“Alardearen nondik-norakoak asebete gaitu”

Alarde Parekidearen Batzordeak jakinarazi du “denon artean egin dugun alardea aurreko urteetakoa baino askoz jendetsuagoa” izan dela. Hala, ekainaren 30eko desfilearen balorazio oso baikorra egin dute Alarde Parekideko arduradunek: “Alardearen nondik-norakoak poztu eta asebete gaitu”. Eskerrak eman dizkiete Alarde Parekidean parte hartu zutenei, espaloietan izan ziren ikusleei “animatzeagatik eta sutsu txalotzeagatik”, eta batik bat, “bakan batzuren intolerantziaren biktima izatea suertatu zaienei”. Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Emakunderen babesa ere eskertu dute Alarde Parekideko ordezkariek, “haien laguntzagatik ez balitz ez baikenuke alardea gauzatzerik izango”. Erakunde horietako ordezkariak izan ziren Alarde Parekidea babesten eta bertan parte hartzen. Normalizazioa Urtetik urtera Alarde Parekidearekiko errespetua eta begirunea “finkatzen” ari dela uste dute Batzordekoek, eta hori, herritarren arteko normalizazioa eta elkarbizitza “sendotzeko” lagungarri dela ziur daude: “Errespetua, maitasuna eta begirunea, iritzi desberdinen gainetik izango dira egunen batean”.

Alarde Parekidearen Batzordeak jakinarazi du “denon artean egin dugun alardea aurreko urteetakoa baino askoz jendetsuagoa” izan dela. Hala, ekainaren 30eko desfilearen balorazio oso baikorra egin dute Alarde Parekideko arduradunek: “Alardearen nondik-norakoak poztu eta asebete gaitu”.
Eskerrak eman dizkiete Alarde Parekidean parte hartu zutenei, espaloietan izan ziren ikusleei “animatzeagatik eta sutsu txalotzeagatik”, eta batik bat, “bakan batzuren intolerantziaren biktima izatea suertatu zaienei”.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Emakunderen babesa ere eskertu dute Alarde Parekideko ordezkariek, “haien laguntzagatik ez balitz ez baikenuke alardea gauzatzerik izango”. Erakunde horietako ordezkariak izan ziren Alarde Parekidea babesten eta bertan parte hartzen.

Normalizazioa
Urtetik urtera Alarde Parekidearekiko errespetua eta begirunea “finkatzen” ari dela uste dute Batzordekoek, eta hori, herritarren arteko normalizazioa eta elkarbizitza “sendotzeko” lagungarri dela ziur daude: “Errespetua, maitasuna eta begirunea, iritzi desberdinen gainetik izango dira egunen batean”.

Irungo Alarde Parekidea

Irungo Alarde Parekidea

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.