Aldi baterako bi teknikari plaza oposaketara atera ditu udalak

Hilaren 20ra arteko epea dute Pasaiako udalak lehiaketara atera berri dituen bi plazatarako oposaketa egin nahi dutenek dokumentazioa entregatzeko. Bitarteko bi funtzionario hautatzea da deialdiaren helburua. Hauetako bat Hirigintzako teknikariaren ord...

Hilaren 20ra arteko epea dute Pasaiako udalak lehiaketara atera berri dituen bi plazatarako oposaketa egin nahi dutenek dokumentazioa entregatzeko. Bitarteko bi funtzionario hautatzea da deialdiaren helburua. Hauetako bat Hirigintzako teknikariaren ordez arituko da aldi batean, udalak azaldu duenez «plazaren jabeak zerbitzu berezietan egongo delako beste administrazio batean kargu publikoa betetzeagatik». Besteak, Antolaketa eta Giza Baliabideetako teknikari lanpostua beteko du aldi baterako, udalaren oinarrietan zehazten denez, «lanpostu hau behin betiko betetzen den arte».
Orain zabalduko duen oposaketa  administrazio orokorreko teknikarien lan-poltsa sortzeko baliatuko du udalak. Poltsa espezialitateetan oinarrituko dela zehatu dute, hau da, hautagaiek merituak zein arlotan egiaztatu dituzten kontuan izanda. Hiru zerrenda osatuko dituzte: Hirigintzako Teknikari posturako zerrenda bat, Antolakuntza eta Giza Baliabidetako Teknikari posturako zerrendak, eta, azkenik, udal letradu-aholkulari posturako beste bat.

Eskaera eredua udalean edo webgunean
Hautaketa probetan parte hartzeko eskaerak, Pasaiako Udalaren erregistroko bulegoan eta udalaren web orrian (www.pasaia.net/iragarki- taula/lan-eskaintzak) eskuratu  daitezke. Web gune berean irakur daitezke deialdiaren oinarriak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.