Durbaneko biltzarra “galdutako beste aukera bat” ez izatea eskatu du Errenteriako Ezkerrak
Nazio Batuen Elkarteko herrialdeek Klima Aldaketaren Biltzarra egin dute azaroaren 29tik abenduaren 9ra. Batzar horren aurretik Errenteriako Ezkerrak eskaera bat egin zien Nazio Batuen Elkarteko herrialdeei, Durbaneko biltzarra “galdutako beste a...
Nazio Batuen Elkarteko herrialdeek Klima Aldaketaren Biltzarra egin dute azaroaren 29tik abenduaren 9ra. Batzar horren aurretik Errenteriako Ezkerrak eskaera bat egin zien Nazio Batuen Elkarteko herrialdeei, Durbaneko biltzarra “galdutako beste aukera bat” ez izateko. Hala, euren arteko desadostasunak utzi, eta arduraz jokatzeko eskatu zien.
Errenteriako Ezkerraren arabera, klimaren egoera kezkagarria da: “2012ean Kiotoko protokoloa amaituko da 2005eko helburuak bete gabe”. Era berean, 2010ean negutegi efektua sortzen duten gasen isuriak “inoiz baino ugariagoak” izan dira. Horrekin lotu ditu udal taldeak uholdeen areagotzea, itsaso mailaren igoera eta glaziarren atzerakada.
Ildo horretatik, gogorarazi du gaian adituek eta zientzia komunitateak, oro har, egiaztatu duela egoera larria dela. Gaineratu du duela hamar urte neurri zehatzak hartzeko eskaerak egin zituztela talde ekologistek, eta horiek alarmistatzat jo zituztela zenbait interesek, batez ere ekonomikoek.

