2011/11/23

Erraustearen aurka

Errausketaren Aurkako Oarsoaldeko Plataformek panelak jarri zituzten joan den igandean Zumardian. Bertan, errauste plantak eragindako kalteen berri emateaz gain, hondakinak kudeatzeko alternatiba osasuntsuagoak aldarrikatu zituzten errauste plantaren kontrako plataformako kideek. Halaber, hondakinak errausteak eragindako kalteak eta beraiek proposatutako alternatiben gaineko informazioa banatu zuten herritarren artean.

admin

Berdintasunerako Kontseiluak hainbat ekimen antolatu ditu etzirako

Emakumeenganako indarkeriaren kontrako egunarekin bat egin du, eta film laburren emanaldia antolatu Etzi Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna izango dela eta, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak bat egin du udalerriko talde feministek zein emakume taldeek egun horretarako deitu duten elkarrateratzearekin. Niessen merkatalgunean izango da elkarrateratzea, 19:00etan, eta herritar guztiei parte hartzeko eskatu diete Berdintasunerako Kontseilutik, «emakumeenganako indarkeria adierazpen guztiak salatzeko». Film laburren emanaldia Errenteria-Oreretako talde feministek zein emakume taldeek deitutako elkarretaratzea ez da izango etzirako antolatuta dagoen ekimen bakarra. Herenegun Berdintasunerako Kontseiluak egindako agerraldian, egun horretarako film laburren emanaldia antolatu dutela jakinarazi zuen: «Film laburrak aukeratzeko garian, emakumeenganako indarkeria ikuspuntu ezberdinetatik lantzen dutela izan dugu kontuan». Guztira, bost film labur erakutsiko dituzte. Pablo Vijandek zuzendutako Albaitaria lana nabarmendu dute antolatzaileek. «Etzi, film horren aurre estreinaldia egingo dute Niessen zinemetan antolatu dugun emanaldian, eta zuzendariarekin batera Nagore Aranburu, Anartz Zuazua, Karlos Zabala eta Telmo Tola aktoreak bertan izango dira gainera», azaldu dute kontseiluko kideek. Emango dituzten beste filmak, Azucena de la Fuentek zuzendutako Sueño de una mujer despierta; Lluc Puig zuzendariaren Vive o muere; Iciar Bollainen Amores que matan; eta azkenik, Yolanda Blazquezen Bikoteak-Parejas film laburra izango dira. Berdintasunerako Kontseilutik jakinarazi dutenez, Niessen zinemetako hirugarren aretoan emango dituzte film guztiak, «bigarren aretorik handiena [...]

admin

Iñaki Arriola izendatu dute Jaizkibiako administrazio kontseiluko presidente

Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria izango da presidenteordea eta Francisco Alonso zuzendari orokorra. Jaizkibia, Pasaiako badia biziberritzea helburu duen erakunde arteko elkarteak, bere administrazio kontseilua berritu du. Eusko Jaurlaritzako garraio kontseilari Iñaki Arriola izendatu dute presidente, eta Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria izango da presidenteordea. Jaizkibiako administrazio kontseiluan Espainiako Estatuko, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko launa ordezkarik parte hartzen dute, eta Errenteria, Lezo, Irun, eta Pasaiako udalek ordezkari bana dute. Gonbidatu gisa, Donostiako, Oiartzungo eta Hondarribiko udalek, Portu Agintaritzak eta Gipuzkoako Komertzio Ganbarak parte hartzen dute. Zuzendari berria Aurretik aipatutakoez gain, badira ez ahotsik ez eta boto ahalmenik ez duten beste bi kargu Jaizkibiaren administrazio kontseiluan: zuzendaria eta idazkaria. Zuzendari orokorraren kargua ere izendatu berri dute. Erakundetik esan dutenez, orain arte elkarteko zuzendari teknikoa izan den Francisco Alonso izango da aurrerantzean Jaizkibiako zuzendari orokorra. Jaizkibiako administrazio kontseilua: partaideak eta ardurak   Presidentea, Iñaki Arriola. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Garraio eta Herri Lanetako kontseilaria.   Lehen presidenteordea, Amaia Agirregabiria. Pasaiako alkatea.   Bigarren presidenteordea, Fernando Gonzalez.  Estatuko Portuetako presidentea.   Hirugarren presidenteordea, Juan Carlos Alduntzin. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu diputatua.   Juan Luis Sanchis. Ekonomia eta Ogasuneko ministerioaren ikuskaritza orokorra.   Ernesto Gasco. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lanetako kontseilariordea.   Felix Asensio. [...]

admin

Azabaratza garbitzeko irteera deitu du Itsas Gelak

Igandean Jaizkibelen eta larunbatean Ulian izango dira Itsas Gelakoak, itsasertza aztertzen. Jaizkibelgo Azabaratza garbitzea da Itsas Gelaren asmoa. Izan ere, azken urteetan zabor asko aurkitu dute han Itsas Gelako kideek, hondartzaren ingurumen egoera aztertzera joan direnean. Horregatik, Azterkosta 2011 programaren barnean irteera antolatu du datorren iganderako. Izena eman nahi dutenek 619 81 42 25 telefono zenbakira deitu behar dute, edo itsasgela@itsasgela.org helbidera idatzi. Uliara irteera, larunbatean Programa horren barruan, Jaizkibelgo kostaldea ez ezik, Uliako kostaldea ere aztertzen ari da Itsas Gela. Hala, etzidamu, Uliara egingo dute irteera, Murgita kalaren egoera aztertzeko. Interesdunek Herri Ametsa ikastolaren aparkalekuan agertu behar dute, 11:00etan. Hala ere, antolatzaileek telefonoz edo posta elektronikora idatzita aurrez abisatzeko eskatu dute.

admin

Gaur abiatuko da Bidasoa Bizirikek antolatzen duen Enpleguaren Astea

Gaur hasiko da VIII. Enpleguaren Astea, Bidasoa Bizirikek Etorkizuna duten lanbideen El Espazio bulegoaren bitartez antolatzen duen urteroko ekimena. Gaurtik eta hilaren 30a arte, lan eskariek eta eskaintzek elkar ikusiko dute Irunen, eta adostasun batera iristen saiatuko dira, El Espazion egingo diren ehundaka elkarrizketen bitartez. Aurten 35 enpresek bat egin dute Enpleguaren Astearekin, eta 58 lan eskaintza egingo dituzte. Atzotik eskaintzak birtualki ikus daitezke Etorkizuna duten lanbideen El Espazio bulegoko webgunean (elespazio.com), eta gaurtik eta ostirala bitartean baita fisikoki ere, Anakako bulegoan bertan. Etzi arte Bidasoa Bizirikeko teknikariek El Espaziora hurbiltzen direnei elkarrizketak egingo dizkiete; horrekin, norberaren profilera zeintzuk eskaintza egokitzen diren hoberen zehaztu nahi dute. Eta datorren astean, astelehenetik asteazkenera, lana bilatzen dutenen eta enpresen arteko lan elkarrizketak egingo dituzte, El Espazion hauek ere. Guztira, 35 enpresek parte hartuko dute aurten Enpleguaren Astean, eta 60 lan eskaintza inguru egingo dituzte. Bestela, Asteak hainbat enpresen lan poltsak osatzeko balioko du; Bidasoa Bizirikeko teknikariek 653 entitaterekin harremanetan jarri dira, eta El Espazion bi aste hauetan egingo diren elkarrizketak baliatuz, 95 lanposturentzako lan poltsak osatuko dituzte, 25 enpresetan banatuta. Frantziako estatuko enpresa bat Aurten Frantziako estatuko enpresa baten presentzia nabarmendu behar da; batetik, bera dela hexagonoko bakarra, eta, bestetik, Enpleguaren Asteko lan [...]

admin

Ehunka auzotarrek salatu dute Iztietako tabernariaren heriotza

Elkarretaratzean ehunka auzotar bildu dira Meson Extremeño tabernaren jabearen heriotza salatzeko.

admin

Musikarien zaindariaren omenez

Atzo zen Santa Zezilia, musikarien zaindariaren eguna. Ibargain Musika Eskolako kideek, baina, herenegunera aurreratu zuten ospakizuna. 17:45ak aldera atera ziren ikasleak eta irakasleak Ibargaindik. Kalejiran, Epoitaitaye doinuarekin, Doneztebe plazara hurbildu ziren. Bertan, hainbat herri abesti jo eta kantatu zituzten, hurbildu ziren herritarrekin batera. Gero, Epoitaitaye berriro abestuz, Ibargain Musika Eskolara itzuli eta han bukatu zuten ospakizuna.

admin

Aho batez onartu du Udalbatzak genero indarkeriaren aurkako erakunde adierazpena

Ostiraleko Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Nazioarteko Egunaren harira, erakunde adierazpena aho batez onartu zuen atzo Pasaiako Udalbatzak. Bortizkeria matxistaren kontra lan egiten jarraitzeko  konpromisoa bere egin du modu honetan Udalak. Horrez gain, Pasaitarrei inguruan sumatzen duten emakumeenganako indarkeria oro salatzeko dei egiten diete adierazpenaren bidez, eta era berean biktimak babesteko ahalegina egin dezatela eskatu, besteak beste. Ostiralerako antolatutako manifestazioekin bat egin eta genero indarkeriaren kontra antolatuko diren ekintzetan parte hartzera deitu ditu Udalak. Pasaian bi elkarretaratze daude deituta ostiralerako: Trintxerpen 19:00etan egingo dute elkarretaratzea, Autoestimua lantzeko emakume taldeak deituta, eta Antxon, 20:30ean, Zumardian, Bekoz Beko elkarteak deituta.

admin

Txikienentzat ipuin kontaketa saioa, bihar

Lur Kortaren ipuin kontaketa saioa izango da bihar, osteguna, Manuel Lekuona Bibliotekan, 17:30ean. Oraingo saioa ttiki-ttikientzako antolatu dute: bi eta hiru urte arteko haurrentzat. Adin tartea errespetatzeko eskatu dute.

admin
Gehiago