Jaizkibel mendiko paramoudrak ezagutzeko natura ateraldia antolatu du CPIE Euskal Itsasbazterrak larunbaterako. Arazandiko kide batek Eozenoko garaian (55-40 milioi urte atzera) sorturiko zizare-zuloetako konkrezio batzuen inguruko azalpenak emango ditu. Ateraldi hori ekainaren 8an gai beraren gainean Abbadia eremuko Nekatoenea baserrian emandako hitzaldiaren jarraipena da, eta Bizkai-Gaskoniako golkoko ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera izanen da. Ateraldia frantsesez izango da, eta komeni da aldez aurretik izena ematea (0559-203720). Izena ematerakoan esango dute abiapuntua zein den. Prezioa 12 eurotan jarri dute, eta bakoitzak bere bazkaria eraman behar du.
Maurice Ravel Kontserbatorioko ikasleek kolore anitzeko ikusgarria eskainiko dute ostegunean Hendaian, hirugarren zikloko orkestrarekin, Hendaiako musika eskolako ikasleekin, Kontserbatorioko gazte abesbatzarekin eta antzezlari batekin. 19:00etatik aur...
Mendi martxa egin zuten pasa den larunbatean Gaintxurizketan barrena, Lurraldeko Zatitkako Planak Kaltetutako Asanbladak antolatuta. Guztira, 60 bat lagun bildu ziren Gurutze Santuaren plazan eta Gaintxurizketarako bidea hartu zuten. Mendi martxan Gaintxurizketako eremuan eraiki nahi duten 180 hektareako plataforma loistikoa salatu zuten. Hori eraikitzeak bertako baserri lurretan eragingo lituzkeen kalteak ere arbuiatu dituzte, eta baserri lurren aldeko aldarria egin zuten. Gainera, Gaintxurizketan bizi diren baserritarrekin hitz egiteko geldialdiak egin zituzten, bertako bizilagunei entzuteko eta proiektuaren nondik norakoak jakiteko asmoz. Lehenengo geldialdia Urrullo baserrian egin zuten. Jaizkibelgo kanpo kaia egingo balitz, bertara joateko tunelek eta sarbideek baserria kaltetuko lukete. Herrikoetxen ere gelditu ziren ibilaldian parte hartu zutenek (plataforma logistikoaren barnean geratuko litzakete baserria). Berdin egin zuten Bakarraztegin (N-1 errepidea A-8 autopistarekin lotzeko errepide berriarengatik eraitsiko lukete) eta Granada, Abdendaño eta Itsuek baserrietan. Azken horien kasuan, geltoki intermodala eraikitzen badute, bota egingo lituzkete bi etxe horiek. Hamaiketakoa eta hitzaldia Itsue baserrian egin zuten hamaiketakoa, bertako bizilagunek prestatutakoa. Gainera, etxe horretakoek hitza hartu zutenean, nekazaritza lurren balioaz eta bertako produktuak ekoizteko zein garrantzitsuak ziren azaldu zieten mendi martxan parte hartu zutenek. Horregatik, Gaintxurizketa bere osotasunean mantentzearen aldeko apustua egin zuten Itsueko bizilagunek. Aitor Esnaola Legorretako bizilaguna (egun espetxean dago) ere gogoratu zuten mendi [...]
Egunotan iritsiko dira haur sahararrak herrira, eta oporrak ondo hasteko El Watan elkarteak ongietorri festa egingo die larunbatean, Doneztebe plazan, 17:00etan: “Gure ustez ongietorria merezi dutelako, gonbidatuak zaudete Oiartzungo haur, guraso...
Musikoterapia tailerra antolatu dute Kiribila Sanergia Zentroan (Kontzejupe plazako behealdean, anbulatorioaren atzean) larunbaterako, 10:00etatik 14:00etara. Tailerrak 60 euro balio du, eta aurretik izena eman behar da, honako zenbakian: 686 81 19 14....
Barrutiko lehen jaiak sanjoanek hasiko dituzte, Donibanen. Etzi arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko dira ofizialki, Iker Torresek eta Maialen Fernandezek botako duten txupinarekin. Aurretik, giroa prestatzen hasteko, buruhandiak ibiliko dira, Meipitik Santiago plazaraino. Dena den, sanjoanetako egitaraua Itsas Mendiko XV. Pala Txapelketak estreinatu zuen. Joan den larunbatean jokatu zuen finala, eta Endika Gametxo eta Jesus Manzisidorrek lortu zuten txapela. Txapeldunordeak Doni Azkarate eta Joseba Manzisidor izan ziren. Antolatzaileek adierazi dutenez, aurten lesio larriak izan dira txapelketa bitartean, eta horrek lehiaren martxa oztopatu du. Uztailaren 2an, futbito txapelketa Astebete atseden hartu ondoren, uztailaren 2an emango diote bukaera jaiei. Egun horretan, futbito txapelketa jokatuko dute hamasei orduz jarraian. Egitaraua Hilak 23, osteguna 18:30ean. Buruhandiak aterako dira, Meipitik Santiago plazaraino. 19:30ean. Txupina bota eta ikurriña igoko dute Iker Torresek eta Maialen Fernandezek. Gaztetxoek aurreskua dantzatuko dute eta jarraian erraldoien dantza ikusteko aukera egongo da. 20:00etan. Bertsolariak herrian zehar bertsoz-bertso. 20:00etatik 21:30era. Dantzaldia. 21:15ean. San Joan martxa joaz Konstantzia Bandak plazatik elizarainoko bidea egingo du. Salbea amaitzean, plazara itzuliko da eta sua piztu bitartean, musika eskainiko du zuhaitzaren aurrean. 22:30ean. San Joan sua eta aurreskua Santiago plazan. 23:30etik 01:30era. Dantzaldia. Hilak 24, ostirala 10:00etan. Diana. 12:00etan. Haurren eta gazteen danborrada izango da Meipitik Santiago [...]
Hondarribiko Udaleko Kultura sailak 2011ko Jai Nagusietako Kartel Lehiaketa antolatu du. Parte hartzaileek erabili behar duten teknika librea da, hau da, argazkia, margoa, marrazkia, collage… Lanek derrigorrez jatorrizkoak izan beharko dute. Kar...
Txingudi Saskibaloi Elkarteak emakumentzako saskibaloi eskolak antolatu ditu. Astelehenetan Azken Portun 17:30ean, asteartetan Hondartzan 18:00etan eta ostegunetan Hondartzan 18:15ean. Azken Portun hasiera irailaren 12an izango da eta Hondartzan iraila...
Andoain eta Getarian hainbat kontzertu eman ondoren Errenteria Musikaleko orkestrak etzi bukatuko du ikasturtea, hain zuzen, Errenteria Musikalek berak antolatu duen kurtso amaierako kontzertuekin batera. Orkestrak bi obra joko ditu: Haydnen 101 sinfoniako Andantea eta Mozarten 26.en piano eta orkestrarako kontzertua. Bakarlari moduan, Nhora Indakoetxea Errenteria Musikaleko ikasle ohia ariko da. Egun Musikeneko ikaslea da, Sergio Zapirainen zuzendaritzapean. Emanaldia 19:30ean izango da etzi, Errenteria Hiria Kulturgunean. Egitaraua G. B Pesceten Presto. Alazne Quintanilla ariko da pianoan. Goffin & Masserren Nothing´s gonna change my love for you. Josune Errazkin ariko da pianoan. P. I. Txaikovskiren 3. Kontzertua Op. 35 biolin eta orkestrarako. Bittor Hernandek joko du biolina, eta Javier Hernandezek pianoa. F. Mendelssohnen biolinerako kontzertua. Allegro. Biolinean Alazne Quintanilla ariko da, eta pianoan Begoña Lasarte. W. Mozarten piano eta orkestrarako 26. zenbakia. K. 537. I. Allegro. Pianoan Nhora Indakoetxea ariko da. J. Haydnen Sinfonia 101. The clock.
Xanisteban Jaietako Gazte Eguna (txekorrada) antolatzeko bigarren bilera egingo dute bihar, eta izena ere bertan eman beharko dute gazteek: Kataxulo Gaztetxian, 20:00etan. Aurten, lehen aldiz, aurretik ordaindu beharko dituzte zapiak eta kamisetak. Zap...
ABB Niessen enpresako langileak mobilizazioak egiten ari dira, Trapagarango langileek (320tik 147tik) jasango duten erregulazio txostenaren kontra, eta langileekiko elkartasunez. Pasa den ostiralean egin zuten elkarretaratzea lehen aldiz. Bihar eta ost...
Biharko, udalekuetan izena eman duten haurren gurasoekin bilera deitu du Oiartzungo Gazteria eta Kirol Zerbitzuak. Arratsaldean izango da, 17:00etan, udaletxeko areto nagusian. Gurasoei agertzeko deia egin diete.
Donibanen jaian murgiltzear, eta San Pedron motorrak berotzen. Datorren astean hasiko dira sanedroak, asteartean, baina aurretik badira ekimenak, tartean bihar Ondartxo Abesbatzak abestuko duen pregoia. Bederatzi kanta interpretatuko dituzte Ondartxo A...
Joxe Fernandez: Haurtzaro Ikastolako jantokiko sukaldaria. Egilea: Antton Kazabon. Joxe, aspalditik oiartzuarra, baina non jaioa eta noiz? Leonen jaio nintzen 1962an, Astorgan. Eta 82an etorri nintzen Oiartzuna, 20 bat urte nituela. Egun ikastolako jantokiko sukaldari. Baina zein da hemen hasi aurretik egindako ibilbidea? Ikasketak Madrilgo Sukaldaritza Eskolan egin nituen bost urtez, eta geroztik leku askotan izan naiz sukaldari lanetan. Denak ez ditugu esango, baina esanguratsuenak aipatuko ditugu. Gurutze Berrin Xabier Zapirainekin igarotako urteak oso garrantzitsuak izan ziren niretzat. Madrilen Luis Irizarrekin eta Salvador Gallego jatetxean izan nituen esperientziak ere oso onak izan ziren. Besteak beste, Etxalarko Bentan sukaldari zuzendari ere izan nintzen. Eta zergatik Oiartzungo ikastolako jantokiko sukaldari? Batez ere arrazoi bat nabarmendu nahi nuke nagusiki. Ohartua nintzen ohiko ostalaritzako ordutegiaren mende jarraituz gero, gero eta urrunago nengoela nire seme-alabengandik, eta horrek oso deseroso sentiarazten ninduen. Eguneko ordu gehienak, aste buruak barne, lanak jaten zizkidan, eta nire seme-alabak hazten ikusiko ez ote nituen beldur nintzen. Seme-alabengatik, beraz. Bai. Nire haurrak hazten hurbiletik ikusteko. Egunero beraien alboan lanean, asteburuak jai, eta oporraldi onak. Eta ari al dira hasierako espektatiba haiek betetzen? Guztiz. Erabat gauzatzen ari dira nire helburuak, asmoak eta nahiak. 2005-2006 ikasturtean hasi nintzen hemen lanean, eta ez daukat hartutako [...]
Irungo Hiri Ordenantzaren Plan Orokorrari buruzko erakusketa duela bi hilabete jarri zuten martxan, eta dagoeneko 218 lagun pasatu dira bertatik. Lau hilabetez egongo da aukera pasa den martxoan udalbatzarrak onartutako dokumentuari buruzko erakusketa ...
Pirinioetako Txango Handia proiektuaren helburua Pirinioak berriz ezagutzera ematea da. Pirinioetako Lan Elkarteak 2011, Pirinioetako Urtea izendatu dute, eta antolatu dituzten ekintzen artean, txango handia Hondarribian hasiko dute larunbatean, eta ar...
Gaur arratsaldean sartuko gara udan, baina Fanderiako igerilekuetan atzo sartu ziren urtaro berrian. Hala udazkena gerturatu bitartean egongo dira irekita egunero, goizeko bederatzietatik gaueko hamarretara.
Literatur tailerraren hurrengo jardunaldia ostegunean arratsaldeko 15:30etik aurrera egingo dute Zuloaga Etxean eta Arantxa Urretabizkaiaren 3 mariak liburua landuko dute.