Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
    • Eskuz Esku
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • gure materiala
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Amaiur indartsu, PSE behera

admin
Bidasoa
2011/11/22
Amaiurrek atera ditu boto gehien, bi mila boto inguruko aldearekin bigarrenarekiko Oarsoaldean eta Bidasoan, herenegun egin zituzten Espainiako Gorteetako hauteskundeetan. Horrela, maiatzaren 25eko udal hauteskundeetan Bilduk izandako emaitzak berretsi ditu ezkerreko subiranisten koalizioak (orduan Aralar ez zen Bildurekin batera aurkeztu). Hala ere, eskualde bakoitza bere horretan hartuta, Oarsoaldeko lau herrietan gailendu da Amaiur. Koalizioak garaipen argia lortu du Oiartzunen eta Lezon, gehiengo absolutuarekin. Pasaian eta Errenteria-Oreretan ere lehenengo indarra da. Lau barrutien udalerrian ia mila boto atera dizkio PSE-EEri (guztira Espainiako Kongresurako 2.701 boz atera dituzte), eta Errenteria-Oreretan oso lehia estua egon da. Botoen kontaketa egiten ari zirela, alderdi sozialista zen aurretik zihoana, hamalau botoko aldearekin, baina %100arekin, Amaiurrek 489 botoko aldea atera zion. Bidasoaldean ere udal hauteskundeetan irabazi zuten alderdiek jaso dituzte berriro boto gehien. Horrela, Irunen PSE-EEk irabazi du, alde handiarekin, eta Hondarribian EAJk. Irunen sozialisten atzetik PP gelditu da: 9.671 hautesleen lehen aukera izan da PSE-EE, eta 6.553 jaso ditu Espainian garaile izan zen alderdiak. Euskal Herria erreferentetzat duten bi indarren artean EAJ izan da nagusi Irunen, 5.384 botorekin, Amaiurrek baino 239 gehiago. Hondarribian batak besteari ia 700 botoko aldea atera dio. Abstentzioak behera Hautesle gehiago hurbildu ziren herenegun botoa ematera, orain dela hiru urte baino. Zerikusi handia du orduan ezker abertzaleak abstentziorako deia egin izanak. Oarsoaldean (batez ere Oiartzunen eta Lezon) oso nabarmena izan da parte hartzearen gorakada: hogei puntu inguru hazi da aurtengo hauteskundeetan. Bidasoan, berriz, bi puntu soilik igo da. Amaiurren agerpenak izan duen boto kopurua eta PSE-EEren galera handiak ekarri du parte hartzearen oreka Bidasoa aldean, eta Errenteria-Oreretan eta Pasaian. Izan ere, alderdi sozialistak ia 7.000 boto galdu ditu Irunen. Hala ere, udal hauteskundeetan baino bi mila boto gehiago lortu ditu. Errenteria-Oreretan ere galera handia izan du: 2008an ateratako botoen %37,5 galdu ditu. EAJ, gora Oarsoaldean eta Bidasoan, Gipuzkoan bezala, EAJk gora egin du. Guztira, 1.500 boz inguru igo da alderdi jeltzalea bi eskualdeetan. Igoera azaldu dezakeen faktoreetako bat, besteak beste, udal hauteskundeetan Hamaikabati botoa eman ziotenen hautesle poltsa da. Hala ere, orain arte PP eta PSE-EEri mesedegarri egin zaizkien hauteskundeetan ongi eutsi dio. Ez hori bakarrik, hazkundea izan du eta bozetan lehenengo indarra izatea lortu du Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak osatzen duten erkidegoan. Gainontzeko alderdiei dagokienez, hazkunde handia izan du Rosa Diezen UPyDk Irunen. Orain dela hiru urte lortutako emaitzen halako hiru jaso ditu alderdi zentralistak. Orduan 272 jaso zituen eta orain 835 jaso ditu. Errenteria-Oreretan ere hirukoiztu egin ditu emaitzak, eta 113 boto izatetik 376 izatera pasatu da. Ezker Anitza-IUk, bestalde, Oarsoaldean galdu duena Bidasoaldean irabazi du. Bi eskualdeen artean 3.372 boz lortu zituen 2008ko martxoan, eta orain 103 boto gehiago lortu ditu. Espainiako Estatuan koalizioak izan duen igoera eskualdeko herrietara ez da iritsi, beraz. Equo alderdi berria izan da gainontzeko alderdien artean boto gehien jaso dituena. Ia mila boto lortu dituzte ekologistek. PACMA animalien eskubideen aldeko taldeak eta PUM+J-k aurreko hauteskundeetako emaitzak hobetu dituzte, eta duela hiru urte UPyDrentzako botoa eskatu zuen Unificacion Comunista de Españak boto gutxi pilatu ditu.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Maixabel Lasari emango diote aurten Gipuzkoako Urrezko Domina

Gipuzkoa, Euskal Herria

Hondarribiko Udalak kereila penal bat aurkeztu du Zaldunborda auziko dokumentazioa iker dadin

Kultura, Gipuzkoa

Xabier Morras, margoz emandako lekukotasuna

Ekonomia, Gipuzkoa

Yurrita e Hijoseko hamabi langile kaleratu dituztela salatu dute

Ekonomia, Araba, Gipuzkoa

Jarindo parke eolikoa egiteari uko egin dio Green Capital Powerrek

Ekonomia, Gipuzkoa

Bergarako eta Zarauzko IATetako lan gatazkan esku hartu dezala eskatu diote Jaurlaritzari

Komunikazioa, Gipuzkoa

‘Superra’-ren aurrestreinaldia Azpeitian egingo dute, hilaren 28an

Euskal Herria, Gipuzkoa

Xabi Alonsoren Igeldoko txaleta legezkoa dela ebatzi du EAEko Auzitegi Nagusiak

Euskal Herria, Gipuzkoa, Araba

Irungo atxilotuen kasua «Poliziaren jukutriatzat» jo du Askek

Euskal Herria, Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Bentaberriko babes ofizialeko 510 etxebizitzak erosiko dizkio Blackstone funtsari

Gipuzkoa, Euskal Herria

Jon Insaustik esan du Donostian atzo etxegabetu behar zuten familiari «bizitoki bat» eskainiko diotela

Euskal Herria, Gipuzkoa

Donostiako Antondegi eremuak landa izaerari eutsi behar diola defendatu du Antondegi Berdeak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.