
Atzo arratsaldean hasi zuten Amute-Kosta auzo elkarteko zinema zikloa, 17:00etan, Komentutxiki auzo elkartean. Lehenengo filmea Ice Age 2 izan zen (Izotz aroa 2 ), euskaraz eta doan. Atzokoaz gain, beste zortzi film prestatu dituzte datozen asteetan em...

Hirugarren Mailako Saskilagunak-ek Gabi Jatetxea taldea hartuko du etxean —Elorsoro kiroldegian—, bihar 18:00etan. Gazteen bi taldeek ere etxean jokatuko dute asteburuan. Gazteen A taldeak etzi jokatuko du MCM taldearen kontra, 12:00etan. B taldeak...

Hilaren 1etik hasita eta urte zahar eguna arte, Eguberriko Ametsak goiburupean gazteentzako animazioak antolatu dituzte Hendaiako Mediatekan. Gabonei buruzko kantu eta liburu eskaintza zabala prestatu dute: garaiarekin bat egiteko, herrialde hotzetatik datorren literatura proposatuko diete herriko gazteei. Bihar, esaterako, euskarazko ipuinaldia izanen da, Xan Errotabehererekin, 11:00etan hasita. Gabonen gaineko hainbat ipuin kontatuko ditu Errotabeherek: Larrun mendian bizi den Olentzero, kobazuloan gorderik dagoen herensugea, hotzez hiltzeko zorian den hartz kumea… kontu asko izanen ditu kontari. Eta hurbiltzen direnek, munduko oparirik goxoena zein den jakiteko aukera izanen dute. Ordu berean, Stephane Garinek zuzenduta, bost urtetik gorako haurrentzako musika entzunaldia izanen da, Diskozaleen txokoan. Asteazkenero, bestalde, La Lisette irakurketa tapiza eginen dute txikienentzako 10:30ean, eta 11:00etan Ttipien asteazkenetan, 4 urtetik gorako haurrentzako ipuin kontaketak eginen dituzte. 21ean irakurketa musikatua Eta eguberrien atarian, hilaren 21ean, La Compagnie du Si taldeak musikaz lagundutako bi irakurketa eginen ditu, 16:00etatik aurrera. Florence Parry Heide idazle amerikarraren Le Rapetissement de Treehorn eta Le Trésor de Treehorn ipuinak irakurriko dituzte. Hendaiako Mediatekako ordutegia honakoa da: asteartetik ostiralera 10:00etatik 12:30era eta 14:30etik 18:30era, eta larunbatetan 10:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 18:00etara.

Ze Esatek! taldeak Durangoko Azokan Plateruena Kafe Antzokian emandako kontzertuko zati bat.

Bidasoa Eskubaloi Taldeak babesle berri bat aurkeztu berri du: Real Automóvil Club Vasco Navarro (RAC). Iragarlearen izena ez da kamisetetan agertuko, bai ordea egutegian eta taldearen beste zenbait ekintzetan: zozketetan, etabar. Urte batetarako kont...

Bihar, kale ekintzan gabonetako eskulanak egingo dituzte herriko 6-12 urteko haurrek. Ergoiengo Auzokalten egingo dituzte, 16:30etik aurrera. Haurrak animatzeko deia egin die Ttak-ek —kale ekintzaren antolatzaileak— gurasoei.

Durangoko Azokako Ahotsenea espazioan izan dira Lisabo taldeko kideak, ‘Animalia Lotsatuen Putzua’ diskoaz hitz egiten.

Iñaki Pikabea Pitti 2000. urtean irten zen aske 19 urteko espetxealdiaren ondoren. Kartzela garaian egindako lanekin, erakusketa jarri du hilabete honetan herriko Arkaitza tabernan. Iñaki Pikabea Pittik 2000. urtean berreskuratu zuen askatasuna, hemeretzi urteko kartzelaldiaren ondoren. Ibilbide horretan, makina bat espetxe ezagutu zituen Espainia zein Frantziako estatuetan. Orain, garai hartan egindako artelanekin bete ditu Arkaitza tabernako paretak. Hilaren 21era arte izango da Pittiren erakusketa ikusteko aukera. Zer ikusteko aukera izango du Arkaitzara doanak? Denetik pixka bat: eskulturak, hainbat margolan, collageak, eskulanak ere bai… Nire lan guztietan konstante antzeko bat ematen dela ikus daiteke, serie antzekoak dira. Hasitako lana ez dut bukatutzat ematen, etorritako ideia lantzen jarraitzen dut, eta beste urrats bat ematen dut. Beraz, ideia berarekin, konbinazio ezberdinak egin eta hainbat emaitza lortu ditut; serieak egin ditudala ikus daiteke. Espetxe garaian egindakoak dira erakusten ari zaren lanak. Baina lan horiek izan al dute jarraipenik kalean? Denak barruan egindako lanak dira. Baten batek izango du kalera atera ostean egindako ukituren bat. Eskulturekin adibidez, espetxean ezin duzu burnirik erabili, eta egurrez edo buztinez egiten nituen. Kalera ateratzerakoan moldeak egin eta kobrera pasatu nituen. Eguneroko zurrunbiloan denborarik ez dut orain, baina ideiak lantzen jarraitzen dut eta egunen batean auskalo… Espetxean zailtasunak daude. Ez [...]

Igandean jokatutako Irun Hiria krosean Hossain Kaanche eta Vanesa Pacha izan ziren irabazleak. Kaanchek 25 minutu eta zazpi segundo behar izan zituen 7.940 metroko ibilbidea osatzeko. Pachak, berriz, 20 minutu eta 28 segundoko denboran bukatu zuen 5.370 metroko ibilbidea. Sailkapena Emakumeak Vanesa Pacha. 00:20:28. Lourdes Oiartzabal. 00:20:47. Itsaso Escondrillas. 00:21:04. Gizonak Hossain Kaanche. 00:25:07. Eñaut Intsausti. 00:25:17. Pedro M. Muñoz. 00:25:33.

Itsas etorbidearen berrantolatze lanak direla eta, Uribil hiribusaren linea berdeko Arbousiers eta Sokoburu geltokiak kendu egin dituzte. Geltoki horietan eta Herriko Etxean afixak jarri dituzte zerbitzuaren berri emateko.

Acampadabidasoak, Maiatzaren 15eko herri mugimendutik sortutako eskualdeko taldeak, batzarra egingo du gaur Zabaltza plazan, 20:00etatik aurrera.

Hondarribiko Udalako Euskara Zerbitzuak eta Klink elkarteak antolatuta, bertso afaria egin behar zuten bihar. Udalak jakinarazi duenez, bertan behera gelditu da bertso afari hori, «jende nahikoa apuntatu ez delako».

Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek Aurrera taldearen kontra jokatuk odu bihar, 15:30etik aurrera, Ugaldetxoko Karla Lekuona zelaian. Espainiako Bigarren Mailako Oiartzunek, berriz, Osasuna izango du aurrean, etzi 11:15ean, Iruñeko Tajonar zelaian.

«Ez dago bere burua morotzat duen inor. Beste batzuk hartzen dute halakoa morotzat, zanpatu nahi dutenean. Eta hargatik gara edo izan gaitezke denak moroak. Musulman hala euskaldun, emakumeak nahiz homosexual, beltz nahiz pobre». Ostiraleko Berria-n Sarrionaindiaren iritzi artikuluaren pasarte hori irakurri nuenean poztu nintzen. Duela hamar urte, gauza bera adierazi nahi izan zuen Marcos komandanteordeak, bera ere, «homosexuala, beltza, lurraren kolorekoa, judua edo arabea…» zela esanez. Alegia, edozein zelarik zapalkuntza, bera zapalduekin identifikatzen zela. Poztu nintzen, zeren Berria-ren ale berean, Boga izeneko aldizkariaren «asteko errepasoan», Errenteriako Iztieta auzoaren berri ematen zen (argazkia eta guzti), aditzera emanez «haserre daude Iztietako bizilagunak… bertan lasai bizitzeko eskubidea dutela uste dute baitute». Izan ere, Iztietan, Euskal Herriko hainbat tokitan bezala, arazoak daude, gehienak gizarte kapitalista honek sortutakoak, eta bizi dugun krisi garai hauetan gordindu direnak. Lasai bizitzeko eskubidea defendatu beharra dago, arazoen iturrietara joaz. Baina ez dut uste haserre hori modu egokian bideratzen denik «moroak» (alegia, magrebiarrak) arazoen iturritzat balioetsiz. Aski izan da zorigaiztoko istilu batean magrebiar bat nahastua egotea, «moroak» erruduntzat hartzeko. Ez da zuzena, eta arriskutsua da. Une honetan, inoiz baino gehiago, denok gara moroak hemen. Krisiak gogor kolpatzen du munduko lurralde guztietan, eta horren ondorioz, migrazioak areagotzen ari dira, gure gizarteak [...]

Ertzaintzak 47 urteko gizon bat atxilotu du Errenteria-Oreretan, ustez bikotekide ohiarengana ez hurbiltzeko agindua urratu duelako. Asteazken gauean izan zen atxiloketa. Gipuzkoan beste bi emakumeen kontrako indarkeria kasu izan dira azken egunotan: A...

Beraien diskoa aurkeztu dute Anai-Arreba taldekoek Ahotsenean.

1.000tik gora haurrek marraztu dituzte Gabonak, liburutegiak antolatutako lehiaketarako. Tradizio luzea du Antxon Gabonetako marrazki lehiaketak, eta partaidetzan ere suma daiteke. Antxoko liburutegiak antolatutako lehiaketaren 48. aldian, 1.089 marrazki bildu diztute, guztiak 4 eta 14 urte bitarteko pasaitarrek eginak. Pasaiako ikastetxeekin elkarlanean antolatu du Antxoko liburutegiak lehiaketa. Haurrei eskolan banatu dizkiete marrazkiak egiteko orriak. Baina kanpoan ikasten duten haur pasaitarrek ere izan dute parte hartzeko aukera, liburutegian orriak jasota. Sariak, adinaren arabera Ohi bezala, adinaren araberako kategoriak ezberdindu dituzte, guztira, bost maila zehaztuz: 4 urte, 5-6, 7-8, 9-11 eta 12-14. Maila bakoitzeko marrazkirik onenak hautatzeko, aurten, Jose Mensuro, Juan Antonio Garcia, Marisa Prego eta Izaro Mariezkurrena bildu dira epaimahaian. Guztiak dira marrazketan eta pinturan adituak. Erabakia hartuta dute dagoeneko, eta irabazleei datorren ostiralean banatuko dizkiete sariak, kultur etxean, 18:00etan. Ordurako prest izango da haurrek sortutako marrazki guztiekin atonduko duten erakusketa. Sariak banatu ondoren inauguratuko dute, nahi duen orok bisita dezan. Sariak A maila (12-14 urte) 1. Saria: Iñaki Lasagabaster. 2. Saria: Arantza Jimenez. Accesit. Elene Sanz. Accesit. Hodei Makazaga. B maila (9-11 urte) 1. Saria: Ainhoa Muñoz. 2. Saria: Ane Alvarez. Accesit. Josu Pereira. Accesit. Nerea Intxausti. C maila (7-8 urte) 1. Saria: Aitor Soria. 2. Saria: June Cañizares. Accesit. [...]