2011/5/3

Maiatzaren 9an irekiko dute Kirol Patronatuan izena emateko epea

Udal Kirol Patronatuan apuntatzeko epea maiatzaren 9an irekiko dute. Egun horretatik aurrera, abonatuek izango dute izena emateko epea; maiatzaren 16tik aurrera Errenterian erroldatuek; eta maiatzaren 18tik aurrera, gainontzekoek. Erroldatuei dagokione...

admin

Pasaiako Bilduk bere hautagaitza aurkeztu du

Espainiako Auzitegi Gorenak Bilduren zerrendak legez kanpo utzi arren, Pasaiako Bilduk prentsa aurrera irten zen antzo bere hautagaitza aurkeztera. “Aberrazio politikotzat” jo zuten gorenaren erabakia, eta “Pasaian dagoen gehiengo sozio politikoa hauteskunde jokotik at uzten duela” salatu zuten. Hala ere, koalizioak “oinarri sendoak dituela” eta akordioak aurretik “bide luzea” duela iragarri zuten. Hautagaitzaren izenean zerrendako buru Amaia Agirregabiriak, eta zerrendako bigarrenak Josu Goikoetxeak hitz egin zuten. Auzitegi Konstituzionalaren erabakia edozein dela ere, Bildu maiatzaren 22ko hauteskundeetan egongo dela iragarri zuten eta datozen lau urtetan “Pasaia, ezkerreko eta independentziaren aldeko ikuspegitik eraikitzeko lana” egingo dutela esan zuten. Bien bitartean eta biharko erabakiaren zain, 19:30ean, Donibaneko plazan.

admin

Donibaneko erabilera anitzeko eraikina altxatzeko lanak esleitu ditu Udalak

Hilaren 23ra bitartean zabalik da epea Donibaneko Erabilera Anitzeko eraikina altxatzeko proiektua aurkeztu nahi duten enpresentzat. 1.900.000  euroko aurrekontua dute lanek, eta bost epetan egingo dira. Udalak aukeratzen duen enpresa 16 hilabete izan...

admin

Oiartzun Irratia: maiatzak 3

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Quark. 11:30ean: Alternatibako Ander Rodriguez, Bilduri buruz. 12:10ean: Informatika atala. 13:15ean: Bertso atala. 15:00etan: Albisteak. 17:00etan: Finean nafarrak. 18:00etan: Arguyuan (errep...

admin
Gehiago