
Hariketak; lotzea askatzea denean Ainara Lasa Perez oreretarraren argazki erakusketa berria ireki dute Kale Nagusiko Modotti tailerrean. Inaugurazio ekitaldia larunbatean egingo dute eguerdiko hamabietan erakusketan bertan, eta hilaren 20ra arte izango...

Frantziako Rhone-Alpes eskualdean kokatuta dagoen Plastipolis plastikoaren alorreko lehiakortasun polora bisita egin zuten urriaren 18an Bidasoa Bizirik, Mondragon Unibertsitatea, Bidasoa GBLHI eta eskualdeko plastikoaren alorreko Alkar Hydraulic Tools...

Ostegunero moduan, bihar, haurrentzako ipuin kontaketa izango da Xenpelar Etxeko haur liburutegian. Cuentos con olor a castañas y avellanas kontatuko dute, gazteleraz. 18:00etatik 18:45era izango da.

Hondarribiko Bilduko kideek azaldu dutenez, Itsas Etxearen handitzeak 424.600 euro gehiago kostatuko du eta birgaitzeak, berriz, 121.300 euro gehiago. Erabaki hau Hondarribiko Udalak, «presaz eta gaia aztertzeko denborarik gabe» hartu duela salatu du...

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak sustatuta, Errenteriako Udaltzaingoak bat egin du ziklomotorren kontrol kanpainarekin. Kanpaina horren bidez, IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoa egitea derrigorrezkoa dela gogorarazi nahi izan diete gidariei. Iraila eta abuztuan zehar egin dituzte kontrolak, eta denbora tarte horretan 343 ziklomotor kontrolatu dituzte. Horietatik, 40 gidariri jarri dizkiete isunak, arau hausteren bat egiteagatik: 30 gizoni eta bederatzi emakumeri. Hala eta guztiz ere, ibilgailu gehienak egunean zeuden, 303 behar bezala ari zirelako zirkulatzen: 236 gizonenak izan dira, eta 103 emakumeenak. Ondoko taulan ikus daitezke zehatz-mehatz adin eta sexuaren arabera, zenbat arau hausle izan diren. Udaltzaingotik ohartarazi dute derrigorrezkoa dela zehaztutako epeetan IAT egitea. Kontrol kanpaina Gizonak 15-20 urte. Hiru arau hausle aurkitu dituzte adin tarte horretan egindako 26 kontroletan. 21-30 urte. 11 arau hausle topatu ditzute, 81 kontroletan. 31-45 urte. Hamasei arau hausle izan dira 74 kontroletan. 46-60 urte. Ez dute arau hauslerik topatu egindako 30 kontroletan. 60 urtetik gora. Ez dute arau hauslerik topatu egindako bederatzi kontroletan. Emakumeak 15-20 urte. Ez dute arau hauslerik aurkitu egindako zazpi kontroletan. 21-30 urte. Hiru arau hausle topatu dituzte, 53 kontroletan. 31-45 urte. Lau arau hausle izan dira 74 kontroletan. 46-60 urte. Arau hausle bat izan da 30 kontroletan. 60 [...]

Final-laurdena: Ander Lizarralde eta Unai Agirre kartzelatik oholtzara: Gpuntuaren eskutik

Anjel Lertxundik hitzaldia emango du bihar arratsaldeko zazpi eta erdietan udaletxeko areto nagusian, Kale Nagusiko 20an hain zuzen. Euskara, eskarmentutik da hitzaldiaren goiburua. Solasaldira bertaratu nahi dutenek sarrera doan izango dute. Anjel Ler...

Renferen aldirietako tren zerbitzuak atzerapenak izan ditu gaur goizean. Izan ere, zuhaitz bat erori da treneko katenariaren gainean. Renfe kudeatzen duen Adifek jakinarazi duenez, goizeko zortziak pasatxo zirela erori da zuhaitza katenariaren gainean....

Urtero bezala Xenpelar Bertso Eskolak helduentzako eta gazteentzako bertsopaper lehiaketak antolatu ditu. 17 urtetik gorako Zapirain Anaiak Sariak 23.ez egingo dituzte, eta 16 urte arteko gazteentzako Ibon Zabala Sariak, berriz, hamahirugarrenez. Egileek azaroaren 28ra arteko epea izango dute bertsopaperak bidaltzeko. Urtetik urtera geroz eta gehiago zabaltzen ari diren bertsopaper lehiaketak dira horiek. Xenpelar Bertso Eskolako Julian Albisturrek azaldu duenez, geroz eta jende gehiagorengana ari dira zabaltzen gonbidapena herriko bertsopaper lehiaketetan izena emateko, eta hori parte hartzean ere islatzen da, urtetik urtera handitzen ari baita. Horren adibide da, hain zuzen, Ibon Zabala Sariarena. Izan ere, lehen eskualdera bakarrik mugatzen zuten parte hartzea, baina azken ekitaldietan Euskal Herri osotik ari dira lanak bidaltzen, eta iaz, hain zuzen, hendaiar batek irabazi zuen, Maddi Txoperenak. Helduen saria, berriz, lasartear batek irabazi zuen, Ane Labakak. Horrenbestez, antolatzaileen asmoa azken ekitaldietako parte hartze maila mantentzea da. Helduen mailan 20-25 lanetakoa izaten da kopurua, eta gazteen mailan, berriz, 15-20 lanetakoa. Epaimahaiari dagokionez, aurten kide berri bat izango da: Bakarne Urreaga. Jose Luis Zabalaren lekukoa hartuko du, hil egin baita aurten. Urreaga Hernaniko bertso eskolan aritua da, eta egun Gipuzkoako Bertso Txapelketako epaimahaikide da. Gainontzeko bi kideak Patxi Petrirena eta Iker Goñi izango dira, Xenpelar Bertso Eskolaren gertukoak. [...]

Azarotik abendu erdialdera Karmen de la Kaba margolari donostiarraren margolanak ikusteko aukera izango da Gaztelu ostatuan. “Kolore alaiengatik eta testurengatik nabarmentzen dira. Obren egileak hogei urtetik gora daramatza pintzelen munduan sar...

Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailak bi topaketa antolatu ditu hil honetarako, eta 2010ean diruz lagundutako gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteek parte hartu ahal izango dute. Gobernuz kanpoko erakundeentzat, hilaren 10erako antolatu d...

Ligako laugarren garaipena lortu du Allerru saskibaloi taldeak. Pasa den ostiralean Zumarragako Aluminios Francisco Alberdi jaso zuen Bekoerrotan, eta hamazazpi puntuko aldea aterata irabazi zuten berdeek: 75-58. Sei jardunaldiren ondoren, sailkapeneko laugarren postuan daude lezoarrak, hamar punturekin. Denboraldi hasiera honetako egoerak ez du zerikusirik aurreko denboraldiarekin, orduan sei garaipen lortu baizituzten eta sailkapeneko beheko postuetan egon baitziren. Bihar berriro Bekoerrotan jokatuko dute, Donostiako Internacional taldearen kontra. Ohi bezala, partida 20:00etan hasiko da. Saskibaloi taldearentzat gauzak iaz baino hobeto badoaz, kontrakoa gertatzen da Allerru Jaizkibel areto futbol taldearekin. Asteburuan etxean galdu zuten, Oiartzun liderraren kontra. Gol bakarrarengatik galdu zuten: 4-5.Orain arte jokatu dituzten lau jardunaldietan garaipen eta berdinketa bana lortu dituzte, eta beste biak galdu. Preferentekoak, bana Futbolari dagokionez, Erregional Preferente Mailako taldeak porroten boladari agur esan dio. Zortzigarren jardunaldian Santo Tomas Lizeoaren aurka bana berdindu zuen Plazetan. Denboraldiko zazpigarren puntua lortu dute horrela. Hirugarren jardunaldian lortu zuten azken garaipena, eta asteburu honetan Tolosa Bren etxean eskuratu nahi dituzte hiru puntu. Emakumezkoen Ligan, Arrobi Berrik Allerru 3-1 garaitu zuten, Beraunen jokatu zuten eskualdeko derbian. Bost punturekin jarraitzen dute zuri-berdeek. Asteburu honetan atsedena egitea egokituko zaie lezoarrei. Lehen Erregionaleko taldeak, berriz, bere bolada onari eusten dio. Añorgaren etxean 1-2 irabazi zuten, eta [...]

Hungariako Cantemus Children´s Choir taldeak Portuko elizan abestuko du etzi. Tolosan azken egunetan egin duten Nazioarteko Abesbatzen Lehiaketaren harira daude Euskal Herrian hungariarrak, eta hori baliatuz, Eskifaiak kontzertua antolatu du, udalaren laguntzarekin. Cantemus Children´s Choir Europako abesbatza ospetsuenetariko bat da, eta 2011ko Europako Sari Nagusia eskuratzeko bidean da. Emakumeen taldea 40 neskez osatutako taldeak arrakasta izugarria lortu zuen Tolosako Leidor antzokiko entzuleen eta epaileen artean iaz, eta Lehenengo Saria eta Grand Prix sariak eskuratu zituen nazioarteko abesbatzen lehiaketetan. Portuko elizako kontzertua 19:30ean hasiko da, eta polifonia eta folklore lanen errepertorioa aurkeztuko dute Hungariako abeslariek.

Kasino Zaharrak Jubilatuen Egoitzak udazkenerako txapelketak antolatu ditu. Azaroaren 14an hasiko dira txapelketak eta izena emateko epea ostiralean bukatuko da. Parte hartzeko ezinbestekoa da urteko kuota ordainduta izatea eta jokoetan gutxienez zortz...