Presoen aldeko hainbat ekimen antolatu dituzte
Alcampon elkarretaratzea deitu dute bihar 20:00etan; etzi eguerdian agerraldi masiboa egingo dute Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM), Gabonen eta urtarrilaren 7ko manifestazioaren, hainbat ekimen antolatu ditu presoen alde, Egin dezagun b...
Alcampon elkarretaratzea deitu dute bihar 20:00etan; etzi eguerdian agerraldi masiboa egingo dute
Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM), Gabonen eta urtarrilaren 7ko manifestazioaren, hainbat ekimen antolatu ditu presoen alde, Egin dezagun bidea, Eskubide guztiekin preso eta iheslariak etxera lelopean. Lehenengoa bihar egingo dute. 20:00etarako Alcampo merkatalgunearen aurrean elkarretaratzea deitu dute.
Bestalde, bigarren ekitaldia masiboa izango dela iragarri dute. Etzi, 12:30ean, prentsaurrekoa emango dute Doneztebe plazan.
Bertan izango dira Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideak, baita herriko eragile eta norbanako asko ere. Izan ere, badira bi urte herriko elkarteek antolatzen dituztela hilabeteko azken ostiraleko karteladak. Hala, karteladak antolatu dituzten elkarteetako ordezkariak plazan izango dira.
Presoen aldeko argazkia aterako dute, eta horrez gain, antolatu dituzte ekimenak aurkeztuko dituzte. Herritarrei, aurkeztuko dituzten ekimen horietan parte hartzeko deia egin diete.

