
Nazio Batuen Elkarteko herrialdeek Klima Aldaketaren Biltzarra egin dute azaroaren 29tik abenduaren 9ra. Batzar horren aurretik Errenteriako Ezkerrak eskaera bat egin zien Nazio Batuen Elkarteko herrialdeei, Durbaneko biltzarra “galdutako beste a...

Virginia Imaz ipuin kontalariak De princesas y Ratones goiburuko ipuinaldia prestatu du asteazken arratsalderako, Ikust Alaia udal liburutegian. Saioa gazteleraz izango da.

Ostiralean banatuko dituzte Jon Garbizu Olerki Sariak eta Lope Isasti Ipuin Sariak. Arratsaldean izango da ekitaldia, 19:00etatik aurrera, Andreone Udal Liburutegian. Literatur lehiaketa horiek egiten dituzten XVIII. aldia izango da. Honakoak dira irab...

Ertzaintzak jakinarazi duenez, garraiolari bulgarria da bart Oiartzungo Lanbarren industrigunean labankadaz hil dutena. 40 urte zituen, eta Ertzaintzak jakinarazi duenez Euskal Herriko garraio enpresa batentzat egiten zuen lan. Hilketan zerikusia due...

Mendiko argazkien 3. erakusketarekin abiatuko da gaur Irungo Mendizaleak elkarteak antolatutako Mendiaren Astea. Astelehenetik ostegunera elkarteko bazkideek prestatutako hainbat ikus-entzunezko ikusteko aukera izango da, egunero, 20:00etatik aurrera. Igandean amaituko da Astea, Irungo inguruneetan egingo duten ibilaldiarekin, eta ondorengo bazkari eta dantzaldiarekin. Ibilbidea 08:00etan hasiko da, San Juan Harria plazan. Bazkarirako ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Mendiko Asteko proiekzioak Gaur, astelehena: Cervinoren itzulia, Jesus Martinezen eskutik. Bihar, asteartea: Perura eginiko espedizioa, Jose Angel Berridiren eskutik. Etzi, asteazkena: Trekking-a Paineko Dorreetan, Jaime Esteveren eskutik. Etzidamu, osteguna: Trekking-a Dolomitetan, Alejandro Alvarezen eskutik.

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Oiartzun-Aurrera: 4-0 (Hirugarren postura igo dira oiartzuarrak). Espainiako Estatuko Emakumeen Bigarren Maila. Osasuna-Oiartzun: 2-1 (Lider postua galdu dute oiartzuarrek. Bigarrenak dira, Athleticetik puntu bater...

Jardunaldi kaxkarra izan Lezoko taldeentzat. Futboleko hiru talde nagusiek zein saskibaloikoak galdu egin dute asteburuan. Erregional Mailako taldeak jipoi handia jaso zuen larunbatean Plazetan. Lezoarrek 1-4 galdu zuten Dunboa-Eguzkiren kontra. Aukera...

Eskubaloia Espainiako Lehen Maila Ereintza-Ardoi San Antonio 25-20 Futbola Erregional Preferentea Touring-Martutene 2-0 Astigarragako Mundarro-Beti Ona 1-3 Pilota Gipuzkoako Trinkete Txapelketa. Eskuz banaka nagusiak. 2. maila EPLE 2 (Antton Ara...

Gaur arratsaldean elkartuko da Libroforum tailerra Ikust Alaia udal liburutegian. Jane Bowlesen lana aztertuko dute.

Gabonetan gehiago kontsumitu eta hondakin gehiago sortzen ditugulako, Gabonetan ere, birziklatu kanpainia abiatuko dute bihar Txingudiko Zerbitzuak erakunde publikoak, Ecoembesek eta Ecovidriok. Ekimenaren helburua herritarrak birziklapenaren beharraz ohartaraztea da, eta Hondarribiko eta Irungo merkataritza Zentro handietan burutuko dute. Bihar arratsaldean hasiko da Gabonetan ere, birziklatu kanpaina, Hondarribiko Eroskin (ikus testuaren bukaeran tailerren egutegia). Bertan, zenbait ingurumen hezitzaileek kartoi eta papera, bidrio eta platikozko ontzi, lata eta briken birziklapenari buruzko zalantzak argituko dituzte. Birziklapenari buruzko informazio panelak jarriko dituzte, eta zenbait joko antolatuko dituzte ere, produktuak dagozkien edukiontziekin lotu, eta birziklapenak dakartzan onurak frogatzeko. Jokoetan parte hartzen dutenei berrerabiltzeko poltsak banatuko zaizkie. Txingudi Zerbitzuak-etik gogoratu dute “birziklapenarekin zabor gutxiago sortzen” dela. “Herritarrek birziklapenaren garrantziaz kontzientziatu beharra dute, eta baita hori zuzen nola egin jakin ere”, gaineratu dute. Kanpainen beharra Bidasoko zerbitzuen erakundetik emandako datuen arabera 2010ean birziklatze eta konpostatze portzentaia %37koa izan zen, duela bost urte baino sei puntu gehiago. Halere, hiritarrek edukiontzietan egokiak ez diren hondakinak uzten dituztela esan dute, nahiz eta geroz eta gutxiago diren: %18a duela bi urte eta %12 iaz. Gabonetan ere, birziklatu tailerrak Hondarribiko Eroskin: hilaren 13an (asteartea), 16:30etik, 20:30era. Txingudi Merkataritza Zentroan: hilaren 14an (asteazkena) eta 16an (asteartea), 17:30etik 21:30era. Mendibil Merkataritza Zentroan: hilaren 15ean (osteguna) [...]