2011/7/13

Udan biztanlegoa hirukoiztu delako segurtasun neurriak indartu dituzte Hendaian

Hendaiako Herriko Etxeak harrera egin die udan zehar herriko segurtasuna indartuko duten poliziei eta gainontzeko eragileei. Bi esparru nagusitan lan egingo dute horiek guztiek: kaleetako segurtasuna bermatzeko ahalegina egingo dute, eta hondartzetan gora-beherarik egon ez dadin arduratuko dira. Joan den astean egin zien harrera Herriko Etxeak segurtasunaz arduratuko diren poliziei eta gainontzeko langileei. Jean-Baptiste Salaberri auzapezak jakinarazi zuen Hendaiako biztanleen kopurua hirukoizten dela uda sasoian, «Ipar Euskal Herriko kostaldeko helmuga turistiko nagusiena delako». Horrela, turisten nahiz herritarren segurtasuna bermatzeko indar berezia jarri dute herriko agintariek, «mugan kokatua izateak arazo bereziak sortzen baititu». Zereginak Ohiko segurtasun eragileek nahiz udako laguntzaileek zeregin zehatzak izango dituzte uda sasoian. Alde batetik, kaleko segurtasuna eta «gizalegezko jokamoldeak» zainduko dituzte, bai Hendaiako kaleetan bai hondartzetan. Bestalde, trafikoa arautzen lan egingo dute: autoa aparkatzeko arazoak saihesten ahaleginduko dira, eta aldi berean herri barruko trafikoan arazoak sortuko balira, horiek konpontzen saiatuko dira. Hondartzetan ere arreta berezia jarriko dute zaindariek. Bertako arauak errespetatzeko baliabideak jarriko dituzte, eta surf eskolei araudia zorrotz aplikatuko dietela ziurtatu dute Herriko Etxeko ordezkariek. Salaberri auzapezak nabarmendu du udan lanean arituko direnen arteko «sinergia eta osagarritasuna» beharrezkoak izango direla, hendaiarren eta udatiarren «segurtasuna eta lasaitasuna» bermatzeko.

admin

Oiartzun Irratia: uztailak 13

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Arrosa. 11:30ean: Metaziyan bila, EHNE sindikatuaren tartea. Gaia: lehenengo sektorea. 12:10ean: Udalaren tartea: I. Arditurri Egunaren harira, Kristina Brit. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan:...

admin
Gehiago