Emakumea Pilotarin, herriko hiru ordezkari

V. Emakumea Pilotari  Eguna izango da bihar (hilak 28) Iruran. Emakumea Pilotari egitasmoaren ikasturte bukaerako festa izaten da jai hori. Aurten, Oiartzungo taldeak ere parte hartuko du —iaz ere han izan ziren; aurten bigarren ikasturtez egin bait...

V. Emakumea Pilotari  Eguna izango da bihar (hilak 28) Iruran. Emakumea Pilotari egitasmoaren ikasturte bukaerako festa izaten da jai hori. Aurten, Oiartzungo taldeak ere parte hartuko du —iaz ere han izan ziren; aurten bigarren ikasturtez egin baita Emakumea Pilotari Oiartzunen—.

Guztira, bederatzi herritako emakume pilotariek parte hartuko dute: Azkoitia; Azpeitia; Donostia; Hernani; Ibarra; Oiartzun; Tolosa; Zarautz eta Zizurkil.

Oiartzungo taldea hiru pilotarik osatuko dute: Katixa Arabolazak, Eneritz Mitxelenak eta Jaione Urkizuk.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.