Pala txapelketan izena emateko epea igandean itxiko dute
Aurten ere jarri dute martxan Xanisteban Eguneko Banakako Pala Txapelketa. Dagoeneko zortzigarren aldia da. Giriziak eta Kataxulo Gaztetxiak antolatu dute, eta Oiartzungo Udalak lagundu die. Igandea da izena emateko azken eguna. Miren, Amazkar eta Maku...
Aurten ere jarri dute martxan Xanisteban Eguneko Banakako Pala Txapelketa. Dagoeneko zortzigarren aldia da. Giriziak eta Kataxulo Gaztetxiak antolatu dute, eta Oiartzungo Udalak lagundu die. Igandea da izena emateko azken eguna.
Miren, Amazkar eta Makutxo tabernetan eman daiteke izena. Apuntatzeko momentuan, palistek inskripzioko zazpi euroak ordaindu beharko dituzte.
Partidak jokatzen astelehenean bertan hasiko dira, eta astelehnetan, astearteetan eta ostegunetan jokatuko dituzte, Kontzejupean —udaletxearen azpiko aldean—. Teniseko pilotarekin ariko dira. Hala ere, partiden egutegiak hilaren 28an banatuko dituzte (datorren ostiralean), 19:30ean, Kontzejupean.
Bai mutilen eta baita nesken finala ere abenduaren 26an jokatuko dituzte, Xanisteban Eguneko arratsaldean, 18:30etik aurrera.

