
Catelsako LABeko kide diren langileek mobilizazio berriak iragarri zituzten ostiralean, enpresak «prekarietatearekin amaitu eta aldi baterakoak diren hamasei kontratuak mugagabe bihurtu ditzan». Gaur, greba mugagabea hasi dute. Ostiralean, agerraldiaren ondoren, enpresarekin bildu ziren. Baina jarrera ez duela aldatu ikusita, grebarekin jarraitzea erabaki dute langileek. Gaur, lehenengo txandan, 05:30ean, piketeak izan dira enpresaren sarreran, eta Ertzaintza agertu da. Langileek salatu dutenez, piketeetako batzuk identifikatu dituzte ertzainek. Hala ere, hortik aurrera arazorik ez dela izan nabarmendu dute. Protestekin eta euren borrokarekin jarraituko dutela ohartarazi dute langileek.

Herenegun, Herri Musikaren Txokoak antolatuta, Alejandro Calzadilla antropologoak eta Luis Pino cuatristak emanaldi berezia egin zuten Auzokalten, Venezuelako herri musika ezagutarazteko.

Trainerrila Ligako laugarren jardunaldia jokatu zuten herenegun Donibanen, San Juanek antolatuta. Hondarribiak irabazi zuen estropada, eta Zarautz izan zen bigarrena. San Juan hirugarren iritsi zen helmugara eta bosgarren San Pedro, Orioren atzetik. ...

Giro eguzkitsua lagun zutela igo ziren 53 atleta San Markora, igandean, EAT Errenteriako Atletismo Taldeak antolatutako San Markoko Igoeran. Guztien artean, Ibon Esparza donostiarra eta Ana Macias errenteriarra izan dira onenak. Esparzak 20 minutu eta ...

Gazte Izanak elkarteak egoitzaren inaugurazioaren 29. urteurrena ospatuko du etzi. 12:30ean meza izango dute Doneztebe parrokian eta 14:00etan bazkaria, Gurutze Berrin.

Atzo arratsaldean, Hondarribia-Biarritz Pro-Am Txapelketaren finala jokatu zuten Jostaldi pilotalekuan, eta Garcia-Minviellek 35-33 garaitu zituzten Egiguren-Mandagaran. Joaneko partiduan bezala atzoko garaipena Garcia-Minviellek eskuratu zuten, baina ...

Joxe Mari Mujika Jitxo preso oreretarra atzo arratsaldean itzuli zen herrira hogei urtez espetxean egon ondoren. Azken urteak Villenako (Alacant, Herrialde Katalanak) espetxean egin ditu Mujikak, eta hain zuzen, atzo atera zen handik. Herritar talde ba...

Hondarribia Arraun Elkarteak aulki mugikorreko herrialdeko zortzikorik indartsuena duela berretsi zuen larunbatean Orion, Gipuzkoako 8+ Txapelketan. Irungo Santiagotarrak laugarren izan zen, Ur Kiroleko ontzitik segundu erdira.

Aldez aurretik erreserbak egiteko honako telefonora deitzea estimatuko dute, beti ez baitago denentzako lekurik: 0559-20 76 10.

UAO Udal Araudi Organiko berria behin betiko onartu zuen joan den ostiralean udalbatzak PSE-EE, EAJ, PP eta Hamaikabaten aldeko botoekin. Ezker Batuak abstentzioa bozkatu zuen, eta ezker abertzaleak, berriz, kontra. Araudia onartu aurretik, azken alderdi horrek aurkeztutako helegiteak aztertu zituen udalbatzak. Bata osoko zuzenketa zen eta araudia bertan behera uzteko eskatzen zuen, txostena gaztelera hutsean aurkeztu zutelako. Agus Cano ezker abertzaleko zinegotziak salatu zuenez “ez dugu euskaraz lantzeko aukerarik izan eta horrek udalak euskararekiko daraman politika agerian utzi du beste behin ere”. Aztertutako bestea, Karlos Murua zinegotzi abertzaleak aurkeztutako boto partikularra izan zen. Muruak, bere taldeak UAO berria ezin zuela babestu aurreratu zuen “araudiak gutxieneko demokratikoak errespetatzen ez dituelako”. Hala, eskubide politiko eta ekonomikoei dagokienean zinegotzien arteko desberdintasuna sortuko duela salatu zuen batetik, eta herritarren parte hartzea “oraindik gehiago murriztuko duela” bestetik. Mozioa ezin eztabaidatu Bestalde, ELA eta LAB sindikatuek mozioa aurkeztu eta udalbatzarreko gai ordenean txertatzeko eskatu zuten baina Juan Carlos Merino alkateak ez zuen aukerarik eman “gaiaren gaineko txosten teknikoa ez dagoelako oraindik” gaineratu zuen. Horren aurrean, haserre azaldu ziren ezker abertzaleko zinegotziak. Muruak azaldu zuenez “araututa baitago behin udalbatzarreko gai zerrenderakin amaituta, ez ohiko mozioak eztabaidatzeko aukera”. EBko Jose Manuel Ferradasek mozioa eztabaidatzeko aukera emateko eskatu zion [...]

Pasa den apirilaren 10ean Karateko Espainiako Federazioak Karateko-doko azterketa egin zuen Gasteizen, eta Errenteriako Ken Gym gimnasioko lau ikaslek parte hartu zuten. Gehienak lehenengo eta bigarren Danetarako aurkeztu ziren, baina lau horietako bat...

Zuloaga Etxean erakusketa berria ireki dute gaurtik maiatzaren 15 arte. Erakusketak bi atal ditu, batetik, Salaver margolariaren koadroak daude eta bestetik, Manuel Aguirrek Hondarribiko zenbait etxebizitza eta eraikinen maketak erakusten ditu.

Udalak 14,9 milioi euro izango ditu 2011ko inbertsioetarako, eta inbertsio nagusiak ondorengoak izango dira; Soroeta ingurua berritzea 3,49 milioi euro, Bernat Etxepare eta Matxin Artzu kaleak 1,53 milioi euro, Muliateko etxebizitzen sustapena 767.000 ...

Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak jakinarazi duenez, egunotan Errenteria-Oreretan egongo da aukera odola emateko. Hala, bihar Reina aretoan, eta etzi Beraungo anbulatorioan egin ahal izango da ekarpena. Bi egunetan ordutegia bera izango da: 18:30etik ...

Hilabeteak zeramatzaten herriko Alcampoko langileek borrokan eta azkenean epaileak arrazoia eman die. Azken sententziaren arabera, Alcampok eta Feticok sinatutako akordioa ezin dute martxan jarri eta, ondorioz, ezin dizkiete orduak eta lan egunak aldat...

29. Lexoti Saria ospatu zuten pasa den apirilaren 14an Haurtzaro Ikastolan. Azken urteetako edizioetan bezala, aurtengoan ere bi atal izan zituen jaialdiak. Bertsoaren bi bertsioak, bi aurpegiak ikusteko eta entzuteko aukera izan zuten ikastolako ikasleek, bertako areto nagusian: bertso idatzien atala eta bat-batekoena. Bertso paperetan, Lexoti Sariko irabazleek beren bertsoak kantatu zituzten mikrofono aurrean. Lehen Hezkuntzako 6. mailako irabazlea June Ibarguen izan zen. Derrigorreko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 1. mailako txapelduna, berriz, Mattin Kazabon. Eta DBH 2ko garailea, Jon Otegi. Aspaldiko notiziarik onena jaso duzu zen Ibarguenen gaia. Eta bertsoak, Realeko Griezman jokalari gazteari buruz idatzi zituen. Mattin Kazabonek bi bertso idazteko gaia hau izan zuen: Bihar egun handia da. Jon Otegiren gaia hauxe zen: Bart arratseko ametsa oso polita izan da. Saio berean, esan bezala, bat-bateko bertsoak entzuteko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek. Bertsoaldian bederatzi bertsolari aritu ziren kantuan: Jon Otegi, Beñat Oiarbide, Aitzol Salaberria, Iraitz Mateo, Gotzon Retegi, Markel Galdos, Jokin Irastortza, Beñat Ibargoien eta Ibai Telleria. Eta aurtengo ikastolako bertso saioan, nola ez, Xabier Leterentzat gorde zuten tarterik gozoena eta hunkigarriena. Oiartzuar poeta eta kantari maitatuaren bertsoak kantatu zituzten: Gizon arruntaren koplak. Aurkezle eta gai jartzaile lanetan Karmele Mitxelena aritu zen, Haurtzaro Bertso Eskolako irakaslea. Haurtzaro Ikastolako [...]

Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol informazioa. 11:30ean: OARSO BIDASOKO HITZAren eskutik, informazioa. 12:10ean: LAB sindikatuko Zorion Ortigosarekin, Langileen Nazioarteko Egunaz ariko dira. 13:15ean: Kirol emaitzak. 15...

Oarso Bidasoa eskualdean lan egiten duen Txiribuelta aisialdi elkarteak udaleku irekiak antolatu ditu Irunen eta Hondarribian, uztailaren 4tik abuztuaren 26ra, euskaraz eta gazteleraz. Ekimena 1998tik 2004ra bitarte jaiotako haurrentzat zuzenduta dago