Atzotik desagertuta zegoen gizona. Ertzaintzaren patruila batek Santiago zubitik erortzen ikusi zuen, eta ordutik bila ari ziren. Herrizaingo Sailetik jakinarazi dutenez, gorpua arratsaldeko laurak aldera atzeman dute, Hondarribiko aireportuaren parean.
Ostiralean antzerkiarekin zita jarri dute Lezon. Quemadura Teatro taldearen Como como coco me descoco poco antzezlana ikusteko aukera izango da Gezala Auditoriumean. Saioa 20:00etan hasiko da. Bi aktore igoko dira oholtzara, Josune Monton eta Laura Lop...
Hiriko TAO zerbitzuko langileen ordezkaritza duen ELA sindikatuak egiten ari diren greba “luzerako luzatu” daitekeela jakinarazi du, ostiralean lehen aldiz Eyssa enpresarekin elkartu eta gero. Sindikatuak salatu du enpresak Irungo udalbatz...
Tarragonako (Herrialde Katalanak) Ironman proban txapeldun izan da Alex Agirretxe EATeko atleta errenteriarra. 3.800 metro egin behar zituen lehenengo igerian, eta ibilbidea 53,54 minutuan egitea lortu zuen. Ondoren, 180 kilometro egin behar izan zitue...
Pozik batzuk eta burumakur beste hainbat. Horiexek hauteskundeen biharamunean hautagaien balorazioetan atzemandakoak. Datuen irakurketaren gainean lehen balorazioa egiteko eskatzean esandakoak irakur daitezke ondorengo lerrotan. Agirregabiria: “Aurreikuspen guztiak gainditu ditugu” “Astindu ederra eman dugu. Hori argi dago. Aurreikuspen guztiak gainditu dira eta oso pozik gaude. Eskertu nahi diegu gurekin batera lanean aritu diren pertsona guztiei, beraiei esker iritsi garelako gauden lekuraino. Pasaia eta pasaitarrei eman behar zaie eskerrak. Garaipena pasaitar guztiona izan da. Pasaiak erabaki du zer udal ordezkaritza nahi duen. Orain arte, udal indartsu bat egon da Pasaian, eta udal indartsu bat jarraituko du egoten. Guk printzipioz ez dugu asmorik inorekin itunik egiteko, ez dugu behar ere ez, baina gure postulatuekin bat egiten dutenentzako ateak zabalik ditugu. Pasaian eraiki eta erabakitzen dena errespetatua izan dadin nahi dugu eta horrekin bat egiten duten guztiek ateak irekiak izango dituzte. Hori argi eta garbi esango dugu hasieratik”. Izaskun Gomez: “Krisiak eragin digu, asko eragin ere” “Lehenik eta behin, Bildu zoriondu nahiko nuke lortu dituzten emaitzengatik. Bidezkoa da, eta hori esan nahi nuke lehenik. Bigarrenik esan PSE-EEren emaitzak txarrak izan direla. Ezin dira aitzakiarik jarri. Ez genituen halako emaitzak aurreikusten. Guk uste genuen Euskadin krisiaren eragina ez zigula Espainiako beste tokitan bezain beste eragingo, [...]
Hernaniko Udalak zaborra atez ate biltzeko duen eskumenari ezarri zioten kautelazko neurria bertan behera utzi du EAEko Justizia Epaitegi Gorenak. Epaileek atzera bota dute Donostiako Auzitegiaren ebazpena. Iragan urtean Donostiako Udalak hondakinak bi...
Etzi batzar orokorra egingo du Errenteriako Atletismo Taldeak (EAT), eta bazkide guztiei bertaratzeko deia egin die. Lehenengo deialdia 19.00etan izango da, eta bigarrena 19:30ean, biak Reina Aretoan. Estatutuak berritzea izango da gairik garrantzitsue...
Hondarribiko III. Triatloia jokatu zuten larunbatean eta bi proba izan ziren; Promozio triatloia bata, eta sprint triatloia bestea, federatuentzat. Promozio triatloian 325 metro igerian, 10 kilometro bizikleta gainean eta 2,5 kilometro lasterka egin z...
Irungo PP laugarren indarra izatera pasatu da, baina eserleku bat gehiago lortu du, eta botoetan eta batezbestekoan gora egin du (2011n 4.393 boto eta %17,21, eta 2007an 4.320 bozka eta %16,10). Sozialistek negoziatu beharko dute gobernua osatzeko eta popularrena dirudi lehenengo aukera. Horregatik pozik agertu da Juana Bengoetxea eta “denen onerako lan egiten saiatuko” direla esan du. “Oposizioan egotea gobernuan egotea bezain duina” dela nabarmendu nahi izan du, hori bai, Santanok gobernua osatzeko deituz gero, “aurrera eraman nahi ditugun konpromisoen gainean” hitzegiteko bilduko direla nabarmendu du. PPren hautetsiak Juana Bengoetxea Jose Maria Trimiño Muriel Larrea Jose Manuel Lizarraga Iñigo Manrique
Emaitzak bilduta, balorazioak egiten hasi dira Hondarribiko Udaleko ordezkari berriak. EAJk lortu du alkatetza, eta bi zinegotzi gehiago izango ditu, zortzi guztira, Bildu izan da bigarren, eta bost ordezkari izango ditu. PSE-EEk bi zinegotzi eskuratu ditu, eta Hamaikabatek eta PPk bana. Aitor Kerejetak, Hondarribiko alkateak hondarribiarrak zoriondu nahi izan ditu, “istilurik gabeko egun lasaia izan zen igandekoa, eta herritarren parte hartzea eskertzekoa da. Emaitzak ikaragarriak izan dira, eta oso konsziente gara erantzunkizun haundiagoa daukagula orain. Bi zinegotzi gehiago dauzkagu eta eta ondorioz, eginbehar gehiago. Zazpigarren zinegotzia espero genezaken, baina zortzigarrena sorpresa izan da”. Ekainaren 11n izendatuko dute alkate berria eta, “gainontzeko alderdiek duten jarrera ikusiko dugu, baina udala lehen bait lehen martxan jartzea dugu helburu bakarra. Azken hilabetetan denbora nahikoa galdu dugu”. Bildu, bigarren indarra Ibai Labaien, Bilduko zerrendaburua pozik azaldu da, “lehen helburua bete dugu, %25a baino gehiago lortu dugu, eta laguntza handia da guretzat. Hondarribiak duen alternatiba Bildu da”. Labaienek eskerrak eman nahi izan ditu, “gugan konfidantza jarri duten guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu. Bost zinegotzirekin, datozen lau urtetan programa Udalean defendatzeko lan talde handia daukagu”. Gainera, ordezkari berriak aurrera begira jarri dira jada eta argi dute helburua “gainontzeko alderdiekin hitz egiteko prest gaude, gure programa defendatzeko helburuarekin [...]
Herenegungo udal hauteskundeek argazki garbia utzi zuten Lezon: Bilduk bederatzi zinegotzi lortu zituen, EAJk hiru eta PSE-EEk bakarra. PPk, Aralarrek eta Ezker Batuak ez dute ordezkaririk lortu. Hauteskunde ondorengo aje egunean, ordezkaritza lortu duten alderdietako zerrendaburuek balorazioa egin dute. Bilduko Ainhoa Zabalorentzat emaitza «positiboa» izan da, “lezoar gehienek guregan jarri dutelako konfiantza”. Bilduko kideak “ilusio eta gogoz beteta” daudela adierazi du Zabalok, “eta gure indar guztiak jarriko ditugu”. Lezorentzako “ezkerrekoa eta abertzalea” den eredua nahi dute Bildukoek, “Udal demokratiko batekin”. Horrela, hainbat lan ildo azaldu ditu Zabalok: “Garapen eredu iraunkorra bilatu nahi dugu, Jaizkibel eta Gaintxurizketako nekazal lurrak babestuko ditugu, badiaren benetako birgaitzea eta portu eredu berri bat bilatu nahi ditugu”. Horrez gain, kalean euskararen erabilera bultzatuko dutela adierazi du, baita elkarteekin elkarlanean ariko direla ere. Gazteek herrian parte hartzea sustatuko dutela ere esan du Zabalok. “Guztiontzat bizi baldintza duinak nahi ditugu, beste gauza askoren artean”, gaineratu du, “eta lan handia egiteko daukagun arren, horrek ez gaitu kikiltzen eta hementxe gaude horretarako”. Beste ordezkariak Lezoko Udalean ordezkaritza lortu duten beste bi zerrendek oposiziotik lanean egingo dutela jakinarazi dute, “orain arte bezala”. PSE-EEk Lezon atera duen ordezkari bakarrak, Mikel Antxon Arrizabalagak, emaitzen balantzea egin du: “Egia esan, ez dago irakurketa handia [...]
Datuak pixka bat gehiago digerituta, emaitzen balorazioa egin dute Aiora Perez de San Roman Bilduren alkategaiak eta Xanet Arozena Hamaikabaten (H1!) zerrendaburuak. Aiora Perez de San Roman “Oso balorazio positiboa egiten dugu, izan ere, espero...
Behobia-Donostiako arduradunek jakinarazi dutenez, bihar zabalduko dute lasterketaren 47. ediziorako izen ematea. Iaz bezala, bi fasetan banatuko dute izen ematea. Lehen fasea, bihartik ekainaren 5era arte luzatuko da eta ohiko partaideei soilik zuzend...
Atzo gauean Santiago zubitik behera erori zen pertsona baten bila ari dira larrialdi zerbitzuak. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzaren patruila batek ikusi zuen nola erori zen ibaira, eta horiekin batera Gurutze...
Duela bi asteburu, Oiartzungo pilotariek Astigarragaren kontrako hiru mailatako partidak —kadeteak, gazteak eta helduak— irabaztea lortu zuten, Herriarteko Pilota Txapelketaren barnean. Azkeneko larunbata honetan jokatu zuten itzulikoa Madalensoron, eta oiartzuarrek berriro irabazi zituzten hiru partidak. Kadeteetan, Andoni Ugaldek eta Aitzol Arzallusek 22-2 irabazi zieten Olarrari eta Zubillagari. Gazteetan, Jokin Hernandezek eta Ander Imazek 22-13 gainditu zituzten Otaño eta Gurutzalde. Helduetan, Gorka Agirrezabalagak eta Iñigo Ugaldek 22-15 irabazi zuten Salaberriaren eta Arrietaren kontra. Hala, final-laurdenetarako sailkatu dira oiartzuarrak. Hurrengo kanporaketa usurbildarren kontra jokatuko dute, lehenengoz Madalensoron. Ostiralean izango da, 19:45etik aurrera. Hiru partida gogor dituzte aurretik oiartzuarrek, baina final erdietara sailtzeko gogoz daude, eta duten guztia emango dute hori lortzeko. Beste lehiak Añorgako Txapelketan, 22 urtez azpikoetan, aurrera jarraitzen du Oiarpek. Azkeneko partida 22-18 irabazi dute Aritz Arribillagak eta Iñigo Ugaldek, Lobanen eta Iraizozen kontra. Gipuzkoako Alebinen Talentuen Txapelketan, partida bat irabazi eta beste bat galdu dute Oiarpeko pilotariek. Imanol Ugaldek 14-16 galdu du asteburuan Añorgako Expositoren kontra. Aitor Leonetek 16-4 irabazi dio Oiarbideri.
Sozialistekin gobernatzea ez du baztertzen EAJk, ia 500 bozka eta aulki bat irabazita —4.583 boto, 5 zinegotzi, %17,89rekin—. Gaur elkartuko da Irungo Uri Batzarra emaitzak aztertu eta hurrengo urratsak zehazteko. Xabier Iridoy alkategaiak Santanok kudeatzeko modu ezberdina agertu beharko duela aurreratu du: «benetako akordioetara iristeko ordua da, ibilbide luzekoak, sakonekoak». Oso gustura daude jeltzaleak igandeko emaitzekin. «Ikusten dugu hiriko ikuspegia ireki dela eta gobernuak hori kontuan hartu beharko du», gaineratu du Iridoyk.
Xanistebanetako Jai Batzordearen laugarren bilera izango da bihar, 19:00etan Manuel Lekuona Bibliotekan. Aurrekontu guztiak onartuko dituzte, eta egitaraua osatuko dute. Era berean, txupinazorako egindako proposamenak elkarte bakoitzean eztabaidatzeko ...
PSE-EE alderdiak irabazi ditu udal hauteskundeak Irunen, baina 2007an baino ia hiru mila boto gutxiago lortu ditu eta hiru eserleku galdu (7.904 boto, 9 zinegotzi, %30,85rekin). Sozialistek porrot handia jaso dute Estatu espainiarrean, baita Gipuzkoan ere, eta egoera horrek eragin izan du Irunen. Ezustekoren ezean, Jose Antonio Santano izango da beste behin Irungo alkatea. Hori bai, azken lau urteetan ez bezala, udal gobernua osatzeko EAJ, Bildu edo PPrekin negoziatu beharko du, eta ardurak konpartitu. “Galdu duguna galtzeko zein arrazoi egon diren aztertu beharko dugu, baina Irungo lehen indarra izaten jarraitzen dugu” nabarmendu du alkateak.
Oinatz Mitxelena Bilduko hautagaia oso pozik agertu da hauteskunde gauean lortutako emaitzekin, batez ere eskuratutako bozka kopuruarekin (4.406 boto, eta 5 zinegotzi lortu ditu koalizio ezkertiar independentistak, botoen % 17,20arekin): “4400 bozka asko dira eta oso pozik gaude. Bost zinegotzi lortzea ere ondo dago, baina horretan parte hartzearen jeitsierak eragin du ere”. Bere ustez PSEren jeitsiera egoera orokorrarekin parekatu daiteke. “Espainian jaso duen porrotaren isla izan da Irun. PSE-EEren lehengo boto emaile asko abstenituko zireneko susmoa genuen, eta hori gertatu da”, adierazi du. Gobernua osatzeko sozilistekin elkartzeari buruz argi dauka Bilduko hautetsi berriak: “Irun euskalduntzeko benetako urratsak ematea eta politika partehartzaileak aurrera eramatea eskatuko dugu”. Euskal Herriak bizi duen normalizazio prozesuaren alde lan egiteko konpromisoa agertu nahi izan du Mitxelenak, “egoera demokratikoan aurreraino iritsi arte”. Bilduren zinegotziak Oinatz Mitxelena Lohitzune Txarola Juan Maria Unanue Miren Olatz Agirre Juan Carlos Martinez