2011/5

Felipe Iguiñizen diziplina anitzeko erakusketa Amaian

Felipe Iguiñiz artistaren erakusketa ikus daiteke Amaia Kultur Zentroan ekainaren 19a arte (sarrera Lopez Bezerra kaletik). Iguiñizek Irungo Udalari utzitako obratik 15 marrazki, 14 margo, 11 argazki eta 2 erliebe hautatu dituzte. Mostra girotzeko bo...

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 30

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol emaitzen errepasoa. 11:30ean: OARSO BIDASOKO HITZA-ko zuzendaria den Urko Etxebesteren eskutik, eskualdeko informazioa 12:10ean: El Watan elkarteko Olga Leibar elkarrizketatuko dute. Gai...

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 29

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan. Hiru kortxea.

admin

Ezker abertzaleak aurkeztutako mozioak aurrera egin du

aurrera egin du jazarpenaren gainean ezker abertzaleak aurkeztutako mozioak.

admin

Iñaki Graciaren atxiloketa eta espetxeratzea salatzeko elkarretaratzea egin dute

Iñaki Graciaren atxiloketa eta espetxeratzea salatu dute

admin

Kontaktuen errondari ekin dio Bilduk

Udalean ordezkaritza lortu duten alderdi guztiekin hitz egiteko asmoa dutela eta dagoeneko lehen kontaktuak hasi dituztela iragarri du Bilduk. Hauteskundeetan lortutako emaitzak baloratzeko deitutako agerraldian egin dute iragarpena, gaur arratsaldean, Antxoko Alkartetxean. “Herritarrek gehiengo zabala eta gobernatzeko ardura Bilduri eman badiote ere, gure herria guztien artean eta bazterketarik gabe eraiki behar dugula pentsatu eta defendatuko dugu”, esan dute. Agerraldian Amaia Agirregabiria, Roberto Lopez Etxazarreta eta Iker Rodriguez izan dira. “Gure programan argi eta garbi adierazi genuen bezala, gure gobernuko ateak gure herriaren alde lan egin nahi duen zinegotzi orori zabalik egongo dira, gure herriak erabakitzen duena errespetatzeko prest dagoen guztiari”, adierazi du Agirregabiriak. Bilduren arabera, “hemen eraiki eta erabakitzearen aldeko Udala osatu dute herritarrek” eta, aitzitik,  “herria salgai jarri nahi duten horiei” herritarrek “zaplazteko ederra” eman dietela iritzi diote. “Pasaitarrok badakigu zer nahi eta behar dugun, guztion artean eraikiko dugu etorkizuna” gaineratu dute. “Herri baten garaipena” “Izugarria” iritzi diote Bilduko kideek hauteskundeetan jasotako babesari, eta “bere neurrian hartu eta kudeatuko dutela” esan dute: “Konfiantza eskertu beharrean gaude, pozik egoteko motiboak eman dizkigute baina lanerako, elkarlanerako enkargua egin digute” ohartarazi dute. “Garbi dugu herri baten garaipena dela, guztion garaipena”, gaineratu dute. Haiekin batera lanean aritu direnei eskerrak luzatu diete baita ere [...]

admin

Legegintzaldiko azkeneko ohiko bilkura egingo dute asteazkenean

Datorren asteazkenean, ekainaren 1ean, legegintzaldiko azkeneko udalbatzarra egingo dute. Ohi bezala, 19:30ean hasiko da plenoa. Bertan zazpi puntu jorratuko dituzte zinegotziek. Horien artean, Lezoko apartamentu babestuen araudi aldaketari hasierako o...

admin

Merkatariak euskara ikasten

Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilgunearen eta Oiartzungo Udalaren arteko hitzarmenari esker, martxan da Oiartzungo merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera areagotzeko egitasmoa. Euskaraz zertxobait badakiten merkatari eta ostalariei zuzendutakoa ...

admin

Ingurumenaren kalitaterako eta ebaluketarako zuzendariak portua bisitatuko du

Portu Agintaritzako buru Lucio Hernando Madrilen izan zen herenegun, Ingurumen Ministerioan, kanpo kaiaren gaineko bilera batean, eta bidaia baliatu zuen hango zuzendari orokor Jesus Huertasi Pasaiara etortzeko gonbidapena luzatzeko “lehen eskuti...

admin

Emakumea Pilotarin, herriko hiru ordezkari

V. Emakumea Pilotari  Eguna izango da bihar (hilak 28) Iruran. Emakumea Pilotari egitasmoaren ikasturte bukaerako festa izaten da jai hori. Aurten, Oiartzungo taldeak ere parte hartuko du —iaz ere han izan ziren; aurten bigarren ikasturtez egin bait...

admin

Bigarren B Mailan jarraituko du Real Unionek

Joan den asteburuan lortu zuen abantailari ezin eutsi, eta Real Unionek 2011-2012 sasoian Bigarren B Mailan jarraituko du. Joaneko partidan 2-1 irabazi zuten Galen irundarrek, eta berdinketa batekin aski zuten Bigarren A Mailan jokatzeko saiakeran hurrengo kanporaketara salto egiteko. Baina 3-0 galdu zuten Miguel Solaren mutilek Sevilla Atletico taldearen etxean, eta beraz, sasoiko helburu nagusiari agur esan zioten larunbatean irundarrek. Ez zuten partida ona jokatu zuri-beltzek. Ez zuten gol aukerarik apenas sortu partida osoan zehar. Baina egia da ere Sevilla Atleticok ez zuela gehiegi estutu Oterminen atea. Hala, modurik lazgarrienean lortu zuten Sevillakoek hurrengo kanporaketara pasatzeko aukera ematen zien gola: 85. minutuan sartu zuen Deividek 1-0ekoa. Hortik aurrera, baina, irundarrak ez ziren gai izan aurrera egiteko balioko zien golaren bila joateko, eta etsipenak jota, 2-0ekoa (93. minutuan) eta 3-0ekoa (94.enean) jaso zituzten. Bedinketaren bila joan, eta 3-0ekoarekin, burumakur, itzuli ziren irundarrak etxera. Miguel Solak astean zehar Scvillara irabaztera joango zirela esan arren, taldeak ez zuen itxura hori eman zelaian. Jaurtiketa bakarra egin zuten atera, 37. minutuan Goikoetxeak egin zuena hain zuzen: lasai-lasai jaso zuen baloia sevillarren atezainak. Datorren sasoia prestatzen hasi beharko dira, beraz, irundarrak. Hausnartzeko motiborik badute talde zuri-beltzeko arduradunek, baldin eta joan den urtean galdutako mailan jokatu nahi [...]

admin

Gazte bati sexu-erasoa egiteagatik 17 urteko mutil bat atxilotu dute

Ertzaintzak 17 urteko adingabe bat atxilotu du bart Irunen, ustez, gazte bati sexu erasoa egiteagatik. Gertaera goizaldeko 04:30ak inguru jazo da, Ertzaintzako patruila bat Irungo Cipriano Larrañaga kalean zela. Halako batean, lagun talde bat korrika ...

admin

Elkarteen eguna egingo dute gaur haur eta nerabeen hizkuntz eskubidak bermatzeko

Elkarteen eguna egingo dute bigarrenez, haur eta nerabeekin lan egiten duten elkarteek. Aurten, Donibanen izango dute hitzordua eta jarduerak euskaraz eskaintzeko bideak landuta haur eta nerabeen hizkuntza eskubideak betetzen direla bermatzen saiatuko ...

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 28

Gaurko programazioa FM107an: 11:00etan. Bertxoko. 17:55ean. Sagardo Eguna.

admin

Areto futboleko Gipuzkoako final guztiak jokatuko dituzte bihar Bekoerrotan

Areto futboleko Gipuzkoako final guztiak jokatuko dituzte bihar arratsaldean Bekoerrota kiroldegiko kantxan. 16:00etan hasiko dira partidak, eta 21:00etara arte iraungo du.

admin

Joko Garbian Bidaxunek irabazi dio Txosti

Euskal Herriko Joko Garbi Txapelketako partida jokatu zuten Txosteko Gazte Mailako pilotariek astelehenean, Beheko plazan. 19-40 galdu zuten Bidaxuneren kontra.

admin

Erreboteko partida bertan behera geratu zen 22an

Pasa den igandean, Beheko plazan Euskal Herriko Txapelketako Gazte Mailako partida jokatzen ari zirela, euria hasi zuen eta partida bertan behera gelditu zen. Hurrengo batean jarraituko dute. Txost 3-6 ari zen galtzen Bidaxunerekin.

admin

Hamaika abesbatzak parte hartuko dute igandean

Hogeitabigarren urtez jarraian Kultura sailaren eskutik Herri Kanta Jaialdia ospatuko dute igandean, goizeko hamaiketatik aurrera Gipuzkoa Plazan. Aurten hamaika abesbatzak parte hartuko dute. Talde bakoitzak bi kanta abestuko ditu eta amaieran, denek ...

admin

Irungo hamalau auzoetatik hamaikatan irabazi ditu hauteskundeak PSE-EEk

Irungo Udalak joan den igandeko hauteskundeen emaitza ofizialak jakinarazi ditu. Hala, jakinak diren emaitza orokorrez gain, auzoz auzo zein emaitza izan diren jakinarazi du Udalak. Hamalau auzotako emaitzen analisia egiten bada, horietatik hamaikatan irabazi du PSE-EEk: Anaka, Arbes, Artia, Belaskoenea, Erdialdea, Dunboa, Elitxu-Lapize, Larreaundi-Olaberria, Pinar, San Miguel eta Santiago-Beraun dira auzo horiek. Bilduk, berriz, bi auzotan irabazi du, Alde Zaharrean eta Katean. EAJrentzat izan da Behobia-Pausun garaipena. Datu zehatzak, ondoko estekan klikatuz gero (PDF artxiboa da).Irungo emaitzak

admin
Gehiago