
Ohorezko Erregional Mailako talde pasaitarrek ontzat eman dezakete asteburua. Euren puntu zakuari lau puntu erantsi zizkioten Pasaiak eta Trintxerpek: zuri-urdinek hiru lortu zituzten etxean Behobiari 3-2 irabazi ondoren, eta antxotarrek bat lortu zute...

Donostiako Udalbatzak Pasaiako kanpo kaiari eta badia birgaitzeari emandako babesaren aurrean, Xabier Pombo Pasaiako EBko zinegotzia “suminduta” azaldu da, batetik, udalaren “erakunde arteko errespetu faltagatik”, eta bestetik, ...

Oso berezia izan zen larunbatean Hondarribiko Jostaldi pilotalekuan egin zuten bertso saioa. Gpuntuko final-laurdenetako bigarren kanporaketa izan zen, eta 600 lagunekin goraino bete zen pilotalekua. Txingudi Bertso Eskolako kideek egindako lanagatik, saioa ederki asko joan zen, eta ikusleek arratsalde ederraz gozatzeko aukera izan zuten. Ikusleen artean helduak eta gazteak, erdibana, denak bertsolarien lanaren zain. Herriko bertsozaleez gain, Oiartzundik eta Pasaiatik ikusle asko joan ziren Hondarribira, Alaia Martinek eta Haritz Casabalek euren jarraitzaileak eraman zituztelako, fin-fin, Jostaldiraino.

ETAk ekintza armatuak behin betirako uzteko erabakiaren harira, Jose Maria Setien Donostiako gotzain izandakoak Bakea, bakegintzako bide izeneko hitzaldia emango du bihar, 19:30ean, Madalen Gunean (Madalen kalea, 18). Jasokundeko Andra Mariaren parroki...

Asteburuan joko luzearen hiriburu izango da Oiartzun, eguraldiak laguntzen badu. Horregatik, bihar, 13:15ean, Txosteko kideekin hitz egingo du Oiartzun Irratian Joxe Migel Lopez esatariak, Kirolez blai! saioan: Eskarne Irastorza, Txomin Nazabal eta Oin...

Oiartzungo neskek ederki borrokatutako garaipena lortu zuten asteburuan, etxean, Bilboko Berriotxoa taldearen kontra: 2-1. Lehen zatian ez zuten ia gola sartzeko aukerarik izan etxekoek, eta bisitariek defentsan oinarritu zuten euren jarduna. Bigarren ...

Albiste onak eta txarrak ekarri dituzte Erregional Preferenteko herriko bi taldeek. Albiste onak Touringek ekarri ditu, Dunboa Eguzkiren kontra 2-3 irabazita. Txarrak, berriz, Beti Onak: 0-2 galdu zuen Usurbilen kontra etxean. Horrenbestez, Touringek h...

Ereintza eskubaloi taldeak lider jarraitzen du, asteburuan etxetik kanpo Aranga Soriaren kontra jokatutako partida irabazita. Lehia parekatua izan zen, eta horren adibide da emaitza: 34-35. Hurrengo partida Pulporen kontra du.

Etzi hasi eta hilaren 25era arte Dastatze eta Elkartze Afariak izeneko egitasmoaren zortzigarren ekitaldia egingo dute Hondarribiko bederatzi jatetxetan. Hondarribiko Ostalari Elkarteak adierazi duenez, berritasun bat gehitu dute aurten: 30 urtetik beherako herritarrentzat, 30 euroko bi afari egingo dituzte, hilaren 16an eta 23an, Alameda eta Abarka jatetxetan. Bi horiez gain, Sebastian, Sugarri, Laia, Batzoki, Enbata, Jaizkibel hotela eta Arroka Berri jatetxeek parte hartuko dute aurtengo egitasmoan. Bederatzi jatetxe Sugarri eta Sebastian jatetxeek irekiko dute gastronomia egitasmoa, ostegunean eta ostiralean hurrenez hurren. Sebastian jatetxeak lehenengoz parte hartuko du sukalde arteko jaialdian. Hilaren 10ean eta 11n, Abarka eta Laian egingo dituzte hurrengo bi afariak, eta azaroko hirugarren astean, hiru afari egingo dituzte Batzokin, Enbatan eta Jaizkibel hotelean. Jardunaldiak Arroka Berri eta Alameda jatetxeek itxiko dituzte. Jatetxeek prezio berezia jarriko dute afarietarako, 50 eurokoa hain zuzen.

Pasa den asteartean Pasaiako Udalak Ulia eremuan dituen lursailetan ehiza debekatzea onartu zuen Udalbatzak, eta hartutako erabaki horrekin pozik agertu da Eguzki. Mozio hori, hain zuzen, Oarsoaldeko Eguzkik proposatu zuen, “herritarren segurta...

Azken urteetako partaidetza handiena izan zen herenegun Trintxer Mendi Taldeak antolatu zuen Ulia Mendiola martxa neurtuan. XX. ekitaldia izan zen herenegungoa. 89 mendizale atera ziren Trintxerpeko Azokatik mendi bira egitera, eta bertatik Herri Ametsako, Monteredondoko, bigarrenez Herri Ametsako eta Trintxerpeko Azokako kontrolguneak pasatu zituzten. Antolatzaileak pozik daude martxarekin, azken urteetako partaide kopurua gainditzeaz gain, haurrek ere parte hartu zutelako ibilaldian. Mendi bira egin eta gero, bazkaria egin zuten hala nahi izan zuten guztiek Trintxer elkartean. Babarrunak jateko eta indarrak berreskuratzeko 80 pertsona izan ziren Euskadi etorbideko elkartean. Datozen urteetako martxei begira gogotsu agertu dira Trintxer Mendi Taldekoak

EAJko Lezoko Udal Taldeak zerga eta tasa batzuen igoera salatu du. Adierazi dutenez, badira KPI baino gehiago igo diren hainbat zerga eta tasa, ibilgailuena, urarena eta zaborrarenaz gain. Bekoerrota kiroldegiko eta Altzate igerilekuetako hileroko kuota 44 eurotik 61,40ra igo dela adierazi dute,%14,71 gehiago. Horrez gain, etxebizitzetako ur horniduraren kuotak, kalibrerik txikienean, %20,8 gehiago igoko dela esan dute (61,19 eurotik 74,04 ra). Gezala Auditoriumaren erabilerari dagokionez, 22 euro orduko izatetik 102,80ra igoko dela salatu dute. Horrek %367,27ko igoera suposatzen duela nabarmendu du Kepa Garbizu EAJko Udal Taldeko bozeramaileak. Pasa den asteazkeneko plenoan tasen eta zergen kontra bozkatu zuten hiru zinegotzi jeltzaleek. Euren esanetan, Bilduren zinegotziengandik “behar bezalako argibiderik” jaso ez zutelako eman zuten aurkako botoa.

Bazkaria egin zuten joan den larunbatean Oiartzungo Gurutze auzoko emakumeek bertako hotelean. Lehen aldiz elkartu ziren, eta antolatzaileen arabera, “tonto-tontoan” sortutako ideia izan zen. Deialdia, ordea, arrakastatsua izan zen, 60 inguru emakumek bat egin zutelako mahaiaren inguruan. Bazkaria aurrera ateratzeko lanean ibili direnak pozik daude topaketak emandako emaitzarekin. “Esan beharrik ez dago otorduan sortu zen giroa polita izan zela, batzuk elkarren artean aspaldi ikusi gabeak ginelako, beste batzuk auzoan berriak zirelako edo auzo bizitzan gutxi integratuta zeudelako… Gauza da guztiok izan genuela harremanetan jartzeko eta elkar ezagutzeko bidea”, esan dute antolatzaileek. Bazkaldu ondoren, kantatzeko aukera izan zuten emakumeek, “eta kontu zaharrik ez zen faltatu”. Arratsaldea bukatu zenean eman zuten amaitutzat eguna, eta izena ere jarri zioten datari: Emakumeen Jaia. Aurrerantzean, urtero biltzeko erabakia hartu zuten Gurutzeko emakumeek. Antolatzaileek jakinarazi dute urriko azken larunbatero egingo dituztela “bazkari-bilkurak”.

Lezoko Udaleko Gobernu Taldeak batzarra antolatu du ostiralerako, “udalaren zerbitzuek hartu beharreko norabidea eta eman beharreko pauso guztiak herritarrekin” konpartitzeko, eta 2012ko aurrekontu proposamena lantzeko. Gezala Auditoriumean...

Lehengo asteartean Udalbatzak zergak eta tasak %3 igotzea erabaki zuen Udal Gobernu Taldearen babesarekin. EAJ, oposizioko beste taldeak bezala, abstenitu egin zen, “igoera txikiagoa” proposatzen zuelako, zehazki %2koa. Horrez gain, Ondasun...

Kintoen bazkariak ohikoak izaten diren garai honetan, 1945. urtean jaiotakoek ere bazkaria egingo dute. Hala, azaroaren 12rako egun osorako ekitaldiak prestatu dituzte. Madalena Ermitan meza izango dute lehenik, 13:00etan, eta handik bazkarira joateko ...

Igandean hasi ziren Neguko Jardunaldiak, Gipuzkoako Bertsolaritza Txapelketako kanporaketarekin. Hala, euskara hutsezko ekitaldiak prestatu dituzte abendura arte hirian, eta hilaren 13an Kalean Kantuz berezia egingo dute Gipuzkoa plazan. Ondoren, Klink elkartean, herri bazkaria egingo dute, eta bertara joateko sarrerak salgai daude igandera arte, San Pedro kaleko Jamones Jon Alzaga dendan. Menua ondorengoa izango da: arrain zopa, biribilkia saltsan, whisky tarta, kafea eta kopa: 20 euro prezioa du bazkariak.

Zabalenea II gaztetxeak, XI. urteurrena dela eta, hainbat ekimen antolatu ditu urri osoan zehar, eta larunbatean izan ziren azkenekoak. Goizetik atera ziren kalera Zabaleneakoak eta hausnarketa egin zuten lehenik, Nola apurtu lotzen gaituzten kateak? g...

Patxi Badiolak kostaldeaz duen ikuspuntua ezagutzeko aukera izango da hilaren 12ra arte Xenpelar Etxean. Kostaldeari begirada kuttun bat izenburupean argazkilari ondarrutarrak itsasertzari ateratako irudiak dira, edertasunez betetakoak. Irudi ho...