
Pasa den astelehenean (duela hamar egun) Ertzaintzak lau pertsona atxilotu zituen Donostian, Oiartzunen eta Astigarragan, Bidasoako eta Donostialdeko hainbat etxebizitzatan lapurtzea egotzita. Herrizaingo Sailaren arabera, lapurretak irailean eta urria...

Lau partida jokatu eta laurak irabazi. Gipuzkoako Lehen Mailako Oiartzunek ederki hasi du denboraldia. Asteburuan, Allerru izan zuen aurrean laugarren jardunaldian, eta 4-5 irabazi zuen herriko taldeak. Lehenengo partidetako emaitza onei esker, lider d...

Bordari eta Satarka Literatura Lehiaketara lanak aurkezteko epea hilaren 31ko eguerdira arte zabalik egongo da Hondarribiko BAZ Biztanleen Arreta Zerbitzuan. Lanek euskaraz idatziak behar dute izan, argitaratu gabeak eta beste inon saritu gabeak. Gaia ...

Oraindik bi hilabete falta diren arren, San Tomas Batzordea dagoeneko hasi da lanean, eta hain zuzen, bihar, egingo dute aurtengo azoka antolatzeko lehen bilera. 19:00etan jarri dute hitzordua Merkatuzarreko erabilera anitzeko gelan. Horrenbestez, azal...

Eskolatik Kalera ekimenaren barruan, Kukubiltxoren Txirrikiz antzezlana ikusteko aukera izango da, etzi, 17:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. Haurrei, eta oro har, familia guztiari zuzendutako ekimena da. Antzezlan horrek Txirrikiz neskatila etorki...

Allerru Bk bina berdindu zuen joan den larunbatean Plazetan jokatu zuten partidan. EAS 08 taldea jaso zuten zuri-berdeek, eta ezin izan zuten orain arteko garaipen boladarekin jarraitu. Lezoarrek bigarren postuan jarraitzen dute, hamahiru punturekin, l...

Gaur arratsaldean ezohiko osoko bilkura egingo dute. Bertan, hiru puntu jorratuko dituzte. Udalbatzarra 19:30ean hasiko da, ohi bezala. Lehenengo puntuan, San Markoko Mankomunitatean udalak duen ordezkaritza aldatzeko proposamena aztertuko dute. Bigarr...

Udal Gobernu Taldeak proposatutako zergen eta tasen %3ko igoera izango da gaurko udalbatzarrean (18:30ean) eztabaidatuko duten punturik garrantzitsuenetakoa. Horrekin batera, udalak egoera ekonomiko okerrenean daudenentzako diru laguntzak ere proposatu...

Hirubelakaskoa mendia igoko dute Portu Agintaritzako Mendi Taldeko kideek. Larunbaterako deitu duen irteeran izena eman nahi dutenek 943 35 18 44ra deitu behar dute.

Igandean dute urteroko hitzordua Trintxer Mendi Taldekoek, herrian bertan. Mendiola Ulia Ibilaldi Neurtua egingo dute, martxaren XX. ekitaldia, hain zuzen, eta eguraldiaren iragarpenek ez badute huts egiten, euririk behintzat ez dute izango. Hori bai, ...

Mintzalaguna egitasmoko mintzalaguntzaileetako bat da Iosu Arruabarrena (Errenteria-Orereta 1987). Ekimen horren bidez, euskaldun berriei euskaraz mintzatzeko txoko bat egin nahi diete, eta taldetxoak sortzen dituzte, euskaldun zaharrak gidari direla: ...

Pasa den ostiralean erakusketa inauguratu zuten Xenpelar Etxean: Patxi Badiolaren Kostaldeari begirada bat. Azaroaren 2ra arte egongo da martxan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, Badiolak “oso era xume eta pertsonalean, eta sotiltasun dotore bat...

Ez garaipenik, baina ezta porrotik ere. Power Rangersek bina berdindu zuen asteburuan Denak Tabernaren kontra etxean. Hala ere, oiartzuarrek postu bat beherago jaitsi dira sailkapenean. Hamargarrenak dira lau punturekin. Jokatutako lau partidetatik bi ...

Hirugarren Mailako taldeak atsedenaldia zuen asteburuan, eta Gazte Mailan aritzen diren Saskilagunak-eko bi taldeek garaipena eskuratu zuten. A taldeak, 36-74 irabazi zion Astigarragari. Aritz Arruabarrena pibotak 27 puntu eskuratu zituen. B taldeak, b...

Bihar osteguna Gabriel Celayaren omenezko poesia emanaldia egingo dute arratsaldeko zazpietatik aurrera Hondarribiko Zuloaga Etxean.

Dar-Dar Produkzioak-en eskutik, down sindromea zer den ezagutzeko aukera izango da bihar, Errenteria Hiria Kulturgunean, 18:30etik aurrera. Etzi lanaren bidez, down sindromedunen eta euren familien errealitatea ezagutu ahal izango da. Antolatzaileen ar...

Gipuzkoako Emakumeen Ligako seigarren jardunaldia kaskarra izan da, emaitzari dagokionez, Allerrurentzat. Amara Berriren bisita jaso zuten, eta bi gol egin zizkieten donostiarrek. Bosgarren postuan dago taldea (zazpi dira). Datorren partida Arrobi Berr...

Herriko bioaniztasunean egiten ari diren aldaketen berri ematen ari da Lezoko Udala, eta gaur arratsaldean herritar guztiei zabalduta dagoen hitzaldia emango dute Kultura Aretoan, 19:00etatik aurrera. Bioaniztasunaren hobekuntza horiek zeintzuk diren Herri Eskolako ikasleei jakinarazi zizkieten joan den ostiralean, Altamiragain parkera egindako txangoan. Bertara 60 ikasle joan ziren, eta eurei egokitutako moduan azaldu zizkieten aldaketak: ekintza eta jokuen bitartez. Herenegun, berriz, Lezo Institutuko ikasleak ziren Jaizkibelera joatekoak, baina egin zuen eguraldia dela-eta (orduko 130 kilometroko haize boladak neurtu zituzten), bertan behera utzi zuten txangoa. Zuhaitzen landaketa Altamiragaineko parkean zein Jaizkibelen egin dituzte aldaketa horiek, ikasleek bisitatu dituzten guneetan, hain zuzen ere. Horrela, herriguneko parkean Iberdrolaren tentsio altuko kablea lur azpitik sartu zuten, eta zuhaitzak moztea ekidin zuten. Horrez gain, zuhaitz eta zuhaixka gehiago ere landatu zituzten. Guztira, 440. Landare inbaditzaileak ere kendu zituzten. Jaizkibelen, Done Jakue Bidearen eta Kredoarriren arteko eremuan, pinuak ordezkatu eta ameztiak landatzeko asmoa du udalak. Orain dela bi aste hasi ziren lan horiekin. Bestalde, hezegune bat ere sortu dute, fauna eta flora biderkatzeko asmoarekin.

Etxean Ondo egitasmo pilotua gauzatu ahal izateko hitzarmena sinatu zuten pasa den ostiralean. Sinadura ekitaldian izan ziren Oiartzungo Udalaren izenean Aiora Perez de San Roman alkatea, eta Matia Fundazioaren izenean Migel Leturia, fundazioko Gizarte Zerbitzuen zuzendaria. Bi erakunde horiekin batera, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Saila ere inplikatuta dago egitasmoan. Hilaren 10etik Etxean Ondo egitasmoa gauzatzen ari dira Oiartzunen. Egitasmoa garatu ahal izateko, Gizarte-Ongizate zerbitzuetako teknikariez gain beste langile bat kontratatu dute, “errefortzu gisa”. Oiartzunen kasuan, egitasmo pilotua landa-eremuan hasi dira aplikatzen, baina adineko jendea ahalik eta denbora luzeena eta ahalik eta egoera onenean euren etxeetan mantentzeko diagnostikoa egitean oinarritzen da egitasmoa: “Egitasmoa ez da soilik landa-eremuko adineko jendearen bizi-kalitateari begira garatuko, oro har, herriko adineko guztiei begira osatuko da diagnostikoa”. Urte eta erdiko epean, diagnostikoa egingo dute, adinekoen bizi-baldintzak hobetzeko etxeetara hurbildu daitezkeen zerbitzuak eta gizarteratze jarduerak zein izan litezken aztertuz.

Ipso Facto taldeak Isa Superestar antzezlana taularatuko du etzi. Antzezlanak, senarrak utzi ondoren, etxeko egongelan oroitzapenetan murgildurik bizi den emakumearen istoria kontatzen du. Ikuskizuna, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan egingo...