Gospela euskaraz entzuteko aukera izango da etzi arratsean

The Upper Room bikote donostiarrak kontzertua emango du San Esteban parrokian, arratsaldeko zortzietan Etzi, hilak 17, gospelaz gozatzeko aukera izango da San Esteban parrokian, 20:00etan, The Upper Room bikote donostiarraren eskutik. Abestuko dituzten kantuak euskaraz izango dira. The Upper Room bikotea Mikel San Josek eta Iñaki Miguelek osatzen dute. Ahotsa eta pianoa uztartuz, gospel doinuak eramango dituzte Oiartzunera, Kultura Sailaren ekimenez. Kontzertu hori Euskal Herri osoan barrena egiten ari diren VI. Gospel Zikloaren barnean kokatzen da.

The Upper Room bikote donostiarrak kontzertua emango du San Esteban parrokian, arratsaldeko zortzietan

Etzi, hilak 17, gospelaz gozatzeko aukera izango da San Esteban parrokian, 20:00etan, The Upper Room bikote donostiarraren eskutik. Abestuko dituzten kantuak euskaraz izango dira.

The Upper Room bikotea Mikel San Josek eta Iñaki Miguelek osatzen dute. Ahotsa eta pianoa uztartuz, gospel doinuak eramango dituzte Oiartzunera, Kultura Sailaren ekimenez. Kontzertu hori Euskal Herri osoan barrena egiten ari diren VI. Gospel Zikloaren barnean kokatzen da.

The Upper Room bikotea

The Upper Room bikotea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.