2011/5/23

Hondakin elektriko eta elektronikoei buruz informatuko dute bihar

Stéphanie Dessein Bil Ta Garbi sindikatuko bereizketaren aholkularia Hendaiako hondakindegian izanen da asteazkenean, hilaren 25ean, hondakin elektriko eta elektronikoei buruz herritarrei informatzeko, 08:30etik 12:00etara eta 13:30etik 18:00etara. An...

admin

Santanok laguntza beharko du Irungo alkate izaten jarraitzeko

PSE-EEk ia hiru mila boto galdu ditu,  eta EAJrekin, Bildurekin edo PPrekin negoziatu beharko du gobernua osatzeko Ezker Batuak eserleku bat lortu du. UPD, Aralar eta Hamaikabat hutsean geratu dira Jose Antonio Santano izango da beste behin Irungo alkatea. Hori bai, azken lau urteetan ez bezala, gobernuaren ardurak konpartitu beharko ditu. Sozialistek irabazi dituzte hauteskundeak, baina haiena izan da porrotik handiena, hiru zinegotzi, ia hiru mila bozka eta 9 puntu portzentual galdu dituztelako. 2002an Alberto Buen alderdikideak hiriko aginte makila utzi zionetik alkatea izan da Santano, eta hala jaraituko du izaten, baina negoziatu beharko du. EAJk duela lau urteko emaitzak nabarmen hobetu ditu (472 bozka gehiago, %17,89), eta bost zinegotzi eskuratu. Jeltzaleek apostua handira egin zuten zerrenda erabat berria aurkeztuta, eta ondo atera zaie. 2003an galdutako bigarren postua berreskuratu dute, baina oraindik orduko emaitzetik urruti daude. Bildu efektua errealitate bihurtu da Irunen ere, eta hirugarren indar bezala agertu da. %17,20 eta 2007an EAE-ANVren eta EAren bozkak batuta baino 500 bozka gehiago jaso ditu. PP laugarren indarra izatera jaitsi da, baina botoetan eta batezbestekoan gora egin du. Juana Bengoetxearen taldeak ere bost eserleku izango ditu, orain lau urte baino bat gehiago. Millanek bereari eutsi Manuel Millan Ezker Batua alderdiko ordezkariak bere eserlekua [...]

admin

Errenteria-Oreretako Bilduk garaipena ospatu du

Julen Mendoza Errenteria-Oreretako Bilduren zerrendaburuak hitza hartu du Lehendakari Agirre plazan bildutako ehunka jarraitzaleren aurrean. Bilduk PSE-EEren 28 urteko agintearekin amaitu du. Mendozak eskerrak eman dizkie Bildu bozkatu duten herritarr...

admin

Auzitegiko epaimahaiko kideen zozketa ekainaren 6an

2012. urterako auzitegiaren epaimahaikideen zozketa publikoa 2011ko ekainaren 06an iraganen da, astelehenarekin, 10:00etan, Herriko Etxeko Erregistro Zibilaren zerbitzuan.

admin

Txalaparta afaria larunbatean Pausun

Heldu den larunbatean txalaparta festa antolatu du Pausuko Xaia ostatuak, Integrazio batzordearen alde. Afariaren menua 20 euroan jarri dute. Izena emateko deitu honako teefonora: 0559-20 76 10.

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 23

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol informazioa. 11:30ean: OARSO BIDASOKO HITZA-ren eskutik, informazioa. 12:10ean: Elkarrizketa atala. 13:15ean: Kirolak, Joxe Migel Lopezen eskutik. 15:00etan: Albisteak. 18:00etan: Argu...

admin
Gehiago