Iratz Inziartek irabazi du eskalada lehia nesketan, eta lehen oiartzuarra izan da
Bi sari jaso zituen Iratz Inziartek larunbatean. Nesketan onena izan zen XI. Herri Eskalada Txapelketan. Eta, gainera, lehen oiartzuarraren saria ere eskuratu zuen. Mutiletan, Igor Aranaz izan zen onena. Neska gazteetan Jone Ugartemendiak eskuratu zuen lehen saria, eta mutil gazteetan Mikel Linazasorok. Euskal Herriko hainbat txokotatik ingurutako 128 eskalatzaile lehiatu ziren Elorsoro kiroldegian egun guztian zehar. 55 haur eta gaztek parte hartu zuten, eta 73 helduk. Herri txapelketa dela kontuan izanik, antolatzaileak eskalatzeko hainbat bide prestatu zituzten, errazenetik zailenera arte. Hala ere, eskalatzaileen maila oso altua izan zela nabarmendu dute. Hala erakutsi zuten finalean. Izan ere, goizeko frogak baino dezente zailagoa izan zen finala. Horregatik, bukatzean, finalista guztiei eman ziete saria. Mutil helduetan hamahiru pasatu ziren finalera, nesketan bost, eta gazteetan 11 mutiletan, eta bi nesketan. Parte hartzaileen eta parte hartzaileen maila aldetik ez ezik, ikusle aldetik ere arrakastatsua izan da beste behin Herri Eskalada Txapelketa. Larunbat egun guztian zehar jende asko gerturatu zen eskalatzaileen lana ikustera. Horrek ere erakusten du antolatzaileen lanak fruituak ematen dituela urtero. Eskerrak eta laguntza eskaera Era berean, Oiartzungo Eskalada Taldeak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei, baina baita txapelketa antolatzen lagundu dieten guztiei ere. Datorren urteko lehia antolatzeko ere denen laguntza beharrezkoa izango dela [...]
Bi sari jaso zituen Iratz Inziartek larunbatean. Nesketan onena izan zen XI. Herri Eskalada Txapelketan. Eta, gainera, lehen oiartzuarraren saria ere eskuratu zuen. Mutiletan, Igor Aranaz izan zen onena. Neska gazteetan Jone Ugartemendiak eskuratu zuen lehen saria, eta mutil gazteetan Mikel Linazasorok.
Euskal Herriko hainbat txokotatik ingurutako 128 eskalatzaile lehiatu ziren Elorsoro kiroldegian egun guztian zehar. 55 haur eta gaztek parte hartu zuten, eta 73 helduk.
Herri txapelketa dela kontuan izanik, antolatzaileak eskalatzeko hainbat bide prestatu zituzten, errazenetik zailenera arte. Hala ere, eskalatzaileen maila oso altua izan zela nabarmendu dute. Hala erakutsi zuten finalean. Izan ere, goizeko frogak baino dezente zailagoa izan zen finala.
Horregatik, bukatzean, finalista guztiei eman ziete saria. Mutil helduetan hamahiru pasatu ziren finalera, nesketan bost, eta gazteetan 11 mutiletan, eta bi nesketan.
Parte hartzaileen eta parte hartzaileen maila aldetik ez ezik, ikusle aldetik ere arrakastatsua izan da beste behin Herri Eskalada Txapelketa. Larunbat egun guztian zehar jende asko gerturatu zen eskalatzaileen lana ikustera. Horrek ere erakusten du antolatzaileen lanak fruituak ematen dituela urtero.
Eskerrak eta laguntza eskaera
Era berean, Oiartzungo Eskalada Taldeak eskerrak eman dizkie parte hartzaile guztiei, baina baita txapelketa antolatzen lagundu dieten guztiei ere. Datorren urteko lehia antolatzeko ere denen laguntza beharrezkoa izango dela gogorarazi dute, eta berriro eskerrak eman dizkiete laguntzaile guztiei.
Sailkapena
Neska helduak
- 1. Iratz Inziarte.
- 2. Zuriñe Arrue.
- 3. Erika de Santiago.
Mutil helduak
- 1. Igor Aranaz.
- 2. Lander Larrañaga.
- 3. Jon Beñat Agirre.
Neska gazteak
- 1. Jone Ugartemendia.
- 2. Miriam Mulas. Finalean biak lehiatu ziren.
Mutil gazteak
- 1. Mikel Linazasoro.
- 2. Eneko Infante.
- 3. Mikel Inoriza.
Lehenengo oiartzuarra
- 1. Iratz Inziarte.


