Elkarte eta gobernuz kanpoko erakundeekin bilerak, Zuloagan
Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailak bi topaketa antolatu ditu hil honetarako, eta 2010ean diruz lagundutako gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteek parte hartu ahal izango dute. Gobernuz kanpoko erakundeentzat, hilaren 10erako antolatu d...
Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailak bi topaketa antolatu ditu hil honetarako, eta 2010ean diruz lagundutako gobernuz kanpoko erakunde eta elkarteek parte hartu ahal izango dute. Gobernuz kanpoko erakundeentzat, hilaren 10erako antolatu dute bilera, 19:00etan Zuloaga Etxean. Bertan, proiektuak nola finantzatu eta beken gaiak landuko dituzte. Elkarteekin bilera, berriz, hilaren 24an, 19:00etan egingo dute, Zuloaga Etxean bertan, eta elkarteen eta udalaren arteko lankidetza izango dute hitz egiteko gai.
Gizarte zerbitzuak
Ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu Gizarte Zerbitzuetako Sailak: informazioa, orientazioa eta aholkularitza, familia arazoak baloratzea eta horietan laguntza eskaintzea, gizarte egoera ahuleko kolektiboentzako programa espezifikoak kudeatzea, eta laguntza ekonomikoak eta bestelako gizarte prestazio programak kudeatzea.