Oihal erakusketa Mendi Zolan kulturgunean
Isakutuk eta Corinne Alsugurenek beren oihalak erakutsiko dituzte Mendi Zolan kulturgunean, martxoaren 1etik 20ra, asteartetik larunbatera, irekitze ordutegian. Isakutu etxeko apaintzaileak -hendaiarra sortzez- Espainiatik Antilletara bidaiatu zuen, ...
Isakutuk eta Corinne Alsugurenek beren oihalak erakutsiko dituzte Mendi Zolan kulturgunean, martxoaren 1etik 20ra, asteartetik larunbatera, irekitze ordutegian. Isakutu etxeko apaintzaileak -hendaiarra sortzez- Espainiatik Antilletara bidaiatu zuen, eta Tahitin gelditu zen, Raïatea herrian Isakutu Lantegia sortzeko.Orain Pausun bizi da, eta bere lanak hainbat lekutan topa daiteke: merkatuetan, Hendaiako saltegi batzuetan, Baionan… Isakutuk eskaerei erantzuten die, eta bisitariei haien etxea broderia aplikatuarekin edo oihalekin janzteko eta pertsonalizatzeko proposatu diezaieke.
Bere aldetik, Corinne Alsuguren dendaria da, Donibane-Lohizuneko Errepublika karrikako Iban saltokikoa. Antzinako arropa, goi-gamakoa aurki daiteke bertan.
Erakusketa harrigarria
Isakutu-k eta Corinne-k gauza harrigarriak egiten dituzte arropa zaharrarekin eta parpaila puskekin. Kolore zoragarriak (hala nola antzinako grisa, kakao, arana edo gerezia…) ematen dituzten koloregai naturalez tindaturik, oihal puska horiek guztiak bihurtzen dira kuxin, erridau edo bestelako osagarriak. Bilketa artea bilakatzen da.

