
Hondarribia dantzan murgilduko da bosgarren urtez gaurtik hasita, aste betez, herrian barrena. Hondarribia Dantzan, dantzaren eta orohar folklorearen inguruko festa da, bertan hezkuntza ikuspegia zein alde ludikoa barneraturik daudelarik. Kemen dantza ...

Gu ere bertsolari jaialdia ospatuko dute bihar arratsaldeko 17:30etik aurrera Hondartza kiroldegian. Horrela, ikasturte amaierarekin batera bertsolaritzaz gozatzen ari diren haur eta gazteak elkar topatzeko aukera izango dute. Egitasmoaren barruan, Gurutzeko Alabak, Talaia eta Ama Guadalupekoa ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako laugarren eta bosgarren maila arteko ikasleak arituko dira bertsotan kiroldegiko saskibaloi kantxan. Horietako ikasle talde bakoitzak bost minutu inguruko emanaldia prestatuko du Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko adituaren eta ikastetxe bakoitzeko irakasleen laguntzarekin. Ekitaldia dibertigarriagoa izan dadin, ikasleek gai ezberdinak jorratuko dituzte bertsotan, eta gainera, mozorrotuta joango dira. Lehen saioan laugarren mailako ikasleak arituko dira, eta hauek bukatutakoan, bosgarren mailakoak. Ahozko komunikazioa landuz Proiektu honen bidez, eskualdeko gazteek aukera paregabea dute ahozko komunikazioa lantzeko. Bertsolaritzaren hainbat baliabide erabiliz, ahozko adierazpena hobetzea, estrategia eraginkorrak bultzatzea, hizkuntza aldetiko sormena bultzatzea, jendeaurrean egoteko eta hitz egiteko oztopoak gainditzea lortzen saiatuko dira. Horrela, bertsolaritza ikastetxeetako hezkuntza proiektuan jasotako helburuak bermatzeko tresna gisa erabiliko dute. Proiektua Hondarribiko ikastetxe, Gipuzkoako Bertsozale Elkarte eta Hondarribiko Udaleko Euskara Zerbitzuaren elkarlanari esker sortu dute. Proiektu honetan Euskal Herriko 327 ikastetxek hartu dute parte. Gipuzkoako Bertsozale Elkartea duela hamaika urte hasi zen, herritako ikastetxeetan proiektuarekin lanean eta 45 herritan, Ikastetxeak bertsotan izeneko 70 jaialdi egingo dituzte eta guztira 8.800 ikasle inguru ariko dira. [...]

Herriko Elizalde Herri Eskolako eta Haurtzaro Ikastolako ikasleen iritziz, atez ateko bilketak merezi du. Era berean, ikasturtean egindako lanaren bidez, ondorioztatu dute ez dutela errauste plantarik nahi. Hala jakinarazi zioten Aitor Etxeberria jarduneko alkateari pasa den ostiralean. Ikasturtea bukatzeko, Eskola Agenda 21eko ikasle ordezkariek Udal Foroa egin zuten alkatearekin. Ikasturtean zehar ikasgeletan landu dutena azaldu zioten, eta Udalari zenbait eskaera zehatz egin zizkioten, hondakinen kudeaketa hobetzeko. Horrez gain, euren konpromisoak zeintzuk diren ere azaldu zuten. Hondakinen gaia Aurten, iaz bezala, hondakinen gaia landu dute herriko bi ikastetxeetan. Iaz, atez ateko bilketa ezarri aurretik egin zuten lanketa, eta ikasleek gogorarazi zutenez, dudak zituzten atez atekoa ez zutelako ezagutzen, eta ez zekitelako zer izango zen. Aurten, berriz “atez ateko bilketa oso arrunta bihurtu da guretzat” nabarmendu zuten ikasleek: “Herria garbiagoa dago orain eta hondakin gutxiago bidaltzen dugu zabortegira”. Horrekin batera, jakinarazi zuten hondakinak tratatzeko hainbat sistema ezagutu dituztela, eta ez dutela errauste plantarik nahi. Ikasleek atez ateko bilketak herritarrei “ardura gehiago” eskatzen diela onartu zuten, “baina ahaleginak merezi du, eta lortzen ari garenak ilusioa pizten du”, adierazi zuten. Gainera, ikasgeletan konposta nola egiten den ikasi dute, Behemendirekin baserriko esnearen inguruko lanketa egin dute, euren hamaiketakoak aztertu dituzte eta atez ateko bilketa aztertu [...]

Felipe Iguiñiz artistaren erakusketa ikus daiteke Amaia Kultur Zentroan ekainaren 19a arte (sarrera Lopez Bezerra kaletik). Iguiñizek Irungo Udalari utzitako obratik 15 marrazki, 14 margo, 11 argazki eta 2 erliebe hautatu dituzte. Mostra girotzeko bo...

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol emaitzen errepasoa. 11:30ean: OARSO BIDASOKO HITZA-ko zuzendaria den Urko Etxebesteren eskutik, eskualdeko informazioa 12:10ean: El Watan elkarteko Olga Leibar elkarrizketatuko dute. Gai...

Oreretako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakinarazi duenez, Manu Ugartemendia preso orereretarra gaur kanporatuko dute Frantziatik. Eguerdiko hamabiak aldera izango dela zehaztu dute. Gaineratu dutenez, senide eta lagunek atzo gauean irten ziren herrit...

Pasaiako ezker abertzalea «pozik» agertu da hauteskundeetan lortutako emaitzekin: “Pasaiak beste behin ere ezkerreko herria dela erakutsi du, Euskal Herri independente baten aldekoa». Dena den, ehunka pasaitarrek hautagai ezin izan dutela izan...

Santiagotarrak taldeko piraguistek hiru lehen postu lortu zituzten larunbatean Legution (Araba) ur lasaietako Haurren mailako Euskadiko Eskola Jokoetan: Jon Moreno A mailako K1ean, Adam Bence B mailakoan, eta Jorge Fz. Casadevante kanoan. Oihan Sayar b...

Makila zaharren elkarteak antolatuta, Jose Antonio Garatek Euskal Herriko Musika, dantza eta abestiak goiburuko hitzaldia eskainiko du asteazkenean, Luis Mariano Gizarte Etxean, 18:00etan. Sarrera doan da.

Joan den asteburuan lortu zuen abantailari ezin eutsi, eta Real Unionek 2011-2012 sasoian Bigarren B Mailan jarraituko du. Joaneko partidan 2-1 irabazi zuten Galen irundarrek, eta berdinketa batekin aski zuten Bigarren A Mailan jokatzeko saiakeran hurrengo kanporaketara salto egiteko. Baina 3-0 galdu zuten Miguel Solaren mutilek Sevilla Atletico taldearen etxean, eta beraz, sasoiko helburu nagusiari agur esan zioten larunbatean irundarrek. Ez zuten partida ona jokatu zuri-beltzek. Ez zuten gol aukerarik apenas sortu partida osoan zehar. Baina egia da ere Sevilla Atleticok ez zuela gehiegi estutu Oterminen atea. Hala, modurik lazgarrienean lortu zuten Sevillakoek hurrengo kanporaketara pasatzeko aukera ematen zien gola: 85. minutuan sartu zuen Deividek 1-0ekoa. Hortik aurrera, baina, irundarrak ez ziren gai izan aurrera egiteko balioko zien golaren bila joateko, eta etsipenak jota, 2-0ekoa (93. minutuan) eta 3-0ekoa (94.enean) jaso zituzten. Bedinketaren bila joan, eta 3-0ekoarekin, burumakur, itzuli ziren irundarrak etxera. Miguel Solak astean zehar Scvillara irabaztera joango zirela esan arren, taldeak ez zuen itxura hori eman zelaian. Jaurtiketa bakarra egin zuten atera, 37. minutuan Goikoetxeak egin zuena hain zuzen: lasai-lasai jaso zuen baloia sevillarren atezainak. Datorren sasoia prestatzen hasi beharko dira, beraz, irundarrak. Hausnartzeko motiborik badute talde zuri-beltzeko arduradunek, baldin eta joan den urtean galdutako mailan jokatu nahi [...]

Ertzaintzak 17 urteko adingabe bat atxilotu du bart Irunen, ustez, gazte bati sexu erasoa egiteagatik. Gertaera goizaldeko 04:30ak inguru jazo da, Ertzaintzako patruila bat Irungo Cipriano Larrañaga kalean zela. Halako batean, lagun talde bat korrika ...