2011/12/9

Herrera, Bidebieta eta Pasaia arteko bide azpiegiturak hobetzeko proiektua sustatu nahi du EAJk

EAJren ustez, A-8 autobidetik portura sartzeko bidea lehenetsi behar da, kamioiek Trintxerpe zeharkatzeari utz diezaioten. Pasaiako EAJren udal taldeak mozioa aurkeztu du, hilaren 27ko udalbatzarrera begira, Herrera, Bidebieta eta Pasaia arteko hiri eta bide-azpiegiturak sustatzeko asmoz. Jeltzaleen bozeramaile Nahikari Oterminek azaldu duenez, A-8 autobidetik portura sartzeko bidea lehenetsi nahi dute, kamioiak Euskadi etorbidea zeharkatu ez dezaten. “Bide honek ez dio inongo oztoporik eragiten La Herreraren antolaketari”, esan du Oterminek. “Are gehiago, aurrerago, kotxeen trafikoa Euskadi Etorbidea eta kaiko Herrera berritik banatuko luke, horrela Trintxerpeko eremu garrantzitsuenetako bat bulebarra bihurtuz”. Otorminen arabera, Foru Aldundiak Pasaiako mendebaldeko sarrera egiteko aurreko legegintzaldian onartutako proiektuak  onura handiak ekarriko dizkio Pasaiari: “Euskadi Etorbidearen trafikoa arinduko du, eta Donostiako Herrera eta Bidebieta eta Trintxerpe arteko lotura hobetzen da. Azken finean gure herriaren gizarte eta merkatal garapena sustatzen da”. 20 milioi euroko aurrekontua EAJren arabera, proiektuak 20 milioi euroko aurrekontua du. Horietatik 2,5 milioi Aldundiak jarriko ditu. Madrilek  proiektu honentzako beste 5 milioi euro jarriak dituela gogorarazi du EAJk eta horiek proiektua aurrera ez ateratzekotan galduko liratekeela dio EAJk. 20 milioi eurora arteko gainontzekoa “EuskoTrenek aldundiarekin duen zorretik ” ordainduko lirateke. Nahikari Oterminen arabera proiektua gauzatuko balitz kaiko Herreraren eta Trintxerpeko biziberritzeari bultzada emango liokete,  pasaitarren bizi [...]

admin

Kalean Kantuz saioa egingo dute etzi

San Pedro kaleko Azeri Elkartearen parean, Kalean Kantuz ikasturte berria hasiko dute, etzi, 12:00etan. Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuak deia egin die abestea gustuko duten guztiei, ekitaldian parte har dezaten. Hurbiltzen direnei euskal kantuez...

admin

2012ko ekainerako bukatu nahi dituzte Portuko lanak

Portuko bigarren faseko lanak aurrera doaz eta Portuko elizaren eta Itsas Etxea auditoriumaren arteko gunea bukatu dute. Orain, Matxin Artzu kalea berritzen ari dira, 20. zenbakian hasi eta 8. arte, hau da, Hondar Jatetxean hasi eta MAPFRE Aseguruetara...

admin

Tango ikuskizuna, etzi, Arma plazan

Irungo El Sotano tango elkarteak milonga bat antolatu du etzirako. Tango herrikoi saioa izango da, Arma plazan, 12:00etatik 14:00etara. Milonga Argentinako musika mota bat da, gehienbat Buenos Aires eta Rio de la Plata inguruan errotuta dagoena. Gautxo...

admin

Presoen aldeko mobilizazioak

Albistea, OARSO BIDASOKO HITZA-n.

admin

“Ekimen falta” leporatu dio beste behin PSE-EEk Gobernu Taldeari

Oposizioarekiko “erabateko begirune falta” eta kudeaketarik eza. Biak egotzi dizkio PSE-EEk Pasaiako gobernu taldeari. Salatu dutenez “utzikeria” maila onartezina izatetik gertu dago. Amaia Agirregabiria alkateari oposizioaren k...

admin

Gaur eta etzi, kontzertuak Mogambon

Astebururo legez musika ez da faltako Mogambon. Gaur, Carontte eta Erroma taldeek joko dute, 21:30ean, eta Papier Tigre eta Papayek etzi, 18:30etik aurrera.

admin

Musika Olga Granderekin Limericken

Gaur gauean Olga Grandek musika jarriko du Limericken. Emanaldia 00:30ean izango da Juan Olazabal kaleko tabernan.

admin

Amiantoari buruzko mozioa aurkeztuko du EA-IUk

Angel Robles Maldonado errenteriarra hil da bere lantokian zegoen amiantoaren eraginez. Errenteriako Ezkerrak (Ezker Anitza-IUk) datorren udalbatzarrean amiantoa hizpide duen mozioa aurkeztuko duela jakinarazi du. Izan ere, hilaren 4an Angel Robles Mal...

admin

Presoen aldeko mobilizazioak

Albistea, OARSO BIDASOKO HITZA-n.

admin

Lau aldiz igo dira podiumera Ama Guadalupekoa Judo Taldeko kirolariak

Pasa den larunbatean jokatu zuten Totanan (Murtzia, Espainia) Espainiako Kadete Super Kopa. Ama Guadalupekoa Judo Taldeko kirolariak bertan izan ziren, eta lau aldiz igo ziren podiumera. Maila altua erakutsi zuten. Lidia Yarzak nagusitasun osoz irabazi zien izan zituen bost kontrarioei, eta erraz irabazi zuen urrezko domina. Horrekin batera, Espainiako Kopako sailkapeneko lider izateko puntuak eskuratu zituen. Yarza zazpigarrena izan zen Europan 2010ean, bederatzi aldiz irabazi du Espainiako Kopa jarraian, eta hirutan Espainiako Txapelketa. Espainiako Estatuari dagokionez, markak hautsi ditu kirolariak.   Amets Sarasuak, 70 kilogramotan, zilarrezko domina lortu zuen Totanan. Horri esker, kopako sailkapeneko bigarren postura igotzea lortu du.   Oskar Garridok, bestalde, podiumeko bigarren koskara igo zen, zilarreko domina irabazi baitzuen 90 kilogramotako mailan.   Azkenik, Iker Otegik, ippon bidez irabazi zituen jokatutako borroka guztiak, baina finalaurrekoetan lesionatu egin zen. Ondorioz, uko egin zion finalean lehiatzeari, eta bigarrena izan zen. Hala ere, eskuratutako puntuekin Espainiako sailkapenean postu ona lortu du.   Ama Guadalupekoa taldetik Murtziara joan zen ordezkaritza CAR Infanta Cristina Espainiako taldearekin entrenatu zen han.     Asteburuan, Akitanian Asteburu honetan, Ama Guadalupekoa taldeko seniorren txanda da. Aquitaniara joango dira, bertako ligan lehiatzera.

admin

Oiarsoko nesken taldeak Tecnunen jokatuko du gaur arratsean

Haur Mailako neskek eta Kadete Mailako eta Senior Mailako mutilek Galtzarabordan jokatu dituzte partidak. Errenteria-Orereta Oiarso Saskibaloiako taldeek jardunaldia jokatuko dute asteburuan. Jokatuko duen lehenengo taldea Senior Mailako nesken taldea ...

admin

Pasaiak Elgoibarren, eta Trintxerpek Don Boscon

Pasaiak Elgoibarren jokatuko du bihar, 16:30etik aurrera. Trintxerpek etxean jokatu zuen atzo, Berioren kontra (0-3). Erregional Preferentean, Sanpedrotarrak Usurbilen kontra jokatuko du bihar, Trintxerren, 15:30ean.

admin

Itsas Etxearen aurrekontu igoeraren aurka errekurtsoa aurkeztu du Bilduk

Hondarribiko Bilduk, Itsas Etxea handitzeko aurrekontuaren gehikuntzaren aurka errekurtsoa aurkeztu du. Udalbatzak azaroaren 14ean 474.138 euroko igoera onartu zuen EAJ eta PPren aldeko botoekin. PSE-EE abstenitu egin zen eta Bilduk aurkako botoa eman ...

admin

Landarbaso Abesbatzak Mutrikun abestuko du igandean

Urtea bukatzeko Landarbaso Abesbatzak lau kontzertu emango ditu datozen asteetan. Horietako lehenengoa etzi izango da, Mutrikun, Santa Katalina komentuan, 19:00etan. Musika profano eta sakroz osatutako programa prestatu dute, eta hain zuzen, pasa den a...

admin

Areto futboleko taldeek atsedenaldia dute

Herrian hiru talde aritzen dira areto futbolean. Gipuzkoako Lehen Mailan dago Oiartzun; Bigarren Mailan, Power Rangers, eta hirugarrenan DPO Baobab. Hirurek atsedenaldia dute asteburu honetan. 10. jardunaldia datorren asteburuan jokatuko dute.

admin

Itsastarrak-ek batzar orokorra deitu du

Itsastarrak taldeak bere bazkideak deitu ditu batzar orokorrera. Asteartean egingo dute bilera, 20:00etan, Trintxer jauregian. Hurrengo urteko egutegia zehazteko baliatuko dute batzarra, baita federatu txartelak berritzeko ere. Aurten egindakoak errepa...

admin
Gehiago