
Josetxo Etxandi Oroitaldia herri mailako pilota txapelketa 36. aldiz antolatu dute aurten. Jada izena eman dezakete esku pilotan jokatzea gustuko duten lezoarrek. Hiru mailatan banatuko dute, aurten ere, pilota txapelketa. Horrela, 16 urtetik gorako pilotariek helduen maila osatuko dute; 1996an, 1997an eta 1998an jaio zirenek gaztetxoen maila osatuko dute. 1999an edo beranduago jaio zirenek, berriz, haurren multzoan jokatuko dute. Helduenek uztailaren 31ra arte dute izena emateko epea. Txingurri tabernatik pasa behar dute txapelketan parte hartu nahi dutenek. Gainontzekoek, 16 urtetik beherakoek, abuztuaren 15era arte dute izena emateko epea. Bi baldintza bakarrik jarri ditu Allerru Pilota Taldeak: federatu gabea izatea eta lezoarra izatea. Iaz, 60 bikote inguru Iaz 60 bikotek baino gehiagok hartu zuten parte Josetxo Etxandi Oroitaldian. Joxemi Garmendia Allerru Pilota Taldeko kideak adierazi duenez, kopuru hori bera errepikatzea gustatuko litzaioke aurten. Batez ere, nesken eta emakumeen parte hartze maila handiagoa izatea nahi dute Lezoko pilota taldekoek. Urtero bezala, Goiko Plazako frontoian jokatuko dituzte partidak. Txapelketaren helburua frontoi inguruan “giro jator eta atsegina sortzea” da. Txapelketaren jarraipena egin nahi duenak www.euskalnet.net/joxemige webgunera jotzea besterik ez du. Iazko garaileak hauek izan ziren: Sarasuak eta Subijanak osatutako bikotea Haur Mailan; Tatiegi-Tatiegi bikoteak Gaztetxo Mailan eta Aranburu eta Bergara Helduen Mailan. Federatuetan, berriz, [...]

Atzo egin behar zuten Arcachongo ur parkera (Okzitania) irteera Gazte Foruko kideek, baina bertan behera utzi zuten. Hala, data berria zehaztu dute: hilaren 27a. Joan nahi dutenek 20 euro sartu behar dituzte Euskadiko Kutxako honako kontu korrontean 30...

Lehenengo aldiz, Arditurri Eguna ospatuko dute igandean, hilaren 17an, Arditurriko meategietan, Udalak eta Gipuzkoako Parketxe Sareak antolatuta. Egun horretan, doaneko bisita gidatuak izango dira egun guztian zehar meategietan. Bisita horien helburua, Udaletik nabarmendu dutenez, Arditurriko meategietako aberastasuna zabaltzen jarraitzea da, herritarren eskura jartzea: “Izan ere, maiz gertatzen den modura, bertan ditugun altxorrak dira gutxien ezagutzen ditugunak. Horregatik, herritar guztiak gonbidatuta daude I. Arditurri Egunean Arditurriko meategietako altxorrak ezagutzera”. 10:00etan hasiko da I. Arditurri Eguna. Ordu horretatik 14:00ak arte, meategiak dohainik bisitatu ahal izango dira. Egun, bi ibilbide egin daitezke meategietan (motza eta luzea, arkeologoen azalpenekin osatua), eta biak ikusteko aukera izango da Arditurri Egunean. Izan ere, ibilbide luzeko lan guztiak dagoeneko bukatu dituzte, eta hori izango da egun honetan ezagutu ahal izango den berrikuntza nabarmenena. Arditurriko meategiko ibilbide luzearen eta lanen bukaeraren aurkezpena bihar egingo dute, 12:00etan. Egun osoko egitaraua igandean Arditurriko meategiak, baina, ez dira geologikoki soilik aberatsak, Udaletik gogorarazi dutenez. Horren adierazle dira iganderako antolatu dituzten tailerrak: geologia, musika eta eskulanak (azken hori, haurrentzat). Herri Musikaren Txokoak eta Luberri Ikasgune Geologikoak jarritako erakusketak ere izango dira, bisitariek ikus ditzaten. Hain zuzen ere, Luberriko Jose Angel Torresekin ordubeteko irteera egin ahal izango da 11:30ean, Arditurri inguruko mineralak ezagutzeko. Adin [...]

Udalaren webgunean, zinegotzi berriak eta Udalaren asmoak aurkezten ari dira. Lehen elkarrizketa, Aiora Perez de San Roman alkateari egin diote, eta ondoren etorri dira Pello Aramendi Gizarte-ongizate zinegotziarena eta Irati Etxebeste Euskara zinegotz...

Kultur Sustapen taldearen eskutik 21.enez Errenteria Hiria Taldekako Xake Txapelketa jokatuko dute igandean. Beste behin, gainera, Gerardo Elkano taldeko bazkide izandakoa eta Gipuzkoako xakean maila ona eman zuen jokalaria omenduko dute Kultur Sustape...

Sointek Produzioen eskutik, Gazte Antzerkiaren Jaialdiaren barruan.

Egitarau zabala prestatu dute Gabierrotako auzotarrek jaiakospatzeko

Abesbatzen saio bikoitza izango da aste honetan Errenteria-Oreretan. Biharkoan, Donosti Ereskiren Schola Gregorianistak eta abesbatza mixtoak kontzertua emango dute Agustinetako elizan, eta igandean, berriz, Landarbaso abesbatzaren txanda izango da Mad...

Ostadar arku jaurtiketa taldeak I. Errenteria Hiria Arku Jaurtiketa Txapelketa antolatu du larunbat honetarako. Fanderiako futbol zelaian jokatuko dute, 15:15etik aurrera, eta Gipuzkoako eta Euskadiko txapeldunak ikusteko aukera izango da. Arkua jaurti...

Herri Musikaren Txokoak eta Oiasso museoak elkarlanean, Erromatarren eta baskoi haien musikaren inguruan izeneko jardunaldiak egingo dituzte Oiartzunen zein Irunen. Larunbatean Oiartzunen egingo dituzte ekitaldiak. Goizean, Herri Musikaren Txokoan...

Etzi da Lanbide Prestakuntzako zentroan izena emateko azken eguna. Horretarako eta zentroan bisitak egiteko 943 40 48 94 telefono zenbakira deitu behar da. Posta elektronikoa ere badute: cip@pasaia.net. Lanbide Prestakuntzako zentroa lanbide bat ikas...

Pasaiako Udaleko Gazteria eta Kirol Departamentuak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Pasaiako zenbait klubekin elkarlanean sustatzen duen Uda 2011 kirol kanpaina bigarren txandan sartuko da dagoeneko. 8 eta 16 urte bitarteko gaztetxoek izena eman dezak...

Plakak eta garaikurrak banatu eta gero, 20:00etan ohiko txupina botako dute alkateordetzatik Lau egun iraungo dituen Karmengo Jaiak hasiko dira bihar arratsaldean Trintxerpen. Azken egunetan giroa berotzeko hainbat ekitaldi izan dira, baina benetako festa bihar hasiko da. Jaiei hasiera ofiziala eman aurretik, haurrentzako askaria eta jolasak eta erraldoi eta buruhandiak izango dira. Gero, plakak eta garaikurrak banatuko dituzte eta horren ondoren txupina botako dute alkateordetzatik. Aurtengo alkate gizon-andreak Joaquin Martinez Vidal eta Mari Carmen Maneiro Rodriguez izango dira, horiek botako dute txupina. Emakumeen danborradak 25 urte Aurten emakumeen danborradak 25 urte bete ditu. Festen azken egunean aterako dira kalera, igandean. Trintxerpen damak eta misterrak ateratzen dira eta aurten 25 urte hauetan mister izandakoak izango dira misterrak, hau da, 80 mister. Danborradaren ondoren frontoian afaria egingo dute. Egitaraua Bihar 16:00etan. Haurrentzako askaria eta jolasak Azkueneko pistan. 17:30ean. Erraldoiak eta buruhandiak aterako dira Azkueneko pistatik. 19:00etan. Jaiei hasiera emango diete alkateordetzan. Plakak eta garaikurrak emango dizkiete jaietako alkateei, danborradetako damei eta misterrei eta nabarmendu diren trintxerpetarrei. Horrez gain, musika banda barrutiko kaleetan ibiliko da. 19:30ean. Karmengo Amaren Hirurrena Karmengo Amaren elizan. 20:00etan. Txupinazoa, ikurriña igotzea, kanpai iraulketa eta herriko presoen aldeko kartelada, alkateordetzan. 20:00etan. Danborrada tradizionala alkateordetzatik. Etzi 11:00etan. Haurrentzako herri jolasak [...]

Iñaki Gracia preso oreretarra aske geratuko da baldintzapean, askatu.org webguneak jakinarazi duenez. Gaineratu duenez, ez diote bermerik jarri, baina astero joan beharko du sinatzera, eta ezingo da espainiar estatutik atera. Gracia maiatzean atxil...

Jaizbibelgo ipar hegian lurrazpiko ura ustiatzeko obra egiten ari dira eta Hondarribia, Irun, Pasaia eta Lezoko bizilagunak kezkatuta daudela azaldu du Hondarribiko Bilduk. Hori dela eta, Bildu Hondarribia koalizioa eta hainbat talde ekologistako kide joan den igandean, lanak egiten ari diren eremura hurbildu ziren. Artean bi ingeniari joan ziren, eta obrak ikusita lanak berehala eten behar zirela adierazi zuten, proiektuak Jaizkibelgo ekosisteman izango duen eraginen azterketa sakona egiteko. Proiektuaren helburua, akuiferoen sorburuko ura ponpatzea da, berez gaur egun arte irizpide zuzen batekin erabiltzen ari zen sistema baztertuz, alegia ura itsasoratu baina metro batzuk lehenago bakarrik ponpatzekoa. Azalpenak eskatzen dituzte Ibilaldian ondorengoek parte hartu zuten: Jaizkibel bizirik, Eguzki Irun, Ekologistak martxan, Bildu Hondarribiko ekologista militanteak, eta Berlineko Junge Welt egunkariko Euskal Herriko berriemailea. Adierazi zutenaren arabera, beharrezkoa ikusten dute agintariek Natura Sarea 2000ren partaidea den eremuan egiten ari diren lan horien gaineko gutxieneko azalpenak ematea. Horrela azaldutako zalantzetako bat Jaizkibelgo iparraldeko hegiko lur azpian pilatuta dagoen ura ustiatzeko behar larria ote dagoen da, kontuan izanda Txingudiko Zerbitzuen arabera azken urteetan ur kontsumoak beheraldi arina izan duela, biztanleria handitu arren, besteak beste hornidura sarea hobetu delako eta uraren erabilera arduratsuari buruz herria jakitunago delako. Horrela, Bildu Hondarribiak gaian interesa dutenentzako batzarra antolatu [...]

Circobaya antzerki taldearen eskutik, Gazte Antzerkiaren jaialdiaren barruan.

Bost urte betetzen ditu aurten Oiasso Museoak. Bost urte hauetan proiektua sendotu da, eta dagoeneko hiriko eragile turistiko nagusietako bat bilakatu da. Erakusketa iraunkorraz gain, eguneroko jardueren osagarri diren ekintzek geroz eta publiko gehien interesa pizten dute, eta museoaren helburu hezitzailea gauzatzen laguntzen. Horien artean daude gaur eta igandea bitartean egingo diren Dies Oiassonis (Oiassoko Egunak) historia berreraikitzeko jardunaldiak. Oiassoko Egunei buruzko erreportaia ostiralean BOGA astekarian. Egitaraua Hilaren 16an, larunbata Jolas erromatarrak haurrentzat: Tortolosak, hiru lerroan, estrategia-jokoak (ludus latronculorum…), triki-makoak… Museoko plazan, 17:30etik 20:00etara. Isisen prozesioa (Navigium Isidis): 18:00etan museotik Dunboako kanalera. 18:30ean ontziaren uretaratzea (Sollemnissimas preces). 19:00etan nabigazio denboraldi hasierako zeremonia (Ploiaphesia), museoan. Antzerkia: Mendigorriako (Nafarroa) Larrahi taldeak Miles Gloriosus (Gudari harroputsa) lana antzeztuko du, Plautoren obran oinarrituta. Museoaren plazan, 20:30ean. Hilaren 17a, igandea Artisau azoka: Jolas erromatarren tailerra, Thermopilia (Erromatar mokaduen salmenta: garum, ardo espeziatuak, mulsum…) eta Musaion (erromatar kulturari buruzko jarduerak: brontzea, kriseilugintza…), Musica in via (kalejira Ludi Scaenici taldearekin). Museoaren plazan 12:00etatik 14:00etara, eta 17:00etatik 20:30era. Hormako fresko pintura tailerra: Erromatar garaiko etxeen dekorazio teknikak ezagutzeko tailerra. 9 urtetik gorako haurrentzat eta nagusientzat. Museoan 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 19:30era. Augustus: Erromako lehen enperadorearen gaineko berreraikitzea. Zabaltza plazako karpan, 12:00etan. Munera gladiatora: Erromako gladiadoreen borroka. Museoan 12:00etan [...]

Helena Tabernak zuzenduriko ‘Nagore’ dokumentala emango dute gaur ETB1ean, 22:00etan. Semincin, Valladolideko Nazioarteko Zinemaldiaren 55.edizioan estreinatu zuten iaz. Helena Tabernak zuzendu du lana, eta Nagore Laffageren hilketa borti...

Real Unionek emakumeen taldeak indartu nahi ditu. Hala, 1998an eta 1999an jaiotako eta futbolera jokatu nahi duten neskei deialdia egin diete, Kadete Mailako taldea osatzeko. Izena eman nahi dutenek honako telefono zenbakira deitu behar dute: 943 62 01...

Alarde Parekidearen Batzordeak jakinarazi du “denon artean egin dugun alardea aurreko urteetakoa baino askoz jendetsuagoa” izan dela. Hala, ekainaren 30eko desfilearen balorazio oso baikorra egin dute Alarde Parekideko arduradunek: “Alardearen nondik-norakoak poztu eta asebete gaitu”. Eskerrak eman dizkiete Alarde Parekidean parte hartu zutenei, espaloietan izan ziren ikusleei “animatzeagatik eta sutsu txalotzeagatik”, eta batik bat, “bakan batzuren intolerantziaren biktima izatea suertatu zaienei”. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Emakunderen babesa ere eskertu dute Alarde Parekideko ordezkariek, “haien laguntzagatik ez balitz ez baikenuke alardea gauzatzerik izango”. Erakunde horietako ordezkariak izan ziren Alarde Parekidea babesten eta bertan parte hartzen. Normalizazioa Urtetik urtera Alarde Parekidearekiko errespetua eta begirunea “finkatzen” ari dela uste dute Batzordekoek, eta hori, herritarren arteko normalizazioa eta elkarbizitza “sendotzeko” lagungarri dela ziur daude: “Errespetua, maitasuna eta begirunea, iritzi desberdinen gainetik izango dira egunen batean”.