Oinatz Mitxelena (Bildu): “Oso pozik gaude Irunen 4.400 boto lortu eta gero”

Oinatz Mitxelena Bilduko hautagaia oso pozik agertu da hauteskunde gauean lortutako emaitzekin, batez ere eskuratutako bozka kopuruarekin (4.406 boto, eta 5 zinegotzi lortu ditu koalizio ezkertiar independentistak, botoen % 17,20arekin): “4400 bozka asko dira eta oso pozik gaude. Bost zinegotzi lortzea ere ondo dago, baina horretan parte hartzearen jeitsierak eragin du ere”. Bere ustez PSEren jeitsiera egoera orokorrarekin parekatu daiteke. “Espainian jaso duen porrotaren isla izan da Irun. PSE-EEren lehengo boto emaile asko abstenituko zireneko susmoa genuen, eta hori gertatu da”, adierazi du. Gobernua osatzeko sozilistekin elkartzeari buruz argi dauka Bilduko hautetsi berriak: “Irun euskalduntzeko benetako urratsak ematea eta politika partehartzaileak aurrera eramatea eskatuko dugu”. Euskal Herriak bizi duen normalizazio prozesuaren alde lan egiteko konpromisoa agertu nahi izan du Mitxelenak, “egoera demokratikoan aurreraino iritsi arte”. Bilduren zinegotziak Oinatz Mitxelena Lohitzune Txarola Juan Maria Unanue Miren Olatz Agirre Juan Carlos Martinez

Oinatz Mitxelena

Oinatz Mitxelena

Oinatz Mitxelena Bilduko hautagaia oso pozik agertu da hauteskunde gauean lortutako emaitzekin, batez ere eskuratutako bozka kopuruarekin (4.406 boto, eta 5 zinegotzi lortu ditu koalizio ezkertiar independentistak, botoen % 17,20arekin): “4400 bozka asko dira eta oso pozik gaude. Bost zinegotzi lortzea ere ondo dago, baina horretan parte hartzearen jeitsierak eragin du ere”. Bere ustez PSEren jeitsiera egoera orokorrarekin parekatu daiteke. “Espainian jaso duen porrotaren isla izan da Irun. PSE-EEren lehengo boto emaile asko abstenituko zireneko susmoa genuen, eta hori gertatu da”, adierazi du.

Gobernua osatzeko sozilistekin elkartzeari buruz argi dauka Bilduko hautetsi berriak: “Irun euskalduntzeko benetako urratsak ematea eta politika partehartzaileak aurrera eramatea eskatuko dugu”. Euskal Herriak bizi duen normalizazio prozesuaren alde lan egiteko konpromisoa agertu nahi izan du Mitxelenak, “egoera demokratikoan aurreraino iritsi arte”.

Oinatz Mitxelenak boto zenbaketan parte hartu zuen

Oinatz Mitxelenak boto zenbaketan parte hartu zuen

Bilduren zinegotziak

  • Oinatz Mitxelena
  • Lohitzune Txarola
  • Juan Maria Unanue
  • Miren Olatz Agirre
  • Juan Carlos Martinez
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.