
Pupy y Los que Son Son talde kubatarrak kontzertua emango du bihar Pagoan. Berez, pasa den ostiralean eman behar zuen, baina atzeratu egin dute. 22:00etan izango da, Pagoako areto handian. Kontzertuaren ondoren, Salsa Casineros akademiako DJ Carlosek m...

Pasa den igandeko uholdeek eragindako kalteak aztertzeko batzarra antolatu du Errenteriako Udalak. Bertan, kalteen berri emateaz gain, udalak egindako kudeaketaren gaineko informazioa ere emango dute. Deialdia biharko egin dute, 19:00etarako, Reina are...

Gazte Izanak-ek Arantzazura irteera antolatu du hilaren 16rako (datorren asteazkenerako). Abenduaren 6an, berriz, aurten 80 urte bete dituztenen eta beteko dituztenen bazkaria egingo dute, Ergoiengo Olaizola jatetxean. Bi ekimenetarako izena emateko az...

Mariasun Landa idazle errenteriarrak euskal liburugintzan lanean ari diren bost elkartek emandako Dabilen Elea saria eskuratu du. Gaur, 20:00etatik aurrera, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian emango diote saria eskura liburugintzaren alorrean egin d...

Santa Zezilia Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu, urtero bezala, Lezoko Tomas Garbizu Musika Eskolak. Musikarien zaindariaren eguna azaroaren 22an izan arren, musika eskolakoek lehenago egingo dituzte ekitaldiak. Hala, etzirako kantu jira berezia antolatu dute. Horrela, 12:30ean kalez kale ibiliko dira txistulari taldekoak eta musika eskolako akordeoi jotzaileak. Musikariek hitzordua egoitzan jarri dute, ordu laurden lehenago. Herri abestiak joko dituzte, denek abesteko modukoak. Musikalean eta banda Hilaren 17an (gaur zortzi), Musikalean ekitaldiaren txanda izango da. Sutargi Abesbatzak eta musika eskolako txistu taldeak parte hartuko dute bertan. 19:30ean irtengo dira musika eskolatik, kalez kale ibiltzeko, eta Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute bidea. Datorren asteko larunbatean, hilaren 19an, musika eskolaren bandak kontzertua emango du Gezala Auditoriumean, 12:30etik aurrera.

Hondakinen Prebentzioaren Europako Astea egingo dute hilaren 19tik 27ra. Lezoko Udalak ere bat egin nahi du ekimen horrekin, hondakinen gaiak duen garrantziaz arduratuta. Horrela, hilaren 26an Kontsumo Arduratsuaren Azoka egingo dute Karlos Saldise plazan (11:00tatik 14:30era iraungo du). Bi helburu nagusi ditu azokak. Alde batetik, hondakinak murriztea da xedeetako bat, eta, bestetik, berrerabilpenaren garrantziaz ohartaraztea. Lezoko udalak elkarteei, eta orohar herritarrei, deia egin die Kontsumo Arduratsuaren Azokan parte hartzeko. Horrela, produktuak saldu nahi dituenak izena eman behar dute lehenago, eta saldu nahi duten objektuei buruzko informazioa eman behar dute, gero mahai kopurua antolatzeko helburuarekin. Izena emateko honako Izadi 21en telefono zenbakira deitu dezakete: 943 49 22 15. E-postaz izena eman nahi izanez gero, info@izadi21.net helbidera mezu bat bidal dezakete. Izena emateko epea hilaren 23an bukatuko da, azoka baino hiru egun lehenago.

Haur eta Nerabeen Eskubideen Nazioarteko eguna hilaren 20an da. Pasaiako Udalak bi egun lehenago ospatuko du eguna, eta bihar aurkeztuko du prestatu duten egitaraua. Haurren eta nerabeen eskubideak bermatzeko eta haien beharrei erantzuna emateko Udal P...

Pasa dena ez zen asteburu ona izan herrian areto futbolean aritzen diren bi taldeentzako. Oiartzunek, 5-6 galdu zuen Horbel Tabernaren kontra. Sailkapeneko hirugarrenak dira oiartzuarrak. Power Rangersek ere galdu egin zuen, 0-2, Bilkoin Legorreta Ered...

Mikelazulo kultur elkarteak antolatutako Herrien Astea hamaseigarrenez egingo dute datorren astean, astelehenetik igandera. Aurten, herrialde arabiarretan izandako iraultzak izan dituzte abiapuntu, eta horrekin batera beste zenbait kultura ezagutzeko aukera ere izango da. Hilaren 15ean, asteartean, hain zuzen, Tunisia eta mundu arabiarren irekitako prozesu iraultzaileak izeneko hitzaldia izango dute Mikelazulon, 19:30ean. Hurrengo egunean, berriz, Kurdistaneko bi emakumeren bisita jasoko dute, CENI Kurdistango Emakumeak Bakearen Alde elkartekoak. Mikelazulotik jakinarazi dutenez, egun Alemanian bizi dira emakume horiek, baina euren herrialdearen gaineko informazioa mundu osora zabaldu nahi dute. Hitzaldia 19:30ean izango da Mikelazulon. Bi emakume horien eskutik ere Kurdistango menua emango dute Txintxarri elkartean egingo duten afarian. Hori, ordea, azken egunean izango da, igandean, 21:30etik aurrera. Antolatzaileen arabera, afari berezia izango da, hango jakiak probatzeaz gain, asmoa esperientziak elkartrukatzea baita, eta musika ere ez dela faltako aurreratu dute. Palestina Aurten bi ekitaldi izango dituzte beste herrialde batzuen egoera kontatzeko, baina Euskal Herriko jendearen eskutik. Herrialde horietako bat Palestina izango da: “Oreretako bi emakumek bidaia egin zuten Palestinara, eta hemen azaldu nahi dute zer ikusi zuten, zein sentsazio izan zituzten, zein sentimendu bizi izan zituzten”. 18an izango da hitzaldi hori, 19:30ean, Mikelazulon. Hurrengo egunean Biutz lan amaitugabea aurkeztuko dute Errenteria Hiria Kulturgunean, 19:30ean: “Lan horren [...]

AMA Andra Mari Abesbatzaren Santa Zezilia musika zikloak 29. urtea izango du aurtengoa, eta ekitaldi honetan lehen aldiz, herri kantuei egingo diete tartea. Horrenbestez, kantu jira edo mutxikoak ikusi eta entzuteko aukera izango da, etzitik hilaren 20ra. Horixe izango da beste berritasunetako bat: data. Aurten, astebete aurreratu dute zikloa. Mari Carmen Garmendia AMAko presidentearen arabera, aurtengo Santa Zezilia asteak “sekula izan duen parte hartze handiena edukiko du”. Partaideak mota askotakoak izango dira, “umeetatik hasi eta helduetara arte”. Eta musika ere askotarikoa izango da, «erakargarria, alaia, eta guztientzako egokia», Garmendiaren esanetan. Aurtengo egitarauetik ere Landarbaso Abesbatzaren parte hartzea nabarmendu dute antolatzaileek. Aurten hogei urte bete dituela eta, kontzertua emango du Fatimako elizan, hilaren 19an (larunbata). Garmendiak antolakuntzaren atzean egon direnei ere egin die keinua, eta “lan handia” egin dutela eta boluntario moduan aritu direla jakinarazi du. Irune Balentziaga Kultura zinegotziak, bestalde, herritar guztiei egin die deia datorren astean zehar izango diren ekitaldietan parte hartzeko. Egitaraua Hilak 12, larunbata. Kantu jira, Errenteriako Udal Txistu Taldearekin, 12:00etan, udaletxeko arkupeetatik. Hilak 13, igandea. Mutxikoak, 12:00etan, Herriko plazan. Hilak 15, asteartea. Andra Mari Abesbatzaren harrobia: Musika Tailerra, Orereta Txiki eta Oinarri abesbatzak, 20:00etan, Fatimako elizan. Hilak 16, asteazkena. Errenteria Musikaleko Orkestra eta ikasleen bandak kontzertua [...]

Lezon pasa den irailaren 25ean jokatu zuten BTT probaren argazkiak eta bideoak ikus daitezke udalaren webgunean. Pasa den irailaren 25ean jokatu zuten Lezoko BTT probaren XIX. ekitaldia. Agerremedia enpresako argazkilariek ez zuten probaren xehetasunik...

Ohorezko Erregional Mailako mutilek hiruna berdindu zuten asteburuan Bergararen kontra. Borrokatua eta lehia estukoa izan zen partida. Oiartzuarrak sailkapeneko bosgarren postuan daude. Neskek, bestalde, 1-2 galdu zuten Mondragonen aurka. Eguraldia txa...

Hilaren 20ko hauteskundeak direla eta, ekitaldia egingo du Amaiurrek, gaur, 19:00etan, Niessen aretoan. Etzirako, berriz, Donostiako ekitaldi nazionalaren aurretik, Zubi Ekimen Erraldoia antolatu du, 12:00etan, Zumardian.

Santa Zeziliaren ospakizuna hurbiltzen ari da, eta data hurbiltzen den heinean ugaritzen doaz han eta hemen kontzertuak. Gaur (hilak 12), kontzertu bikoitza izango da Antxoko San Fermin parrokian. Trintxerzahar Abesbatzak kantatuko du lehenik eta ondoren Illunbe Akordeoi Orkestrak joko du. 20:00etan hasiko da kontzertua.

Urtero legez, musika eskolako trikitilariak eta txistulariak kalera irtengo dira igandean, behobia Donostia lasterketa Trinntxerpeko kaleak zeharkatu bitartean kirolariak eta zaleak girotzera.

Saskilagunak-ek Alde Zaharra liderraren kontra jokatu zuten pasa den asteburuan. Oiartzuarrek galdu egin zuten 38-42, baina liderrari aurre egin zioten. Partida bat gutxiagorekin, sailkapeneko azkenak dira.