtengo ekitaldirako hautatu gaia da Euskara karrikan, Hendaiako elkarteen bidez. Herriko Etxeko Euskara Batzordea Hendaiako elkarteei zuzendu zitzaien antolakuntzan laguntzeko, eta hainbatek baiezkoa eman, eta ekitaldi zabala perstatu dute. Bihar irekitze ekitaldi ofiziala burutuko dute Herriko Etxean, 18:00etan. Bertan hautetsiak eta hilabetean zehar antolatuko diren jardueren prestakuntzan lagundu duten elkarteak izango dira. Antxeta irratiaren eskutik iritsko zaigu lehen ekintza. Hilaren 2an eta 9an, asteazkenak biak, 8 urtetik gorakoentzako euskarazko irrati tailerra prestatu dute. Gaur da izena emateko azken eguna. Telefonoz (0559.48 36 65) edo e-postaz egin daiteke. Euskararen hilabeteko jarduera batzuk denei irekiak izanen dira, beste batzuk “publiko berezi” bati zuzenduak. Horien artean mahai-inguru bat antolatuko dute girzate eta kultura taldeentzat, Hendaiako elkarteak eta euskara gaiaren inguruan. Aurten ere, adin eta gustu guztientzako jarduerak izanen dira: animazioak eta bisitako Abbadiako eremuan eta gazteluan, antzerkia, proiekzioak, ipuinak, kirolak… 2010eko ekintza arrakastatsu batzuk errepikatuko dituzte, hala nola Bertsu Afaria edo Aurelia Arkotxaren testuen irakurketa musikarekin. Hendaia euskaraz festa Iaz bezala, euskal hizkuntzaren hilabetea Hendaia Euskaraz egun bateko festarekin amaituko da, hilaren 27an. Ekitaldi anitzen artean, Xabier Lete poeta [...]

Isakutuk eta Corinne Alsugurenek beren oihalak erakutsiko dituzte Mendi Zolan kulturgunean, martxoaren 1etik 20ra, asteartetik larunbatera, irekitze ordutegian. Isakutu etxeko apaintzaileak -hendaiarra sortzez- Espainiatik Antilletara bidaiatu zuen, ...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol informazioa. 11:30ean: Oarso Bidasoko Hitza-ko zuzendaria den Urko Etxebesteren eskutik, Oarsoaldeko informazioa. 12:10ean: Maider Ziganda Pasaiako alkatea. Gaia: 2011eko udal aurrekontu...