2011/12/8

Amute-Kostako zinema zikloa gaur hasiko da

Gaur arratsaldean hasiko da Amute-Kosta auzo elkarteko zinema zikloa, 17:00etan. Lehenengo filmea Ice Age 2 izango da (Izotz aroa 2), euskaraz eta sarrera doan da.

admin

Mikel Astarloza Tourrean lehiatuko da datorren urtean

Euskaltel Euskadik parte hartuko duen lasterketarik garrantzitsuenetan izango da sanpedrotarra. Txirrindularitzaren lehiaren mailarik gorenera itzuliko da datorren urtean Mikel Astarloza. Hala ondoriozta daiteke txirrindulari sanpedrotarrak bere webgun...

admin

1,7 milioi euroko diru laguntza onartu du Foru Aldundiak Pasaiarentzat

Donibanen, Trintxerpen eta San Pedron inbertitzeko partidak onartu dituzte. Pasaiara bideratzeko 1,7 milioi euroko diru laguntza onartu zuen Foru Aldundiak herenegun, hirigintza arloko lau jardueratan inbertitzeko. San Pedro, Trintxerpe eta Donibanen inbertituko dute orain onartu berri duten diru laguntza. 900.000 euro San Pedroko pilotalekuko etorbidea, hango alkateordetza eta Arrandegi eta Andonaegi kaleetako lanak finantzatzeko dira. San Pedrokoa da partidarik handiena. 254.000 euro Illunbe eta Pasaia Kayak-en kirol instalazio berriak egokitzeko egin diren lanetara bideratuko dituzte, eta  226.000 euro Kaiko Herreran industri lurrak izandakoak garbitzeko. Kaiko Herrera kutsaduraz libratzeko lanek, 1,3 milioi euroko aurrekontua dute. Horietatik 819.000 euro, aurreko Foru Gobernuak ordaindu zituen iaz. Herenegun Foru Aldundiak onartutako laguntzarekin, 254.000 euro, lanak guztiz burutzeko falta dena finantzatuko dute. Udaleko zerbitzuetako departamendua Trintxerpetik Donibanera lekualdatzeko partida da herenegun onartu zuten laugarrena. Horretara 206.600 euro bideratuko ditu Foru Aldundiak. Orain dela bi urte sinatu zuten Pasaiako Udalak eta Foru Aldundiak udalerria biziberritzeko hitzarmena, eta herenegun onartutako diru laguntza akordio horren testuinguruan kokatzen da. Hitzarmenean udalerria biziberritzeko hogeita bat hirigintza egitasmo eta haien finantzazioa jaso zituzten. Proiektu horietatik batzuk burutu dituzte dagoeneko, beste hainbat martxan dira eta badira tartean egiteke daudenak ere.

admin

Pinturas Iztietak margolan lehiaketan parte hartzera animatu ditu herritarrak

Hilaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak, haur, gazte eta helduen mailetan. Dagoeneko hamaseigarrenez, margolan lehiaketa antolatu du Pinturas Iztietak. Urtetik urtera sona hartzen ari da lehiaketa, eta aurten ere herriko eta inguruko margolariek ez dute hutsik egingo. Hala ere, herritarrak parte hartzera animatu dituzte Pinturas Iztietatik. Lanak aurkezteko epea dagoeneko zabalik dago, eta hilaren 17ra arte aurkeztu ahal izango dituzte lanak margolariek. Margolanik onenak zeintzuk diren erabakiko du epaimahaiak, eta horren berri hilaren 26an emango du. Ohi bezala, ekitaldia egingo dute Pinturas Iztietaren dendan (Diputazio plaza 1). Hiru mailatako egileentzat izango dira sariak. Helduen Mailan lehenengo saria 500 eurokoa izango da, eta irabazlearekin batera, bigarren saridunak ere Titan olio maleta handia eramango du. Gazteen (14 eta 18 urte bitartekoak) eta Haurren (13 urte arte) mailetan ere Titan olio maleta  handia emango diote irabazleari. Horrez gain, 10 urtetik beherako artisten lanik aipagarriena ere sarituko dute Titan olio maletarekin. Irabazleez gain, saririk gabe geratzen direnek ere eramango dute zerbait etxera. Izan ere, Donosti sagardotegian bi pertsonentzako afari bat eta arte ederretako hainbat material zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean. Lehengo urtean, Helduen Mailan, Anabel Irasuegi Lopetegi izan zen lehen saritua, eta bigarren saria, berriz, Joaquin Arregi Bacailoak irabazi zuen. Gazteen Mailan, [...]

admin

Geltoki auzoko auzotarrek bilkura dute bihar

Abenduaren 2tik 12ra auzo bilkurak eginen dira Hendaian. Auzokideak gomitatuak dira bilkura horietan parte hartzea. Horren karietara, abian diren txostenak eta azken berriak aipatzen ahalko dira.

admin
Gehiago