Sendabelarrei buruzko ikastaroa antolatu dute aurten ere

Intxixu Herri Kultur Lantaldeak sendabelarrei buruzko ikastaroa antolatu du beste behin. Maiatzean eta ekainean zehar, larunbatetan, hainbat saioa egingo dituzte. Beheko zerrendan ikus daitezke egunak eta eskolak. Informazio gehiago jasotzeko edo izena...

Intxixu Herri Kultur Lantaldeak sendabelarrei buruzko ikastaroa antolatu du beste behin. Maiatzean eta ekainean zehar, larunbatetan, hainbat saioa egingo dituzte. Beheko zerrendan ikus daitezke egunak eta eskolak. Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko honako telefono zenbakira deitu behar da: 652 73 24  31.

  • Hilak 7. Herri sendabideak. Bergarako bideoaren lehen bi atalak. Belarrak ezagutu.
  • Hilak 14. Bideoaren hirugarren atala: ukenduak. Gabierrotako Esther amatxi: urteetako esperientzia, gaixotasunak eta sendabelarrak.
  • Hilak 21. Bideoaren laugarren atala. Esteban Errandonea: ukenduak eta tinturak.
  • Hilak 28. Bergarara.
  • Ekainak 4. Tailerra Oiartzungo plazan: dakiguna egin, ez dakiguna ikasi.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.