Pasaiak etxean, kanpoan Trintxerpek
Etzi,16:30ean. Horixe Ohorezko Mailako Trintxerpe eta Pasaia taldeen asteburuko hitzordua. Etxean Pasaiak jokatzen du, Beti Gazteren kontra, eta kanpoan, berriz, Trintxerpe, Mondragonen kontra. Pasaiak, bestalde, bihar bertan ekingo dio bazkide txartel...
Etzi,16:30ean. Horixe Ohorezko Mailako Trintxerpe eta Pasaia taldeen asteburuko hitzordua. Etxean Pasaiak jokatzen du, Beti Gazteren kontra, eta kanpoan, berriz, Trintxerpe, Mondragonen kontra. Pasaiak, bestalde, bihar bertan ekingo dio bazkide txartelak banatzeari. 11:00etan jarriko dute postua Antxon, Gure Zumardian, itsaskien zozketarako, eta handik pasatu behar dute txartela jaso nahi duten bazkideek.

