Sanpedroetako pregoia, bihar, Ondartxok abestuta

Donibanen jaian murgiltzear, eta San Pedron motorrak berotzen. Datorren astean hasiko dira sanedroak, asteartean, baina aurretik badira ekimenak, tartean bihar Ondartxo Abesbatzak abestuko duen pregoia. Bederatzi kanta interpretatuko dituzte Ondartxo A...

Donibanen jaian murgiltzear, eta San Pedron motorrak berotzen. Datorren astean hasiko dira sanedroak, asteartean, baina aurretik badira ekimenak, tartean bihar Ondartxo Abesbatzak abestuko duen pregoia. Bederatzi kanta interpretatuko dituzte Ondartxo Abesbatzako lagunek, 20:00etatik aurrera emango duten kontzertuan, elizan. Besteak beste,  Ara nun diran, Iru txito eta Izarapean.
Antzerkia eta triatloia
Ostiralean, Udal Aretoan, Sudurpunti antzerki taldeak Grease antzeztuko du, 19:30etik aurrera eta igandean, 12:00etatik aurrera, Triatloia izango da, Astarloza Taldeak antolatuta.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.