
Xanistebanetako txekorrada (Gazte Eguna) prestatzeko bilera deitu dute gaur arratsalderako. 18:30ean izango da, Kataxulo Gaztetxian. Herriko gazteei agertzeko deia egin diete.

Arditurri okupatu zutela 25 urte betetzen dira aurten. Hori dela eta, bertan ibiltzen direnek erakusketa antolatu zuten lehenengo. Hilaren 2an inauguratu zuten, eta jarrita egongo da uztailaren 22a arte. Orain, jai egitaraua antolatu dute asteburu hone...

Bost milioi ikusle dituen M6 telebista kate frantsesak, Hondarribiko pintxoen erreportajea eskainiko du. New York Times eta Hendaiatik dazoten herritarrek gomendatuta, Bixente Muñoz sukaldariaren gidaritzapean Hondarribia bisitatu dute. Horrela, San ...

TAO eta garabi zerbitzuetako langileek elkarretaratzea egingo dute larunbata eguerdian udaletxeko arkupeen parean, kargu hartzera doazen zinegotziei arloko gatazka konpondu gabe dagoela gogora ekartzeko. ELAk jakinarazi duenez, bilkura ixila izango da,...

Bihar eta etzi alebinen I. Miguel Jaurrieta Txapelketa jokatuko dute Beraungo futbol zelaian. Beti Ona taldea ibili da antolakuntza lanetan. Bertan inguruko futbol eskolek parte hartuko dute: Urnietakoak, Debako Amaikak Batek, Lesakako Beti Gaztek, Int...

Udalak Martin Beramendiren kontrako kereila aurkeztu du Donostiako Instrukzio Epaitegian. 2003-2007 legegintzaldian, Beramendi alkate zela egindako balizko lege-hausteak aztertzeko eskatu die epaitegiei: “Dokumentazio ofizialen zaintzan desleialtasun eta prebarikazio delituen zantzuak badaudelako hartu da gaia epaitegien esku uzteko erabakia”. Ikerketa Batzordeak egindako ikerketaren ondoren, udalbatzarrak urtarrilaren 23an erabaki zuen Beramendi auzipetzea. Udalak Beramendik egindako lege-hausteek ondorio judizialak izatea espero du: “Oiartzuarrei iruzur egin zielako eta herritar guztien kalterako jokabideak izan zituelako”. Delitu hauen zigorra kargu publikoak betetzeko gaitasungabetzea eta baita kartzela zigorra ere izan daitezke. Dokumentuak gorde 2007ko ekainean utzi zuen Alkatetza Beramendik. Iazko uztailaren 20an 20 dokumentu kaxa atzeman zituzten udaleko langileek Eusko Alkartasunaren egoitzan. Kaxak ireki ondoren gisa guztitako dokumentazio ofiziala zegoela ohartu zen Udala: “Teknikoen informe originalak; herritarren eta entitate pribatuen eskaerak; espediente administratiboak; hitzarmenak; proiektu eta ikerketak, eta CD originalak. Ia sail guztietakoak. Horrek oztopoak eragin ditu funtzionamenduan eta arriskuan jarri ditu zenbait diru-laguntza eta proiektu”. Prebarikazioa Udaletik nabarmendu dutenez, prebarikazio zantzuak ere aurkitu zituzten: “Batez ere, Txarako parkeko lanetan izan zuen jarrera oso kezkagarria da. Hasieran, 1.211.566 eurotan esleitu zituen udalbatzarrak Txarako parkea egiteko lanak. Baina gero, proiektua aldatu zuten lan gehigarriak egin ziren. Inolako tramite administratiborik jarraitu gabe milioi bat euroko lan osagarriak egiteko agindu [...]

Kurtsoa amaitzen ari dela eta, Errenteria Musikaleko ikasleek musika eta dantza emanaldiak egingo dituzte astelehenean hasi eta hilaren 24ra arte. Lehenengo astean dantza emanaldiak izango dira, eta horiek 19:30ean hasiko dira. Bigarren astean, berriz, musika kontzertuen txanda izango da, eta 17:30ean eta 19:30ean entzun ahal izango dira. Dantza zein musika emanaldiak Errenteria Hiria Kulturgunean edo hango entsegu gelan izango dira. Egitaraua Hilak 13, astelehena Euskal dantza eta musika ikasleak, 19:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. Hilak 14, asteartea Euskal dantza eta musika ikasleak, 19:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. Hilak 15, astezkena Dantza garaikideko ikasleak eta musika ikasleak, 19:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. Hilak 16, osteguna Klake eta musika ikasleak, 19.30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. Hilak 17, ostirala Euskal dantza eta musika ikasleak, 19:30ean, Errenteria Hiria Kulturgunean. Hilak 20, astelehena 17:30ean: Musika eskolako bakarlariak eta talde instrumentalak, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. 19:30ean: Musika eskolako bakarlariak eta talde instrumentalak, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Hilak 21, asteartea 17:30ean: Musika eskolako bakarlariak eta talde instrumentalak, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. 19:30ean: Ikasle helduak, Errenteria Hiria Kulturguneko entsegu gelan. Hilak 22, asteazkena 17:30ean: Musika eskolako bakarlariak eta talde instrumentalak, Errenteria Hiria Kulturgunean. 19:30ean: Musika eskolako bakarlariak eta talde instrumentalak, Errenteria Hiria Kulturgunean. Hilak 23, osteguna 17:30ean: Musika eskolako [...]

Laurak Bat Egunaren barruko pintxo dastaketa gaur eta bihar da, eta ez bihar eta etzi. Horrez gain, esan Busturia tabernak parte hartuko duela pintxo dastaketan, eta, aldiz, Coruña eta Miranda tabernek ez dutela pintxorik eskainiko.

Haurrentzako igeriketa ikastaro trinkoa antolatu du Gezak SL-k Elorsoro kiroldegian hilaren 13tik 30era. Ikastaroa, lau urtetik gorako haurrentzako da —edo ikastaroan zehar lau urte beteko dituztenentzat—. Astelehenetik ostegunera, ordu erdiko saio...

Hondarribiko Bilduk jakinarazi du bere zerrendaburua aurkeztuko duela bihar alkate izateko, eta hari emango diola botoa. «Hiriko udal talde ezkertiar eta abertzale» bakar bezala definitu du bere burua Hondarribiko Bilduk, eta hiritarrei aurkeztutako udal programa aurrera eramateko “indarberriturik” daudela adierazi dute. “Elkarlanerako prestutasuna” izango dutela nabarmendu dute, “landu beharreko erantzukizunetan beste alderdiekin bat gatozenean. Gure proposamenen alde aritzeko konpromiso sendoa ere izango dugu, hauteskunde kanpainan hiritarrei emandako hitzari eusteko baldin bada”. Udal eredu parte hartzailea bilatuko du Bilduk legegintzaldian, eta parte hartze hori bermatzeko jarriko dituzten baliabideen berri “lehenbailehen” emango dutela jakinarazi dute: “Elkar langintza horretan partaide nahiko genituzke herriko elkarte eta eragile guztiak”. Azkenik, Hondarribiko Bilduk eskerrak eman dizkie maiatzaren 22an botoa eman zieten 2.066 hondarribiarrei, eta emaitza hori “aurrerapauso handia” dela aitortu dute, “Hondarribiko udalgintzaren eta herrigintzaren sinbiosi parte hartzaileari eragiteko”.

Hendaiako Mr. Bricolage saltokiak Santiagotarrak Arraun Elkarteko pistako arloa babestuko du. Hala erabaki dute bi aldeek aste honetan. Aurrerantzean, Mr. Bricolagek Irungo piraguistei kanoak eta kajakak konpontzeko behar duten materiala utziko die. Saltokiko arduradun Arnaud Megiasek eta arraun elkarteko pistako ordezkari Xalbat Olazabalek hilaren 9an sinatu zuten hitzarmena, Hendaian.

Gaur arratsaldean hasiko dira mendekosteak, Zabarreren etorrerarekin. Lezoarrek 18:30ean egingo diote harrera, kaian. Ordubete beranduago botako dute txupinazoa alkate txikiek, pregoia irakurri eta gero. Ondoren, erraldoiek eta buruhandiek kalejira egingo dute, txistulariek lagunduta. Aldarrikapenak ere txokoa izango du jaietan, eta 20:00etan presoen aldeko kartelada egingo dute Gurutze Santuaren plazan. 21:00etatik aurrera piraten afaria egingo dute toki berean. Gau aldean musika izango da nagusi, plazako dantzaldiarekin eta Txerrimuñoko eta Ibai-Ondoko kontzertuekin. Mendekosteetako egitaraua Ostirala, hilak 10 18:30ean. Zabarreren bila joango dira kaira (pirataz mozorrotuta joateko eskatu dute). 19:30ean. Alkate Txikiek jaiari hasiera emango diote: pregoia, txupinazoa, dantzarien agurra… Jarraian. Buruhandi eta erraldoien kalejira, txistulariekin. 20:00etan. Preso eta iheslarien aldeko kartelada. 21:00etan. Piraten afaria Gurutze Santuaren plazan. 23:00etan. Dantzadi taldearen emanaldia plazan. 23:00etan. Kontzertua Ibai-Ondon: Never Surrender, Street Bastards eta Matik 95. 23:30ean. Gamora eta Yellow Pagen kontzertua Txerrimuñon. Larunbata, hilak 11 10:00etan. Dultzaineroen diana. 10:30ean. Haurrentzako jolasak, Euskal Herria plazan. 11:00etan. Erromeria Saldise plazatik abiatuta. 12:30ean. Buruhandi eta erraldoien kalejira. 13:00etan. Musika eskolako bandaren kontzertua, plazan (eguraldi txarrarekin, Gezalan). 14:00etan. Euskal dantzazaleen bazkaria, Saldisen. Jarraian, Iñaki Labakaren kantaldia. 16:00etan. Haurrentzako jolasak, Euskal Herria plazan. 16:30ean. Truk txapelketa Tiñelu elkartean. 17:00etan. Dantzak Karlos Saldise plazan. 18:00etan. Buruhandi eta erraldoien kalejira. 18:00etan. Sagardo [...]

The Boogalords taldeak kontzertua emango du bihar San Marko gotorlekuan. Emanaldia 18:30ean hasiko da.

Bihar, bertso poteoa izango da herriko tabernetan, 20:00etan hasita. Andoni Egaña, Iñigo Izagirre eta Unai Iturriaga ariko dira bertsotan. Giriziako Bertso Sailak antolatu du ekimena.

Mariasun Landa idazle errenteriarra Moskuko Nazioarteko Liburu Azokara gonbidatu dute. Liburu azoka hori lau egunez egingo dute gaurtik hasi eta astelehenera arte. Kompasguide argitaletxeak errusieraz publikatu du Krokodilo bat ohe azpian bere lana, et...

Biharko Udaberri Festa antolatu dute Urkabe Baitakoek. 18:00etatik goizeko ordu txikiak arteko egitarau prestatu dute: disko jartzaileak, Zozongo, hainbat jarduera, parrillada…

2002/2003 ikasturtean hasi zuen mendi irteerak egiteko ekimena Elizalde Eskolako Guraso Elkarteak. Ikasturte honetako azken irteera bihar egingo dute. 10:00etan, Elizaldetik abiatuta Aldura aldera joango dira. Hilean behin, eguraldiak laguntzen badu, i...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Joel Rodriguezen eskutik, zinema eta DVD estreinaldiak. 11:30ean: Estudioan Ergoiengo Jai Batzordeko Arritxu izango da eta Ergoiengo jaien egitaraua errepasatuko dute. 12:10ean: Eltze tartin. ...