
Bi sari jaso zituen Iratz Inziartek larunbatean. Nesketan onena izan zen XI. Herri Eskalada Txapelketan. Eta, gainera, lehen oiartzuarraren saria ere eskuratu zuen. Mutiletan, Igor Aranaz izan zen onena. Neska gazteetan Jone Ugartemendiak eskuratu zuen lehen saria, eta mutil gazteetan Mikel Linazasorok. Euskal Herriko hainbat txokotatik ingurutako 128 eskalatzaile lehiatu ziren Elorsoro kiroldegian egun guztian zehar. 55 haur eta gaztek parte hartu zuten, eta 73 helduk. Herri txapelketa dela kontuan izanik, antolatzaileak eskalatzeko hainbat bide prestatu zituzten, errazenetik zailenera arte. Hala ere, eskalatzaileen maila oso altua izan zela nabarmendu dute. Hala erakutsi zuten finalean. Izan ere, goizeko frogak baino dezente zailagoa izan zen finala. Horregatik, bukatzean, finalista guztiei eman ziete saria. Mutil helduetan hamahiru pasatu ziren finalera, nesketan bost, eta gazteetan 11 mutiletan, eta bi nesketan. Parte hartzaileen eta parte hartzaileen maila aldetik ez ezik, ikusle aldetik ere arrakastatsua izan da beste behin Herri Eskalada Txapelketa. Larunbat egun guztian zehar jende asko gerturatu zen eskalatzaileen lana ikustera. Horrek ere erakusten du antolatzaileen lanak fruituak ematen dituela urtero. Eskerrak eta laguntza eskaera Era berean, Oiartzungo Eskalada Taldeak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei, baina baita txapelketa antolatzen lagundu dieten guztiei ere. Datorren urteko lehia antolatzeko ere denen laguntza beharrezkoa izango dela [...]

Meson Extremeño tabernaren atarian elkarretaratzea egingo dute gaur, 19:00etatik aurrera, Iztietako bizilagunek. Gurekin Auzo Elkarteak antolatu du mobilizazioa. Meson Extremeño tabernako nagusia larunbatean hil zen, bihotzekoak jota. Auzotarrek esan...

FUTBOLA Ohorezko Erregional Maila. Beti Gazte-Oiartzun: 1-1. SASKIBALOIA Helduen Hirugarren Maila. Saskilagunak-Mundarro: 39-42. Gazteen A taldea. Mondragon- Saskilagunak: 60-71. Gazteen B taldea. Aloña Mendi- Saskilagunak: 63-42. ARETO FUTBOLA ...

Euskal Herriko magorik ezagunena, Txan Magoa, Pasai Antxon izango da ostiral gauean. Kamio tabernak antolatu du magia ikuskizuna. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, 23:00tan hasiko da Txan Magoaren emanaldia. Helduei zuzendutako ikuskizuna izango dela ...

Emakume eta gizonen arteko berdintasuna sustatzearen alde lanean ari diren gobernuz kanpoko elkarte eta erakundeek udalaren diru laguntza eska dezakete. Ostirala arteko epea dute interesdunek. Eskaera orria Gizarte Ekintza Sailaren bulegoan jaso daitek...

Xabier Portugal Saria Iban Lizarralderen ‘Gartzela’ filmak eraman du, Gipuzkoako lan onena izateagatik. Alex Montoyak zuzendutako Maquillaje lanak irabazi du aurtengo Ikuska. Montoyaren lanak jasotzen duen bigarren saria da, udan, Huelvako Islantillako Cineforumean ere sari nagusia eskuratu zuelako, film laburren atalean. Isabel Garcia-Lorca, Ramon Barea eta Nuria Garcia dira aktoreak, eta gidoia Alex Montoyak berak eta Aglaia Montoyak idatzi dute. Ekoizpena, Valentziako Caja de Luz izeneko ekoiztetxearena da. Aktore onenari, sari bikoitza Zuzendari onenaren saria Nacho Lasierrarentzat izan da, La Granja lanagatik, eta aktore onenaren saria, gizonen atalean, bikoitza izan da: Ales Furundarena eta Mario Casas saritu dituzte, Dinero fácil-en egin duten lanarengatik. Emakumeen atalean, berriz, Gema Santoyo saritu dute, Pecera lanarengatik. Kote Camacho saritu dute Kote Camacho oiartzuarraren La gran carrera filma izan da epaileen begikoa, eta berari eman diote Epaimahaiaren Sari Berezia. Gipuzkoako film onenari ematen dioten Xabier Portugal Saria, berriz, Iban Lizarralderen Gartzela lanarentzako izan da. Azkenik, zaleek gehien botatu dutena, Javier Veigaren De que se rien las hienas lana izan da. Western giroa kalean Ikuskaren harira merkatariek erakusleihoak apainduz girotu dute Trintxerpe. Gaia Western zinema izan da aurten, eta Erakuslehio Onenaren Saria Sonesa Kirolak dendarentzat izan da. Rumax ileapaindegiak eraman du bigarren saria, eta hirugarrena, Luma [...]

Pasaiako galiziarren Magosto festaren barruan, III. Txirikila Txapelketa jokatu zuten larunbatean Donibanen. Bilharda deritzote galiziarrek pilota jokoari, eta txirikila euskaldunek. Jolasa berreskuratzeko lanean dihardute Fato Cultural Galegoak eta Bixi-Bixik.

Puntu bat eskuratu zuen Real Unionek atzo Burgosko Plantio futbol zelaian jokatutako hamalaugarren jardunaldiko partidan (1-1). Berdinketak sailkapeneko bigarren postuan jarraitzeko balio die txuribeltzei, 24 punturekin, Eibarrek bezala.

Tomas Garbizu Musika Eskolaren Bandak kontzertua eman zuen larunbat eguerdian Gezala Auditoriumean (irudian). Santa Zezilia ospatzeko hainbat ekimen antolatu ditu Lezoko musika eskolak, eta horietako bat izan zen larunbateko kontzertua. Lepo zegoen Gezala, eta hainbat ikuslek zutik jarraitu behar izan zuten. Emanaldiaren zati bat hemen webgunean ikus daiteke.

Antxotar bat, hiru oiartzuar eta errenteriar bat sailkatu dira V. Doinu Zahar Txapelketarako. V. Doinu Zahar Txapelketarako kanporaketa jokatu zuten herenegun San Pedroko Udal Aretoan. 11 neska igo ziren oholtza gainera, guztiak helburu berberarekin: larunbatean Donibaneko kiroldegian jokatuko duten V. Doinu Zahar Txapelketarako txartela lortzea. 11 dantzarietatik zortzi sailkatu ziren finalera. Udane Eskudero oiartzuarrak irabazi zuen kanporaketa, eta herri bereko Izar Etxeberria izan zen bigarrena. Hirugarren postuan Elgoibarko Iraitz Gonzalez sailkatu zen, eta laugarrena Idoia Besada pasaitarra izan zen. Hondarribi handia eta Upelategi dantzak dantzatu zituzten parte hartzaileek, eta Jose Luis Vallejok, Aiert Beobidek eta Dorleta Fernandezek izan zuten dantzarien lana epaitzeko ardura. XXXI. Aurresku Txapelketa Aurten lehenbizikoz, XXXI. Euskadiko Gipuzkoar Erako Aurresku Txapelketaren barruan lehiatuko dira neskak. Txapelketa, Donibaneko kiroldegian jokatuko dute, larunbatean, 19:00etan. Mutilen lehian maila goreneko sei aurreskulari ariko dira, eta jokoan Tomas Muruaren garaikurra izango dute. Iker Larunbe txapelduna dago parte hartzaileen artean. Larunbek irabaziko balu, jarraian bere hirugarren garaipena litzateke, eta garaikurra Atarrabiara eramango luke. PARTAIDEAK Nesken sailkapena Udane Eskudero. Oiartzun. Izar Etxeberria. Oiartzun. Iraitz Gonzalez. Elgoibar. Idoia Besada. Pasaia. Ane Espilla. Elgoibar. Izar Aizpuru. Oiartzun. Arantxa Ferreiro. Elgoibar. Nagore Indakoetxea. Errenteria-Orereta. Aurreskularien hurrenkera Iker Sanz. Lezo. Beñat Asensio. Lezo. Xanti Leonet. Oiartzun. Aitor [...]

Gutxigatik, baina ezin irabazi. Donibane Eskubaloiak ezin izan zion Ordiziari irabazi herenegun, eta puntuak gehitu gabe jarraitzen du. Partida bakarra irabazita, 2 punturekin, sailkapeneko hamargarrena da etxeko taldea.

0-0. Golik gabe bukatu zen larunbatean Don Boscon Trintxerpek eta Pasaiak jokatutako derbia. Puntu bana gehituta, sailkapeneko hirugarrena da Pasaia, 21 punturekin, eta Trintxerpe zortzigarrena, 16 punturekin.

Portuko azken lau presidenteak lehengo ostegunean bildu ziren, Portuko Euskara Planaren X. Urteurrenaren harira grabatzen ari diren bideoan parte hartzeko. 2001ean jarri zuten martxan Portuan Euskara Plana, Jose Ignacio Espel buru zenean. Haren atzet...

Senpereko Saint Pee Union taldeak ezin izan zuen ezer egin Hendaiako Stade taldeko nesken aurrean. Departamenduko Ligako zortzigarren jardunaldiko partida jokatu zuten larunbatean, eta aise nagusitu ziren hendaiarrak (23-10). Iragan asteburuko porrota ...

Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 120 euri litro jaso zituen urrian, iazko hilabete berean baino 91 litro gutxiago.

Miarritzera eginiko bisitan Angelu Biarritz Olympique taldearen kontra garaipena eskuratu zuen Stade Hendayais Eskubaloi Klubeko gizonen taldeak (16-24), Horrenbestez, Departamenduko Ligako lidergoa sendotu dute hendaiarrek, jokatutako sei partidak ira...

EAJk izan zen indarrik bozkatuena Hondarribian herenegungo Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan. 3.059 boto lortu zituzten jeltzaleek, Amaiur bigarren indarrari (2.394 boto) 665 botoko aldea atereaz. EAJk 2008ko hauteskundeetan baino 370 boto gehiag...