2011/11/1

Bartzelonara hegaldi berria, Hondarribitik

Helitt Andaluziako konpainiak atzo jarri zituen urtarrilaren 3an martxan jarriko dituen Hondarribia-Bartzelona hegaldiko lehenengo txartelak salgai. Hegaldien kostua 60 eurokoa da, eta erreserbak egiteko www.helitt.com webgunean sartu behar da. 66 bid...

admin

Kanpo kaiaren ingurumen txosten berria, etzi

Pasaiako Portu Agintaritzaren administrazio kontseilua etzi (osteguna) bilduko da. Bertan aztertzeko izango dituzten gaien artean garrantzitsuena kanpo kaiaren ingurumen txosten berria izango da. Administrazio kontseiluko partaideen banaketa zein den j...

admin

Aurrezkien gaineko hitzaldia bihar Argoiaken

Argoiak kultur elkarteak gaurkotasun handiko ekitaldia prestatu du aste honetarako: Gure aurrezkiak. Iragana, oraina eta etorkizuna goiburuko hitzaldia. Bihar izango da, arratsaldeko bostetatik aurrera, Uztapide bertsolariaren kalean Argoiakek duen ego...

admin

Donibaneko bi eskubaloi taldeak, gaizki

Donibane Eskubaloia elkarteko bi taldeek nabarmen galdu zituzten asteburuko partidak. Lurraldeko Lehen Mailako taldeak 21-33 galdu zuen etxean Amenabar Zarautzen kontra. Bigarren zatian egindako akatsek kondenatu zituzten arrosak. Lurraldeko Bigarren M...

admin

Dantza eta kantu eguna igandean, Zabaltzan

Meakako Adixkideak kultur elkarteak euskal kantu eta dantzen zaleak bildu nahi ditu igandean, Zabaltza plazan, 11:30ean hasita. Irungo Udalak babestutako ekimena da.

admin

Genealogiari buruzko tailerra ostiralean Meakan

Genealogia zaleak ostiralean bilduko dira Meaka Auzo Elkartearen egoitzan, 18:30etik 20:30era. Besteak beste, arbasoen gaineko informazio bilatzeko tresnak ezagutu eta zuhaitz genealogikoak sortzen trebatuko dira bildutakoak. Afigen genealogia zaleen e...

admin

100 urte bete ditu

Jose  Antonio Etxabe Saizarrek 100 urte bete zituen joan den ostiralean. Hori dela eta, Gabierrotako Bihotz Sakratuaren egoitzako kaperan meza egin zuten. Etxabe Beti Bizkor elkarteko bazkidea da, eta elkarte horretan 100 urtera heltzen den lehenengo ...

admin

Domu Santu Eguna dela eta, autobus bereziak

Hilerrira joateko autobus zerbitzu bereziak izango dira gaur herriko autobusetan: Xenpelarretik 09:30etik 18:00etara aterako da autobusa ordu erdiro (14:00etatik 15:00etara ez da zerbitzurik izango), eta Zentolendik 09:40etik 18:10era, ordu erdiro, 14:...

admin

Mintzalaguna programa abian da, lagunekin gustuko ekintzak euskaraz egiteko

Irun Iruten Euskara Elkarteak Mintzalaguna programaren bosgarren ekitaldia aurkeztu zuen ostiral goizean Irungo Palace tabernan. Irungo zein Hondarribiko Kultura zerbitzuek eta bi hirietako euskaltegiek bat egin dute aurten ere Mintzalaguna ekimenarekin. Mintzatxoko bat irudikatuz, hiru mahairen inguruan eserita, Palceko terrazan aurkeztu zuten Mintzalaguna ekimena. Erdiko mahaian Rikardo Etxepare Irun Iruten elkarteko kidea eta Irun eta Hondarribiko Euskara zinegotziak, Fernando San Martin eta Txomin Sagarzazu, eseri ziren. Ezkerreko mahaian euskaltegietako arduradunak (AEK, Herri Jakintza eta bi hirietako udal euskaltegiak), eta eskuinean iaz mintzalagun eta mintzakide izandako zenbait lagun. Aurtengoa bosgarren urtea izango da Irun Iruten euskara elkarteak euskara mintzatuz ikasi nahi dutenak eta euskal hiztunak elkartzen hasi zenetik. Rikardo Etxepare elkarteko arduradunak azaldu duenez, programaren helburua euskara irakastea da, baina modu ez-formalean. “Saio hauek ez dira klaseak eta mintzalagunak ez dira irakasleak, euskaraz mintzatzeko saioak eta euskaraz hitz egiteko lagunak baizik”, argitu zuen. Mintzalagunak eta kideak Iaz 123 lagunek parte hartu zuten Mintzalaguna ekimenean. Bost bat laguneko taldetxoak osatzen dituzte, eta ekintza sozial baterako elkartzen dira. “Kafea hartzeko izan daiteke, ibiltzera joateko, leku bat bisitatzeko… Parte hartzeko bi baldintza besterik ez dira bete behar: batetik, euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila edukitzea eta, bestetik, astean behin ordubete inguruko tartea ateratzea”, gaineratu zuen Etxeparek. [...]

admin

…Por favor aretoa, arte gune berri bat Irunerako

Izaskun Alvarezen Sauvage et tendre erakusketak estreinatu du …Por favor Irungo erakustareto berria. Guneak diseinu estudioaren eta erakusketa aretoaren ezaugarriak bateratzen ditu, eta Colon pasealekuko 9. zenbakian dago, baina Berrotaran kaleti...

admin

Azken eguna sukaldaritza ikastaroan izena emateko

Gaur da azken eguna Irungo Elkartasunak antolatu duen sukaldaritza ikastaroan izena emateko. Azaroko lau astelehenetan egingo dute, 19:00etatik 21:00etara, Hazia elkartean. Hazian bertan eman behar da izena.

admin

Urdanibiako I. Trikitixa Jaialdia antolatu dute larunbaterako

Irungo Auntxa Trikitixa Eskolak antolatuta Urdanibiako I. Trikitixa Jaialdia egingo dute larunbatean Eihera plazan, arratsaldeko seietatik aurrera. Trikitixa Eskolako Iñaki Aranagak azaldu duenez, Auntxako eta Udal Kontserbatorioko ikasleek eskainiko ...

admin

Tripotx jatea eta irlandar musika Xaia ostatuan, ostiralean

Heldu den ostiralean, azaroaren 4an, tripotxa prestatuko dute afaltzeko Pausuko Xaia ostatuan, eta folk irlandarra egiten duen Cel 3 musika taldeak gaua animatuko du. Bakalau elkarteak antolatzen du; gehiago jakiteko eta erreserbatzeko deitu honako tel...

admin
Gehiago