Iñaki Arriola izendatu dute Jaizkibiako administrazio kontseiluko presidente

Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria izango da presidenteordea eta Francisco Alonso zuzendari orokorra. Jaizkibia, Pasaiako badia biziberritzea helburu duen erakunde arteko elkarteak, bere administrazio kontseilua berritu du. Eusko Jaurlaritzako garraio kontseilari Iñaki Arriola izendatu dute presidente, eta Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria izango da presidenteordea. Jaizkibiako administrazio kontseiluan Espainiako Estatuko, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko launa ordezkarik parte hartzen dute, eta Errenteria, Lezo, Irun, eta Pasaiako udalek ordezkari bana dute. Gonbidatu gisa, Donostiako, Oiartzungo eta Hondarribiko udalek, Portu Agintaritzak eta Gipuzkoako Komertzio Ganbarak parte hartzen dute. Zuzendari berria Aurretik aipatutakoez gain, badira ez ahotsik ez eta boto ahalmenik ez duten beste bi kargu Jaizkibiaren administrazio kontseiluan: zuzendaria eta idazkaria. Zuzendari orokorraren kargua ere izendatu berri dute. Erakundetik esan dutenez, orain arte elkarteko zuzendari teknikoa izan den Francisco Alonso izango da aurrerantzean Jaizkibiako zuzendari orokorra. Jaizkibiako administrazio kontseilua: partaideak eta ardurak   Presidentea, Iñaki Arriola. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Garraio eta Herri Lanetako kontseilaria.   Lehen presidenteordea, Amaia Agirregabiria. Pasaiako alkatea.   Bigarren presidenteordea, Fernando Gonzalez.  Estatuko Portuetako presidentea.   Hirugarren presidenteordea, Juan Carlos Alduntzin. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu diputatua.   Juan Luis Sanchis. Ekonomia eta Ogasuneko ministerioaren ikuskaritza orokorra.   Ernesto Gasco. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lanetako kontseilariordea.   Felix Asensio. [...]

Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria izango da presidenteordea eta Francisco Alonso zuzendari orokorra.

Santano eta Arriola

Santano eta Arriola

Jaizkibia, Pasaiako badia biziberritzea helburu duen erakunde arteko elkarteak, bere administrazio kontseilua berritu du. Eusko Jaurlaritzako garraio kontseilari Iñaki Arriola izendatu dute presidente, eta Pasaiako alkate Amaia Agirregabiria izango da presidenteordea.
Jaizkibiako administrazio kontseiluan Espainiako Estatuko, Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko launa ordezkarik parte hartzen dute, eta Errenteria, Lezo, Irun, eta Pasaiako udalek ordezkari bana dute.
Gonbidatu gisa, Donostiako, Oiartzungo eta Hondarribiko udalek, Portu Agintaritzak eta Gipuzkoako Komertzio Ganbarak parte hartzen dute.
Zuzendari berria
Aurretik aipatutakoez gain, badira ez ahotsik ez eta boto ahalmenik ez duten beste bi kargu Jaizkibiaren administrazio kontseiluan: zuzendaria eta idazkaria.
Zuzendari orokorraren kargua ere izendatu berri dute. Erakundetik esan dutenez, orain arte elkarteko zuzendari teknikoa izan den Francisco Alonso izango da aurrerantzean Jaizkibiako zuzendari orokorra.

Jaizkibiako administrazio kontseilua: partaideak eta ardurak

 

  • Presidentea, Iñaki Arriola. Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Garraio eta Herri Lanetako kontseilaria.

 

  • Lehen presidenteordea, Amaia Agirregabiria. Pasaiako alkatea.

 

  • Bigarren presidenteordea, Fernando Gonzalez.  Estatuko Portuetako presidentea.

 

  • Hirugarren presidenteordea, Juan Carlos Alduntzin. Ingurumen eta Lurralde Antolamendu diputatua.

 

  • Juan Luis Sanchis. Ekonomia eta Ogasuneko ministerioaren ikuskaritza orokorra.

 

  • Ernesto Gasco. Eusko Jaurlaritzako Garraio eta Herri Lanetako kontseilariordea.

 

  • Felix Asensio. Estatuko Portuetako zuzendaria.

 

  • Mª Paz Larrunbide. Jaurlaritzako Etxebizitza Departamenduko kontseilariordea.

 

  • Peio Gascon. Lurralde Antolaketako zuzendari orokorra.

 

  • Jon Uriguen. Berrikuntza, Turismo eta Landa Garapenarako diputatua.

 

  • Larraitz Ugarte. Azpiegituretako diputatua.

 

  • Julen Mendoza. Errenteriako alkatea.

 

  • Ainhoa Zabalo. Lezoko alkatea.

 

  • Jose Antonio Santano. Irungo alkatea.

 

  • Francisco Alonso Abad. Jaizkibiako zuzendari orokorra.

 

  • Luis Elizegi Mendizabal.Idazkaria.

 

  • Gonbidatuak: Ricardo Burutaran Ferre, Donostiako zinegotzia; Aiora Perez de San Roman, Oiartzungo alkatea; Aitor Kerejeta, Hondarribiko alkatea; Lucio Hernando, Pasaiako Portu Agintaritzako presidentea eta Koro Otegi Iparragirre, Komertzio Ganbararen ordezkaria.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.