Lau aldiz igo dira podiumera Ama Guadalupekoa Judo Taldeko kirolariak
Pasa den larunbatean jokatu zuten Totanan (Murtzia, Espainia) Espainiako Kadete Super Kopa. Ama Guadalupekoa Judo Taldeko kirolariak bertan izan ziren, eta lau aldiz igo ziren podiumera. Maila altua erakutsi zuten. Lidia Yarzak nagusitasun osoz irabazi zien izan zituen bost kontrarioei, eta erraz irabazi zuen urrezko domina. Horrekin batera, Espainiako Kopako sailkapeneko lider izateko puntuak eskuratu zituen. Yarza zazpigarrena izan zen Europan 2010ean, bederatzi aldiz irabazi du Espainiako Kopa jarraian, eta hirutan Espainiako Txapelketa. Espainiako Estatuari dagokionez, markak hautsi ditu kirolariak. Amets Sarasuak, 70 kilogramotan, zilarrezko domina lortu zuen Totanan. Horri esker, kopako sailkapeneko bigarren postura igotzea lortu du. Oskar Garridok, bestalde, podiumeko bigarren koskara igo zen, zilarreko domina irabazi baitzuen 90 kilogramotako mailan. Azkenik, Iker Otegik, ippon bidez irabazi zituen jokatutako borroka guztiak, baina finalaurrekoetan lesionatu egin zen. Ondorioz, uko egin zion finalean lehiatzeari, eta bigarrena izan zen. Hala ere, eskuratutako puntuekin Espainiako sailkapenean postu ona lortu du. Ama Guadalupekoa taldetik Murtziara joan zen ordezkaritza CAR Infanta Cristina Espainiako taldearekin entrenatu zen han. Asteburuan, Akitanian Asteburu honetan, Ama Guadalupekoa taldeko seniorren txanda da. Aquitaniara joango dira, bertako ligan lehiatzera.
Pasa den larunbatean jokatu zuten Totanan (Murtzia, Espainia) Espainiako Kadete Super Kopa. Ama Guadalupekoa Judo Taldeko kirolariak bertan izan ziren, eta lau aldiz igo ziren podiumera. Maila altua erakutsi zuten.
Lidia Yarzak nagusitasun osoz irabazi zien izan zituen bost kontrarioei, eta erraz irabazi zuen urrezko domina. Horrekin batera, Espainiako Kopako sailkapeneko lider izateko puntuak eskuratu zituen. Yarza zazpigarrena izan zen Europan 2010ean, bederatzi aldiz irabazi du Espainiako Kopa jarraian, eta hirutan Espainiako Txapelketa. Espainiako Estatuari dagokionez, markak hautsi ditu kirolariak.
Amets Sarasuak, 70 kilogramotan, zilarrezko domina lortu zuen Totanan. Horri esker, kopako sailkapeneko bigarren postura igotzea lortu du.
Oskar Garridok, bestalde, podiumeko bigarren koskara igo zen, zilarreko domina irabazi baitzuen 90 kilogramotako mailan.
Azkenik, Iker Otegik, ippon bidez irabazi zituen jokatutako borroka guztiak, baina finalaurrekoetan lesionatu egin zen. Ondorioz, uko egin zion finalean lehiatzeari, eta bigarrena izan zen. Hala ere, eskuratutako puntuekin Espainiako sailkapenean postu ona lortu du.
Ama Guadalupekoa taldetik Murtziara joan zen ordezkaritza CAR Infanta Cristina Espainiako taldearekin entrenatu zen han.
Asteburuan, Akitanian
Asteburu honetan, Ama Guadalupekoa taldeko seniorren txanda da. Aquitaniara joango dira, bertako ligan lehiatzera.

