
Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduren zerrenda guztiak (udalerrietakoak, aldundietakoak zein Nafarroako Parlamentukoak) baliogabetu dituela eta, Oarsoaldeko zein Bidasoko hainbat ordezkari politikok erabaki hori gaitzetsi dute. Irudian Lezon egin duten elkarretaratzea.

Gloria Askasoren ikasleen lanak Garmendi txokolategian jarri dituzte. Hilaren bukaerara arte ikusi ahal izango dituzte interesdunek, txokolategiko ordutegian.

Lezoko hirigune historikoa Birgaitzea Integraleko Area (BIA) izendatu du Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren Lurzoru eta Hirigintza Zuzendaritzak. Horrela, Oarsoaldeko lau udalerrietako alde zaharrek izendapen berbera dute. Izendapen hori egiteko arrazoia azaldu du Oarsoaldea Garapen Agentziako lehendakari Ander Pozak: “Joan den mendeko hiri hazkunde bizkorraren ondorioz, hirigune historikoak hondatzen joan dira, tartean Lezokoa”. Pozak esan duenez, “administrazioaren eta bertako bizilagunen esfortzuarekin”, alde zaharren narriadura zuzentzen ari da, “dagoeneko eraikita dagoena hobetzeari lehentasuna emanez”. Laguntzak handitu dituzte Dagoeneko eraikita dauden etxeak birgaitzeko asmoz, Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez diru laguntzak jaso ditzakete, obrak hasi aurretik. Hirigune historikoan dagoen etxebizitza baten jabeak etxea berritzea erabakitzen badu, errenta aitorpenean desgrabatzeko eskubideaz gain, itzuli beharrik gabeko diru laguntzak eta baldintza oneko maileguak eskuratzeko aukera izango dute. Eusko Jaurlaritzak lagunduko du finantzazioan. Alde batetik, udalek egiten dituzten lanak finantzatuko dituzte: obra proiektuaren kostuaren %90 arte finantza dezakete edo hirigintza obren %75. Bestalde, etxebizitzen jabeek egiten dituzten lanei emango dituzten laguntzak honakoak dira: komunitateak egiten obrak %5etik %10era igoko dituzte; partikularrena, berriz, %35raino eta desgrabatzeko eskubidea (gastu partikularraren %18a) eta mailegu pertsonalak baldintza hobeetan eskuratzeko aukera. Laguntza horiek jasotzeko Errenteria-Oreretako Olibet auzoan agentziak duen egoitzatik pasatu daiteke edo xsanchez@oarsoaldea.net helbidera bideratu daiteke eskakizuna. Horrez [...]

Visi Salazar margolari donostiarraren lanak ikusteko azkeneko egunak dira hauek. Ostiralera arte egongo da erakusketa jarrita Petra Lekuonan. Ordutegia: 09:30-13:00 eta 16:00-20:00.

Gazte Izanak Erretiratuen Elkartea bidaia antolatzen ari da datorren ekainerako: Portugalera joango dira erretiratuak, ekainaren 6tik 12ra. Bidaia egin nahi dutenek 319 euro ordaindu beharko dituzte. Izena emateko, Gazte Izanak-en egoitzatik pasatu beh...

Euskal Izurde eta Balezaleen elkarteko (EIBE) Enara Marcosek hitzaldia emango du ostiralean (hilak 6) Donibaneko Victor Hugo etxean. Albaolak, Itsas Mendi Elkarteak eta Eguzkik antolatu dute hitzaldia, elkarlanean. Enara Marcos itsas biologoa da eta bi...

Espainiako Auzitegi Gorenaren epaiak Bilduren zerrendak bertan behera utzi izana “kolpe handia” izan bada ere, ilusioarekin jarraitzen dutela zehaztu zuen Errenteria-Oreretako Bilduren alkategai den Julen Mendozak atzo egindako agerraldian, eta “egoera honi hoztasunez, pazientziaz eta hasitako bide baketsu eta demokratikoaren konbentzimendutik” heltzeko deia luzatu zien herritarrei. Bilduren hautagai zerrenda eta alderdiaren lan ildoak aurkeztea zen agerraldiaren asmoa eta hala egin zuten Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia “inongo funtsa juridikorik gabekoa” dela salatu ostean. Sinesgarritasuna berreskuratu Herritarren parte hartzea bultzatu, justizia sozialean oinarritutako politika egitea eta politikari dagokion tokia ematea izango dira Bilduren lan ildoak “politikak herritarren artean aspaldi galdu zuen sinesgarritasuna berreskuratzeko” esan zuen Mendozak. Hala, gobernatzera datozela nabarmendu zuen eta herritargo anitzaren ineteresei erantzungo dien politika egin ahal izateko “udal politikaren aldaketa sakona eragiteko” konpromisoa hartu zuen herritarren aurrean Bilduren hautagaiak. Horretarako “beharrezkoa den heldutasuna eta prestakuntza biltzen duen zerrenda” osatu dutela nabarmendu zuen Julen Mendozak.

Igandean 66 urte beteko dira bigarren gerra handia bukatu zenetik. Maiatzaren 7an alemanek sinatutako errendizio aktan ageri zenez, hurrengo egunean, 8an gerra ekintza guztiak bertan behera utziko zituzten. Eta hala izan zen. Garaipena gogoratzeko eta ...

Errenteriako Udal Euskaltegiak antolatuta, euskal antzerkiaz gozatzeko aukera izango da datorren asteartean, Baginaren bakarrizketak lana eskainiko baitute, 18:00etan, Errenteria Hiria Kulturgunean. Ordu bete pasatxoko lan horrek, “emakumeak eure...

Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduren zerrenda guztiak (udalerrietakoak, aldundietakoak zein Nafarroako Parlamentukoak) baliogabetu dituela eta, Oarsoaldeko zein Bidasoko hainbat ordezkari politikok erabaki hori gaitzetsi dute. Mobilizazioak egin dituzte gaur arratsaldean, udalerri guztietan. Irudian Hondarribiakoa.

Espainiaratuko duten beldur, Manu Ugartemendia preso oreretarrak gose greba hastea erabaki du. Hilaren 13an bukatzen zaio Frantziako Estatuan ezarri zioten zigorra, eta egun horretatik aurrera, Espainiaratua izan daiteke. Hori gertatuz gero, “Esp...

Errenteriako Udalean izan diren lau jazarpen kasuetako batean epaia irmoa izan da: Udalak ia 221.000 euroko kalte ordainak eman behar dizkio langile ohi bati. Legeak dioena baliatuz, ezker abertzaleak ezohiko udalbatzarra eskatuko du erantzukizunak eskatzeko eta argitzeko: “Kalte ordainak ordaintzeko orduan eta zigorrak jasotzeko orduan argitu nahi dugu zeintzuk diren erantzule zuzenak”. Ezker abertzaleko zinegotziek azaldu dutenez, kalte ordainak ordaindu behar direnean, 30/1992 Legeak dio Udalak berak politikariei eta langileei erantzukizuna eskatzeko prozedura bere kabuz martxan jarri behar duela, eta horixe bera eskatu dute talde abertzaleko sei zinegotziek. Pasa den ostiraleko udalbatzarrean, LABeko eta ELAko kideek prozedura bera martxan jartzeko mozioa aurkeztu zuten, baina Juan Carlos Merino alkateak ez zien gai ordenean txertatzeko aukerarik eman. Hala, ezker abertzaleko zinegotziek pauso hori eman zuten, eta ostiralean bertan eskatu zuten ezohiko batzar hori. Orain, hamabost egun baino lehen deitu beharko du alkateak. Zinegotzien ustez, “oso larria” da lau lan istripuen gaia, eta beharrezkoa da erantzuleak nor izan diren zehaztea: “Udalak eta herritarrek ez dute zertan pertsona zehatz batzuek egindakoa ordaindu behar”. “Ezin dute zigor gabe geratu” Gaineratu dutenez, lan istripua eragin duten pertsonek “ezin dute zigor gabe gelditu, bestela, berriro gertatzeko arriskua dago”. Hala, Udalak lan istripuak saihestu behar dituela berretsi dute, [...]

Pasaia Musikalek antolatuta, ostiralean, hilak 6 Lucia di Lammermoor operaren proiekzioa entzun eta ikusteko aukera izango da. Oihana Reguela kantu irakaslearen azalpenak lagundutako proiekzioa izango da, nahi duen edonori irekia, eta doan. Proiekzioa ...

Intxixu Herri Kultur Lantaldeak sendabelarrei buruzko ikastaroa antolatu du beste behin. Maiatzean eta ekainean zehar, larunbatetan, hainbat saioa egingo dituzte. Beheko zerrendan ikus daitezke egunak eta eskolak. Informazio gehiago jasotzeko edo izena...

Maiatzaren 22ko udal hauteskundeetarako alkatetzarako hautagaia pasa den ostiralean aurkeztu zuen Bilduk: Aiora Perez de San Roman. Aurkezpenean, Perez de San Romanek Bilduren bidea argi dutela jakinarazi zuen: “Azken urteak gogorrak izan dira oiartzuarrontzat. Batetik, bazterketa politikoagatik. Bestetik, krisi ekonomikoagatik. Horren guztiaren aurrean, Bilduk jarraitu beharreko bidea zein den oso argi du. Hala, hiru izango dira datorren legealdian lehentasunez jorratu beharko ditugun gaiak”. Honakoak izango dira hiru lan ildoak: Ongizate eta justizia sozialean oinarritutako gizarte eredu batera eramango duen kudeaketa ereduari eusten jarraitzea. Auzolanean oinarritzen den herri eredu parte hartzaile eta bizia bultzatzea. Gardentasuna bermatzeko kode etikoa bultzatzea eta lehenestea. Eider Mitxelena zerrenda kideak, bestalde, nabarmendu zuen Bilduren helburua indarrak biltzea dela: “Euskal Herrian zabaltzen ari den eszenatoki politiko, sozial eta instituzional berriaren aurrean, indarrak biltzea erabaki dugu. Izan ere, agorturik dagoen egungo eredua gainditzeko gakoa indar metaketan dagoela uste dugu”.

Gurutze Galardi Zapirain izendatu du Udalbatzak herriko bake epaile titular. Atzo goizeko ezohiko udalbatzarrean hartu zuten zinegotziek erabakia. Gehiengo absolutuz izendatu behar da bake epailea, eta hala izan zen: ezohiko udalbatzarrean egon ziren U...

Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren (EBPN) Oiartzungo II. Plan Estrategikoa, apirilaren 14an aurkeztu zuten. Aurkezpenaren ardura izan zuten Aitziber Arnaiz Euskara teknikariak eta Emun hizkuntza zerbitzu kooperatibako Gurutze Mendizabalek. Emunek egingo du plana. Helburua euskararen normalizaziorako datozen urteetarako ildoak markatzea da. Horretarako, alor ezberdinetan dabiltzan herritarren laguntza eskatu dute. Estrategikoak diren zenbait eremutan lan egingo dute: familia transmisioa; elkarteak; gazteak; hezkuntza; komunikabideak; lan mundua eta, merkataritza eta ostalaritza. Ttur-Ttur Euskaltzaleon Bilgunea ere, herriko euskalgintzaren elkargune denez, pieza garrantzitsua izango da Plan Estrategikoa garatzeko orduan. EBPNren II. Plan Estrategikoa 2012-2017 urteetarako izango da, gutxienez. Orain martxan dagoena 2005-2010 tarterako egin zuten eta urtebetez luzatu dute, II. Plan Estrategikoa egiteko denbora izateko. EBPNko II. Plan Estrategikoa egitea sei hilabeteko prozesua izango da. Parte hartzailea izango da eta horretarako lan taldeak osatuko dituzte, arloka. Arlo bakoitzean orain arte egin dutena baloratuko dute, egoera zein den ikusiko dute eta etorkizuneko erronkak zeintzuk izan behar duten zehaztuko dute, proposamen zehatzak egin ahal izateko. Euskararen normalizaziorako plana arlo guztietan dabilen jendearen artean eginda, Udala ziur da plana “aberatsagoa, errealagoa, gauzagarriagoa eta hobea” izango dela. Horregatik eskatu dute herritarren laguntza. Ekarpenak jasoko dituzte, Euskara Zerbitzuan idatziz, euskara[abildua]oiartzun.org helbidean edo Facebook bidez, Oiartzungo Euskara Zerbitzuaren orrian. Lan taldeetan parte [...]

Ekainaren 16an bilduko dira aurten Usoa elkarteko bazkideak bazkaltzera. Usoa, Donibaneko ehiztari eta arrantzaleen elkarteak egin du deialdia. Txartelak Pari Berrin, Ganbaran edota Itziarren eskuratu daitezke, 41 eurotan. Bazkaria Pari Berrin egingo d...