Lexoti gogoan, gaztetatik bertsotan
29. Lexoti Saria ospatu zuten pasa den apirilaren 14an Haurtzaro Ikastolan. Azken urteetako edizioetan bezala, aurtengoan ere bi atal izan zituen jaialdiak. Bertsoaren bi bertsioak, bi aurpegiak ikusteko eta entzuteko aukera izan zuten ikastolako ikasleek, bertako areto nagusian: bertso idatzien atala eta bat-batekoena. Bertso paperetan, Lexoti Sariko irabazleek beren bertsoak kantatu zituzten mikrofono aurrean. Lehen Hezkuntzako 6. mailako irabazlea June Ibarguen izan zen. Derrigorreko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 1. mailako txapelduna, berriz, Mattin Kazabon. Eta DBH 2ko garailea, Jon Otegi. Aspaldiko notiziarik onena jaso duzu zen Ibarguenen gaia. Eta bertsoak, Realeko Griezman jokalari gazteari buruz idatzi zituen. Mattin Kazabonek bi bertso idazteko gaia hau izan zuen: Bihar egun handia da. Jon Otegiren gaia hauxe zen: Bart arratseko ametsa oso polita izan da. Saio berean, esan bezala, bat-bateko bertsoak entzuteko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek. Bertsoaldian bederatzi bertsolari aritu ziren kantuan: Jon Otegi, Beñat Oiarbide, Aitzol Salaberria, Iraitz Mateo, Gotzon Retegi, Markel Galdos, Jokin Irastortza, Beñat Ibargoien eta Ibai Telleria. Eta aurtengo ikastolako bertso saioan, nola ez, Xabier Leterentzat gorde zuten tarterik gozoena eta hunkigarriena. Oiartzuar poeta eta kantari maitatuaren bertsoak kantatu zituzten: Gizon arruntaren koplak. Aurkezle eta gai jartzaile lanetan Karmele Mitxelena aritu zen, Haurtzaro Bertso Eskolako irakaslea. Haurtzaro Ikastolako [...]
29. Lexoti Saria ospatu zuten pasa den apirilaren 14an Haurtzaro Ikastolan. Azken urteetako edizioetan bezala, aurtengoan ere bi atal izan zituen jaialdiak. Bertsoaren bi bertsioak, bi aurpegiak ikusteko eta entzuteko aukera izan zuten ikastolako ikasleek, bertako areto nagusian: bertso idatzien atala eta bat-batekoena.
Bertso paperetan, Lexoti Sariko irabazleek beren bertsoak kantatu zituzten mikrofono aurrean. Lehen Hezkuntzako 6. mailako irabazlea June Ibarguen izan zen. Derrigorreko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 1. mailako txapelduna, berriz, Mattin Kazabon. Eta DBH 2ko garailea, Jon Otegi.
Aspaldiko notiziarik onena jaso duzu zen Ibarguenen gaia. Eta bertsoak, Realeko Griezman jokalari gazteari buruz idatzi zituen.
Mattin Kazabonek bi bertso idazteko gaia hau izan zuen: Bihar egun handia da.
Jon Otegiren gaia hauxe zen: Bart arratseko ametsa oso polita izan da.
Saio berean, esan bezala, bat-bateko bertsoak entzuteko aukera ere izan zuten bertaratu zirenek. Bertsoaldian bederatzi bertsolari aritu ziren kantuan: Jon Otegi, Beñat Oiarbide, Aitzol Salaberria, Iraitz Mateo, Gotzon Retegi, Markel Galdos, Jokin Irastortza, Beñat Ibargoien eta Ibai Telleria.
Eta aurtengo ikastolako bertso saioan, nola ez, Xabier Leterentzat gorde zuten tarterik gozoena eta hunkigarriena. Oiartzuar poeta eta kantari maitatuaren bertsoak kantatu zituzten: Gizon arruntaren koplak.
Aurkezle eta gai jartzaile lanetan Karmele Mitxelena aritu zen, Haurtzaro Bertso Eskolako irakaslea.
Haurtzaro Ikastolako ikasleak hain gaztetan bertsotan aritzeko gauza izatea, “ez da kasualitate hutsa”, Ikastolatik nabarmendu dutenez: “Eskola orduetako lanaren eta Bertso Eskolaren ekimenaren ondorio, baizik”. Bertsogintza era horretan lantzea, “ez da modu aldrebesena”, egungo ahozko adierazpen eskasa indartzeko. Datorren urtean, 30. saria.