
David Iglesias Albizu (Pasaia, 1975) izango da aurrerantzean Trintxerpeko traineruaren entrenatzailea. Etxeko arraunlaria da, nahiz eta azken urteetan kanpoan aritu den arraunean. Urdaibain, Orion, Zumaian eta Donostiarran arraunean aritu eta gero, etxera bueltan da, estreinakoz entrenatzaile izateko. Etapa berria hastear da zuretzat. Nola bizi duzu momentua? Ilusio handiarekin. Iaz eskaintza berbera egin zidaten, baina orduan ez nuen denborarik, eta ezetz esan nuen. Ordutik ideia buruan bueltaka izan dut, aurten nire lagun eta taldeko presidente ohi Jokin Pegorekin elkartu nintzen arte. Berari nire prestutasuna helarazi nion, berak zuzendaritza berriari komentatu zion, eta ados jarri gara guztiak. Zuzendaritza ere berria da. Zeintzuk dira proiektu berriaren ardatzak? Trainerua hobetzea da erronka, urtero legez. Nik, nire aldetik, lanerako behar dudan guztia topatu dut. Instalazio oso onak, eta orain arte entrenatzaile izandako Manu Perezek utzitako taldea. Berak egin du lan zikina, bost hasiberriri arraun egiten erakutsi dielako. Lana nahiko aurreratua dago, beraz, aurten lortzen dugun guztia aurretik lan ona egin delako izango da. Denboraldia urruti dagoen arren, ziur baduzula lan planteamendurik. Azaroaren 2an hasiko gara entrenatzen. Baliteke bajaren bat izatea, baina talde osoak jarraituko duela espero dut. Horrez gain, nirekin batera Tolosako beste bi arraunlari berri datoz Trintxerpera, Jon Ander Agirre eta Beñat Luluaga, eta [...]

Madrilera joateko hegaldi bat gehiago jarriko dute astelehenetik aurrera Hondarribiko aireportuan. 09:05ean irtengo da egunero, eta nazioarteko hegaldiekin lotzeko aukera emango du. Hegazkina 141 plazako Airbus A319a da, eta Iberiak eskainiko du zerbitzua. Iberia, beraz, Hondarribiara itzuliko da, bere hegazkinekin, gainera. Azkenaldian, Air Nostrumen hegazkinekin eskaintzen zuen zerbitzua Iberiak. Iberiaren filiala da Air Nostrum. Nazioarteko hegaldiekin lotura Linea berria 09:05ean irtengo da Hondarribiatik, eta Madrilera ordubetean iritsiko da, nazioarteko hegaldiekin lotura egiteko. Ipar Amerika, Hego Amerika, Europa zein Afrikara doazen hegaldiekin lotzeko garaiz iritsiko da. Kontrako bidea egingo duen hegaldi bat ere izango da egunero. Madrilgo Barajas aireportutik 07:30ean irtengo da eta 08:25ean Hondarribian izango da. Eusko Jaurlaritzaren Garraio Sailetik jakinarazi dutenez, espero dute zerbitzu horrek bidaiari kopurua handitzea. Horrez gain, Jaurlaritzako kideak hainbat konpainiarekin bilerak egiten ari dira, “hegaldiak ugaritzeaz gain, lehiakortasuna handitu eta ahal den neurrian prezioak jeisteko”. Izan ere, Hondarribiko aireportuan bidaiari kopuruak jaisten jarraitzen du hilabetez hilabete. Aireportuko zuzendariek ere espero dute linea berriak joera negatibo hori aldatzea.

Bihar, urriko ipuin kontaketa saioa izango da Manuel Lekuona Bibliotekan, Lur Korta ipuin kontalari oiartzuarraren eskutik. 17:30ean hasiko da Korta ipuinak kontatzen Bibliotekako beheko solairuan. Oraingo honetan, saioa lau urtetik gorako haurrentzako...

Felipe Uriarteren eskutik Ladakh Tibet txikia diapositiba emanaldia ikusteko aukera izango da gaur, udal euskaltegian, 16:00etatik aurrera. Diapositiba emanaldiaren aurrerapena egin dute antolatzaileek: “Indiako Iparraldean, Kaxmir ondoan, Ladakh...

Datorren asteburuan, zehazki larunbat ilunabarrean, Mikel Martinez oiartzuarrak eta San Sebastian hernaniarrak Gartzarongo (Nafarroa) Txapelketako pilota finala jokatuko dute. Igandean, berriz, Ander Imaz oiartzuarrak eta Maya lesakarrak Errioxako Komu...

Genealogia zaleak ostiralean bilduko dira Meaka Auzo Elkartearen egoitzan, 18:30etik 20:30era. Besteak beste, arbasoen gaineko informazio bilatzeko tresnak ezagutu eta zuhaitz genealogikoak sortzen trebatuko dira bildutakoak. Afigen genealogia zaleen e...