Oarso Bidasoko judokak Maltan lehiatuko dira, Kadete Mailako Europako Kopan

Asteburu honetan jokatuko dute Maltan Kadete Mailako Europako Kopa. Etzi irtengo dira Madrildik Espainiako selekzioko kideak. Bertan Hondarribiko Ama Guadalupekoa taldeko bi kirolari ariko dira: Enara Sagarzazu eta Lidia Yarza. Gainera, Usurbil Judo Taldeko Xabier Cazorla lezoarra ere han izango da. Iaz, txapelketa horretan bertan (Txekiar Errepublikan jokatu zuten), Hondarribiko taldeko bi judokek podiumera igotzea lortu zuten. Xabier Eizagirre (bigarren izan zen) eta Maider Palavecino (hirugarren) izan ziren emaitza bikain horiek lortu zituzten bi judokak. Hamabost judoka, Aragoira Ama Guadalupekoa taldeko hamabost judoka bihar goizean aterako dira Irungo tren geltokitik Aragoi (Espainia) aldera. Azuara herrian estatu mailako judo kontzentrazioa egingo dute. Betiche eskualdeko judo taldeak antolatu du kontzentrazioa, eta bertan hainbat tokitako taldeek hartuko dute parte: Herrialde Katalanak, Murtzia, Andaluzia, Gaztela-Mantxa eta Herbehereak, hondarribiarrez gain. Guztira bost egun iraungo ditu kontzentrazio horrek. Maila handiko taldea da Betiche eskualdekoa. Parisko txapelketan urrezko domina eskuratu zuen estatuko talde bakarra izan zen Aragoikoa. Bekak eman dizkiete Hondarribiko taldeko bost judokek Espainiako Kirolaren Batzorde Gorenak ematen dituen bost beka jaso dituzte. Xabier Eizagirre, Maider Palavecino, Iker Otegi, Enara Sagarzazu eta Lidia Yarza dira laguntza jaso duten judokak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.