Auntxa Trikitixa Eskolarako izenematea zabalik

Irungo Auntxa Trikitixa Eskolak datorren ikasturterako izena emateko epea ireki du. Trikitixa eta panderoa jotzen ikasi nahi duten 4 urtetik gorako haurreei zuzenduta dago, baina eskolatik esan dutenez “haurrez gain, gazteak eta helduak daude ika...

Irungo Auntxa Trikitixa Eskolak datorren ikasturterako izena emateko epea ireki du. Trikitixa eta panderoa jotzen ikasi nahi duten 4 urtetik gorako haurreei zuzenduta dago, baina eskolatik esan dutenez “haurrez gain, gazteak eta helduak daude ikasleen artean”. Auntxa eskola Irungo Anaka auzoan dago, Aldabe mendia kaleko 31 zenbakian. Irakasteko hainbat metodo erabiltzen dituzte Auntxan: zenbakien bidez, aurrez-aurre, baita solfeoarekin ere. Metodo ezberdinak baliatuz ikaslearen gaitasunak eta ezagutzak indartzen dituzte.

Informazio gehiagorako interesa dutenek 943 61 88 39 edo 615 79 05 10 telefonotara dei dezakete.

Bilatu Auntxa Eskola mapan

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.