Hondarribiko Jaiak. Egitaraua

Jaietako egitaraua  

admin

Elkarteen Foroaren 11. ekitaldia hilaren 10ean

Hilaren 10ean, larunbatarekin, eginen da aurten Elkarteen Foroa, Daniel Ugarte pilotalekuan, 14:00etatik 18:00etara. Herriko Etxeak antolatzen du, eta hamaikagarren edizioa izanen da aurtengoa. Aurreko urteetan jende ugari bildu duen ekimena izan da, H...

admin

Aldi baterako bi teknikari plaza oposaketara atera ditu udalak

Hilaren 20ra arteko epea dute Pasaiako udalak lehiaketara atera berri dituen bi plazatarako oposaketa egin nahi dutenek dokumentazioa entregatzeko. Bitarteko bi funtzionario hautatzea da deialdiaren helburua. Hauetako bat Hirigintzako teknikariaren ord...

admin

Azken Portuko igerilekua hilaren 15a arte itxita

Mantentze lanak egiteko hiriko bi igerileku publikoek irailean txandaka itxiko dutela jakinarazi du Irungo Kirol Patronatoak. Horrela, Azken Portuko igerilekua hilaren 15a arte itxiko dute, eta Artalekukoa 16tik 30era. Hilaren 20an, gainera, Artaleku kiroldegi osoa itxiko dute, legionella prebenitzeko lanak direla eta. Igerileku bakoitzeko erabiltzaileak beste kiroldegikoa erabili ahalko du, berea itxita dagoen bitartean, ohiko txartela erabilita.    

admin

Gazte Bideo eta Zinema Lehiaketara aurkezteko epea hilaren 16an itxiko da

Udaleko Gazteria arloak antolatuta, Irungo XVI. Gazte Zinema eta Bideo Lehiaketa abenduaren 26tik 29ra egingo da, eta dagoeneko ezagutzera eman dituzte bertan parte hartzeko oinarriak. Antolatzaileen arabera, “nazioarteko errealizadore gazteen film labur hautatuak” ekartzen saiatuko dira aurten. Aurten ere Sail Ofizialak bi maila izango ditu, bideo eta zinema formatoetan eginiko lanak bereiziz. Zinema ataleko lanik hoberenarentzat 2.000 euroko diru saria eta estatuatxoa dago, eta bideo atalekoarentzat 1.200 eurokoa eta irudia. 2011n ere Labur+ eta Bidasoko eskualdea atalak antolatuko dituzte, hurrenez hurren, Sail Ofizialean ez dauden baina ikusleentzat interesgarri izan diren eta errealizadore lokalen lanak saritzeko. Eskualdeko film labur onenak 250 euro eta estatuatxoa jasoko du, eta Labur+ ataleko irabazleak estatuatxoa bakarrik. Beste bi sari banatuko dituzte: Euskal zuzendari onenari saria (500 euro eta irudia) eta Ikusleen saria film labur onenari (350 euro eta irudia). Oinarriak webgunean Irungo Gazte Zinema eta Bideo Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko errealizadoreek har dezakete parte, edozein dela beren jatorria. Interesdunek hilaren 16a baino lehen aurkeztu behar dituzte lanak. Informazio gehiago behar duenak Gazteria arlora dei dezake (943 50 54 07).    Irungo Gazte Bideo eta Zinema Lehiaketako oinarriak Oinarriak bere osotasunean udal webgunean irakurri daitezke, eta i

admin

Musika Banda Junkaleko Amaren omenez ariko da bihar, bere plazan

Irun Hiria Musika Bandak hiriko Junkaleko Ama hiriko patroiaren omeneko kontzertua emango du, irailaren 7an, asteazkenarekin, Junkal plazatxoan. Kontzertua 19:45ean hasiko da, eta sarrera libre izanen da.

admin

Larra-Larrau irabazi du Izaskun Zubizarretak

Larunbatean, Larra-Larrau bizikleta proba jokatu zuten Izaban (Nafarroa), laino artean. Emakumeen artean, Izaskun Zubizarreta gailendu zen 143 kilometroko proban. Gizonetan, Ivan Santurde kantabriarrak lortu zuen garaipena. Probaren hemezortzigarren al...

admin

Juan D. Ramos ‘Pelukas’: ‘Hibaika: eta zergatik ez?’

Juan D. Ramos ‘Pelukas’. Osteguna, irailak 1, Kontxako Banderako sailkapen proba. Kolore guztietako kamisetak kaian: arrosak (Donibane) moreak (San Pedro), gorriak (Zumaia) eta beste halako hamaika. Herriko jende ugari Aquarium inguruan, eta gehienak Errenteria-Oreretako traineruarenak ez diren koloreekin jantziak. Egia da normalean irabazleen alde egin ohi dugula, talde garaileak ditugu gustuko eta beraiekin identifikatzen gara: futbolean  (Athletic edo Bartzelona), saskibaloian(Tau), eskubaloian(orain gutxi arte Bidasoa eta Portland). Baina herriko taldeei dagokienean, are nabarmenagoa izaten da alde hori maila baxuenetan badaude. Norberak nahi duen taldearen jarraitzale izateko eskubide osoa du, noski, baina babesak, txikia izanik ere morala ematen dio taldeari, batetik, eta kirolaria asetzen du, bestetik. Imajina ezazue une batez Hibaika Kontxako ohorezko txandan dagoela; ziur naiz herri osoa gure Madalenen koloreekin izango zela Kontxan.  Touring edo Beti Ona 2. mailan balira, nola legoke futbol zelaia? Eta Ereintza Asobal jokatzen ariko balitz, nola geldituko litzateke kiroldegia? Babes ditzagun gure herriko taldeak,  orain behar baitute gure laguntza  eta ez txapeldun bihurtzen direnean. Hamaika talde eta kirol ditugu herrian, eta ziur horietakoren batekin identifikatzen garela . Guztion babesarekin ziur naiz egunen batean Hibaika Kontxan ikusiko dugula, futbola Oreretak merezi duen mailan, Oarsoaldea Igeriketa taldeko igerilariren bat munduko txapeldun bihurtuta edo Paco Bueno taldeko boxealariren [...]

admin

Galtzatako gaztak, hirugarren saria Legazpin

Galtzatako Zalakain senideek hirugarren saria irabazi zuten atzo Legazpiko Artzain Egunean, etxean egiten duten gaztarekin. Olaberria gaztandegiak egindako Aizpea markako gaztak irabazi zuen lehenengo saria, eta Jesus Mari Ansolaren Mausitxa gaztandegi...

admin

Imanol Irigoienen Txoriak txori, Garmendin

Imanol Irigoienek ireki du 2011/2012 ikasturtea, Oiartzungo Garmendi txokolategiko erakusketei dagokienez. Irigoienen margolan bildumak Txoriak txori du izenburu. Egileak nabarmendu duenez, asmo handirik gabeko erakusketa da, “xume eta apala, lud...

admin

Asteazkenak, irakurle txikienak izanen dira Mediatekan

Ikasturtea hastearekin batera, Herriko Mediatekak ekitaldien zerrenda ireki du. Asteazkenero Irakurle ttipien asteazkenak egingo dituzte, txikientzako irakurketak. 11:00etan eta 11:30ean izanen dira.

admin

Uda sasoiko laguntzaileen lana txalotu dute Herriko Etxeko hautetsiek

Uda sasoian Hendaian laguntzaile gisa aritu direnei eskerrak emateko ekitaldia egin zuten joan zen astean Herriko Etxean. Hautetsiez inguraturik, “bide publikoetan zein hondartzan” eginiko lanarengatik eskerrak eman zien Jean-Baptiste Salab...

admin

Lehen aldiz Garagardo Festa egingo dute Errenteria-Oreretan

Herri askotan zabaltzen ari den ohitura da garagardo azokak egitearena, eta Errenteria-Orereta ere ez da atzean gelditu: aurten lehen aldiz Garagardo Festa egingo dute, Landare elkarteak antolatuta. Etzi hasiko dira pitxerrak garagardoz betetzen, eta halaxe ariko dira igandera arte. Atzo eman zituzten lau eguneko festaren xehetasunak Arkaitz Tolosa eta Mikel Prieto Landare elkarteko zuzendaritzako kideek. Azoka Koldo Mitxelena plazan egingo dute, 17:00etatik 00:00etara. Zazpi orduz edari hori dastatzeko aukera izateaz gain, jan ere egin ahal izango dute. Egunero emango dituzte afariak, beti ere kultura horrekin lotutako jakiekin: ukondoa, oilaskoa, saltxitxak, patata purea eta entsaladak. Horretarako, karpa bat muntatuko dute, eta bertan 600 pertsonentzako afariak emango dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Baina protagonista nagusia garagardoa izango da. Edari hori gustuko dutenek hamahiru marken artean hautatu ahal izango dute: horiak, gorriak, beltzak eta alkoholik gabekoak. Litro erdiko pitxerra beharko dute horretarako: 1,50 euro balio du, eta gero garagardo bakoitza 3,80 euro ordainduta bete ahal izango dute. Antolatzaileen arabera, tabernetan ikusten ez den garagardoa eskaintzea izan da euren asmoa. “Kalitate oneko garagardoak eta egunerokotasunetik kanpo dauden garagardoak lortzea zen asmoa”, adierazi du Tolosak. Beste kulturak ezagutu asmoz Iaz hasi ziren aurten gorpuztuko den Garagardo Festa pentsatzen. Beste herrietako azoketan ibili ondoren, eta zeukan arrakasta [...]

admin

Fanderiako igerilekua itxita egongo da hilaren 12tik 25a arte

Fanderiako gerilekua itxita egongo da garbiketa egiteko urtero bezala

admin

Ereintza nagusi izan da Zarautzen

Larunbatean Zarautzen egindako Aurresku eta Soinu Zahar Txapelketan nagusi izan zen Ereintza dantza taldea. Aurresku txapelketan,  Alain Maia izan zen txapeldun bigarren aldiz; 2008an ere gailendu baitzen. Aitor Arrieta eta Jon Iriberri, berriz, bigar...

admin

Odol erauzketak egingo dituzte bihar eta etzi Reinan eta Beraunen

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteko Errenteriako ordezkaritzak odol erauzketak egingo ditu bihar eta etzi. Bi egunetakoak, programatutako odol erauzketak dira. Erauzketak bihar Reina Aretoan egingo dituzte 18.30etik 20:30era arte. Etzi, berriz, Beraungo...

admin

Mikel Odriozola 35. kilometroan kanporatu dute Korean

Mikel Odriozola ibilketariak ez zuen bere helburua lortzerik izan. Osakan 2007. urtean lortutako marka hobetu edo berdindu nahi zuen  joan den larunbatean Korean jokatutako Munduko Txapelketan, baina hasieratik atzetik joan zen Errenteriakoa: 10. kilo...

admin

5-0 irabazi dio Pasaiak Touringi, Mauricio Olearen IV. Oroimenezkoan

Baikor eta gogotsu. Hala ekingo diote zuri-gorriek larunbatean abiatuko den denboraldiari. Aurredenboraldian jokatutako sei partidatatik hiru irabazi dituzte eta horrek zaleak eta jokalariak motibatu ditu. Lehengo larunbatean jokatu du azkenekoz Pasaiak, Touringen kontra, talde zuri-gorriak laugarren urtez jarraian antolatutako Mauricio Olearen Oroimenezkoan. 5-0 irabazi zuten antxotarrek. Talde nagusiaren aurretik Pasaiako beste lau taldek jokatu  zuten. Txikienek goizean jokatu zuten. Pasaiako A taldeak 9-1 irabazi zion bertako B taldeari. Horren ondoren beste bi partida aurreikusiak zeuden, baina bertan behera utzi behar izan zituzten euriarengatik: Kadeteen Pasaia-Trintxepe eta Gazteen Pasaia-Allerru. Aurten, sei talde Arratsaldean eguraldia zertxobait hobetu eta Lehen Mailako Erregionaleko talde berriak  Oiartzunen kontra jokatu ahal izan zuen, 2-1 irabaziz. Aurten sei talde izango ditu guztira Pasaiak, iaz baino bi gehiago: Haurren Mailan bi talde eta Erregionaleko Lehen Mailan ariko den talde berria. Horrez gain, talde nagusiak entrenatzaile berria du. Lehengo abuztuaren 4az geroztik, Vasconiatik heldu den Arkaitz Lacambraren agindupean ari dira lanean zuri gorriak. Entrenatzaileaz gain, sei jokalari berri ekarri ditu Pasaiak taldera. Taldea Entrenatzailea. Arkaitz Lakambra. Prestatzailea. Julen Alcala. Atezainen entrenatzailea. Virgilio Alcaide. Masajista.  Juan Gisbert. Jokalariak. Iker Vidal; Ivan Kortajarena; Borja Carrizo; Ander Famoso; Imanol Vidal; Asier Araneta; Josu Vidal; Txus Duarte; Ibon Gutierrez; David Elvira; Asier Agirre; [...]

admin

Espezien eboluzioari buruzko erakusketa abiatu dute Plaiaundin

Espezien eboluzioaren teoriari buruzko erakusketa zabaldu dute gaur Plaiaundi Parke Ekologikoan. Darwinen arkikuntzaren 150. urteurrena ospatzeko Espainiako Ikerketa Zientifikoen Goi Mailako Kontseiluak (CSIC) 2009an prestaturiko erakusketa da. Hamahir...

admin
Gehiago