CPIEk ateraldi paleontologikoa antolatu du larunbaterako, Jaizkibelen

Jaizkibel mendiko paramoudrak ezagutzeko natura ateraldia antolatu du CPIE Euskal Itsasbazterrak larunbaterako. Arazandiko kide batek Eozenoko garaian (55-40 milioi urte atzera) sorturiko  zizare-zuloetako konkrezio batzuen inguruko azalpenak emango ditu. Ateraldi hori ekainaren 8an gai beraren gainean Abbadia eremuko Nekatoenea baserrian emandako hitzaldiaren jarraipena da, eta Bizkai-Gaskoniako golkoko ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera izanen da. Ateraldia frantsesez izango da, eta komeni da aldez aurretik izena ematea (0559-203720). Izena ematerakoan esango dute abiapuntua zein den. Prezioa 12 eurotan jarri dute, eta bakoitzak bere bazkaria eraman behar du.

Paramoudrak Jaizkibelen

Aranzadiko kide bat Jaizkibelgo itsas bazterrako 'paramoudrak' erakusten

Jaizkibel mendiko paramoudrak ezagutzeko natura ateraldia antolatu du CPIE Euskal Itsasbazterrak larunbaterako. Arazandiko kide batek Eozenoko garaian (55-40 milioi urte atzera) sorturiko  zizare-zuloetako konkrezio batzuen inguruko azalpenak emango ditu. Ateraldi hori ekainaren 8an gai beraren gainean Abbadia eremuko Nekatoenea baserrian emandako hitzaldiaren jarraipena da, eta Bizkai-Gaskoniako golkoko ikuspegi paregabeaz gozatzeko aukera izanen da.

Ateraldia frantsesez izango da, eta komeni da aldez aurretik izena ematea (0559-203720). Izena ematerakoan esango dute abiapuntua zein den. Prezioa 12 eurotan jarri dute, eta bakoitzak bere bazkaria eraman behar du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.