Pirinioetara joateko asteburuko irteera antolatu dute
Hilaren 24 eta 25erako iragarri dute Pirinioetara joateko asteburuko irteera Trintxerpeko mendizaleek. Urtero batzen dituzte indarrak , Itsastarrak, Trintxer eta Mendi Zaleak taldekoek, Pirinioetarako asteburuko irteera antolatzeko. Aurten Gavarnie eta Troumouse ingurura doaz, eta Pimine mendia igoko dute (2801 m). Hilaren 23an, larunbata, zeharkaldi biri bila egingo dute Troumouseren zehar. Igandean, berriz, gogorragoa izango da etapa. Gloriettesetik Gavarnie herrira joango dira eta hala nahi duenak, ondoren, Pimine mendira igotzeko aukera izango du. Gypaeteko aterpean lo Trintxerpetik hilaren 23an abiatuko dira, 06:45ean. Larunbateko gaua Gavarniko Gypaeteko aterpean emango dute. Irteerak 60 euro balio du eta prezioak autobusa, aterpea, eta gosaria eta afaria barne hartzen ditu. Informazio gehiagorako ondoko telefono zenbakietara dei daiteke: 943 39 07 26/ 943 39 60 55 edota 943 39 60 229
Hilaren 24 eta 25erako iragarri dute Pirinioetara joateko asteburuko irteera Trintxerpeko mendizaleek. Urtero batzen dituzte indarrak , Itsastarrak, Trintxer eta Mendi Zaleak taldekoek, Pirinioetarako asteburuko irteera antolatzeko. Aurten Gavarnie eta Troumouse ingurura doaz, eta Pimine mendia igoko dute (2801 m).
Hilaren 23an, larunbata, zeharkaldi biri
bila egingo dute Troumouseren zehar. Igandean, berriz, gogorragoa izango da etapa. Gloriettesetik Gavarnie herrira joango dira eta hala nahi duenak, ondoren, Pimine mendira igotzeko aukera izango du.
Gypaeteko aterpean lo
Trintxerpetik hilaren 23an abiatuko dira, 06:45ean. Larunbateko gaua Gavarniko Gypaeteko aterpean emango dute. Irteerak 60 euro balio du eta prezioak autobusa, aterpea, eta gosaria eta afaria barne hartzen ditu.
Informazio gehiagorako ondoko telefono zenbakietara dei daiteke: 943 39 07 26/ 943 39 60 55 edota 943 39 60 229


